Pausoz pauso

Euskara Elkargoak antolaturik, lehengoan saio ohargarria egin zen Iruñean. Erdal munduko jendea, jende erdalduna, mahaian eserita euskarari buruz hitz egiteko. Erdal komunikabideetako ordezkariak ziren gehienbat eta euskal mundua nola ikusten duten, zer sentitzen duten agertu zuten luze eta zabal. Haietako batek kontatu zuen hamar urteko semeak euskaldunen gainean errandakoa: «Aita, adiskide batek gaur klasean erran zidak euskaldunak gorroto dituela», eta aitak galdetu: «Zergatik?», eta semeak erantzun: «Espainiatik hanka egin nahi dutelako eta Nafarroarekin batu». Aitak orduan: «Hi, baina zer diok? Ez al dakik hire bihotzeko futbol taldeak euskarazko izena duela?». Eta semea burua harri eginik, txunditua, gelditu zen.

Ez dira alferrik pasatu, ez horixe, azken zazpi urteak. Hemengo agintarien erranek eta eginek kalte handia egin digute, gizartean euskararen kontrako harra erein baitute, nola halako arrakastaz erein ere, eta, ondorioz, horrelako jarrerak zabaldu dira nafar erdaldun zenbaiten artean. Egia erran, euskarak ez du sekula agintarien haizea alde izan, ez orain, ezta euskaldunok zorioneko paradisu hartan bizi ginenean ere, hau da, Nafarroa estatu burujabea zenean ere. Mendetako gaitza da eta, halako batean, 90eko hamarkadaren hasieran, Nafarroako herritar euskaldunok erdietsi genuen ehunka urteko joerari hein batean akabera ematea, egunerokotasunean pauso zehatzak ematearen bidez. Egin genuen gure txokoa zenbait erakundetan -udaletan gehienbat-, hiriko plazan burua atera genuen eta hezkuntzan aurrerapen nabarmena gertatu zen. Pausoz pauso ari ginen, tokian tokiko arauek irekitako zirrikituak baliatuz, euskararen lege herrenak zekartzan bide bihurri eta meharrak jorratuz. Eta aukera ere izan genuen euskarazko irakaskuntza publikoa Monteagudoraino eramateko -bai eta, jakina, Iruñerriko bazter guztietaraino ere-, baina hura huskeria zelakoan, apurrak zirelakoan, ezezkoa eman zioten hari -eskuindarrekin batera- Euskadi alai eta borrokalaria proposatzen zigutenek, zer eta ikuspegi nazionala eta duintasuna argudiatuta.

Ondotik, Gazteluko Plazan euskara gehiegi entzuten zela iritzita, Diario de Navarrak «aski da» aldarrikatu eta Gobernuak euskara ezabatzeari ekin zion -alde horretatik, Gobernuaren ezabaketa kanpainak urtetan iraun du-. Orain, zailagoa da hogei urte betetzeko zorian dagoen euskararen legean aldaketak egitea eta ez da aldaketarik izanen nafar sozialistak UPNren mendetik askatzen ez diren bitartean. Zailtasunak zailtasun, ordea, gizartearen puska handi bat gure alde dago eta litekeena da datorren urteko udaberritik aurrera, halako parada bat izatea egungo mugak gainditzen hasteko. Bistan denez, arazoaren erroa Amejoramenduan datza eta, horri loturik, Euskara arautzen duen legean. Kontua da ea legea aldatzeko aukera izanik, aldatuko dugun ala zain egon beharko dugun harik eta Amejoramenduan bi hizkuntzen estatusa berdindu arte. Azken hori da noski gure jomuga, eta ongi dago hori aldarrikatzea. Baina, bitartean, ongi etorri pauso guztiak, gure ataka gaiztoan urrats oro onuragarria baita. Izan ere, Badoztain eta Mutiloa herriak Iruñerrian daude eta mugakide dira. Bien arteko muga ezponda bat da. Ezpondaz alde batean etxe bat. Ezpondaz bestaldean beste bat. Biak parez pare. Badoztaingo dermioan dagoen etxe horretako haurrek badute euskaraz ikasteko eskubidea eta autobusa joaten da haien bila. Mutiloako etxeko haurrek, ordea, ez dute euskaraz ikasteko eskubiderik, eta gurasoek autoz eramaten dituzte Iruñeko ikastola batera. Horrelako egoera bidegabeak sortu ditu Euskarari buruzko Legeak. Izanen da ikuspegi nazional santua gauza ororen gainetik jarri nahi duenik, duintasuna sutsu baino sutsuago aldarrikatuko duenik, baina zerbait egin beharko da gertatzen denari bukaera emateko. Zentzuzkoa baita.


Azkenak
2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


2025-04-24 | ARGIA
Bere etxearen aurkako erasoa salatu du Aritz Otxandianok, eta berriztagarriekin duen jarrerarekin lotu du

Asteartetik asteazkenerako gauean familiaren etxearen aurka bi bengala bota dituztela jakinarazi du Fagor kooperatibako jasangarritasun arduradunak.


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Eguneraketa berriak daude