Psikosia basoetako jaki preziatua lortzeko


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Batez ere onddobeltzak erakarrita, urtetik urtera gero eta perretxiko zale gehiago batzen dira Ultzama inguruetan (Nafarroa iparraldean). Ez da aurtengo kontua Patxi Perez bertako alkatearen esanetan. Nahiz eta aurtengoa nabarmenagoa izan den. Aurten onddo gehiago izan da eta bisitari kopuruak ere gora egin du nabarmen. Auto pilaketak izan dira mendira bidean, lursailen inbasioa, mendien hondaketa... «Urtean 30 eguneko panorama da hau».

Baina ez bakarrik Ultzaman. Jose Manuel Lekuona Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia Saileko arduradunak hainbat urte daramatza arlo honetan eta ez du sekula horrelako eromenik ezagutu. «Etxerako kilo pare bat hartzea ondo dago, baina saskiak etengabe bete eta hustea...». 150 kilo hartu dituenik ere bada eta baita negozioa egin dutenak ere. Lekuona Oiartzungoa da eta bere esanetan, inguruko hainbat jatetxe gainezka daude, jende asko joan delako onddoak saldu asmoz.

Erruaren zati bat komunikabideek ere izan dezaketela uste du Lekuonak. «Komunikabideen lana bestelako baloreak transmititzea da; otzara betea baino, mendia nola zaindu behar den erakustea». Dugun altxorra zaintzen ez badugu, gure teilatura harriak botatzen ari garela dio eta hori umetatik landu behar da.

Perretxiko zaleez gain, mundu hori apenas ezagutzen duen hainbat eta hainbat lagun ibili da inguruko mendietan altxor bila. Askok inguruan topatutako dena bildu dute otzaran, gero adituagoa den norbaitek aukeraketa egin dezan. Hori arriskutsua da, norberarentzat eta inguruarentzat. «Perretxikoak biltzera joan aurretik dokumentatu egin behar da, ikasi», azaldu du Lekuonak.


Desagertzeko arriskuan

Perretxiko arriskutsuak apurtzen dabiltzanak ere badira, kuleto faltsua (Amanita muscaria) pozoitsua ikusi eta moztu egiten dutenak. «Hagina zuhaitzak ere toxikoak dira eta hauek mozten hasi behar al dugu?». Elementu horiekin bizitzen ikasi behar dugula dio, ekosisteman euren funtzioa betetzen dutelako. Perretxikoak jaten dituelako barea hil dutenak ere badira eta gero norberak 50 kilo hartu. 6.000 lagun baso berean. «Zenbat eremu zanpatuta!». Arrainekin legez, perretxikoek ere euren zikloa behar dute eta heldu gabeko perretxikoak hartzeak kalte handia egin dezake. Hala ere, heldu gabeko perretxikorik saldu duenik ere bada. Bilerak egiten dabiltza Aranzadi Zientzia Elkartean. Gizakia bakarrik ez, eguraldi aldaketek edota kutsadurak ere arriskuan jarri ditu zenbait espezie eta desagertzeko arriskuan dauden perretxiko mota guztien zerrenda osatzen ari dira uneotan.


3 eta 5 euro artean onddoak hartzeagatik

Egoera ikusita, Parke Mikologikoa sortu gura du Ultzamako Udalak, mendia eta onddo bilketa erregulatzeko. Herritarrak ere kexu ziren aspalditik onddo bilketaren ondorioak ikusita. Hala, 3 eta 5 euro arteko eguneko paseak edota baimenak banatuko dituzte eta martxan jarri gura duten proiektua aurrera eramateko erabiliko dute lortutako dirua. Eguneko bisitarien kopurua mugatua izango da eta hori zehaztea teknikoen esku geratuko da. Bildu daitekeen onddo kopurua ere zainduko dute. Batez ere urte sasoi jakin batzuetan. Patxi Perez Ultzamako alkatearen esanetan onddobeltzaz gain, Ultzaman perretxiko mota asko jaiotzen da, baina jendeak ez ditu ezagutzen. Dibulgazio lanaren bidez, perretxiko zaleak urteko beste sasoietan ere Ultzamara hurbiltzea lortu nahi dute. Mikologo profesionalak ere egongo dira bertan, bilketa ostean perretxikoen inguruko zenbait azalpen emateko -zeintzuk diren jangarriak, zeintzuk ez...- eta perretxiko zaleekin batera ibiliko dira mendian. Halaber, zenbait ikastaro antolatu dituzte heldu zein umeentzako, ikertzaileentzako sarrera bereziak izango dira eta ingurumena errespetatuz mendian jarraitu beharreko gomendioak dakartzan eskuorriak egingo dituzte. Onddobeltzak sortzen ditu arazorik handienak eta orain arte berau izan da Ultzamako arazo nagusia, baina gaztaina biltzaileekin ere azkenaldian zenbait arazo antzeman dituzte. Gaur onddoak, bihar gaztainak eta etzi kamamila? Inguruarekiko errespetu falta dago oinarrian.

Urte bi daramatza Ultzamako Udalak proiektua garatzen. Inguruko udalekin ere izan dira eta interesa agertu dute batek baino gehiagok. Aurtengoa ikusita, Nafarroatik kanpoko zenbait udalek ere arretaz begiratzen diote Ultzamako proiektuari. Dena den, Euskal Herrian kontu berria den arren, Soriako Almazan eskualdean aspaldi hartu zuten onddo bilketa erregulatzeko erabakia.

Nafarroara perretxiko bila joaten diren asko eta asko gipuzkoarrak dira. Hortik dator gipuzkoarren eta nafarren artean erdi broma erdi serio sortu ohi den eztabaida. Perretxiko bilketa erregulatzen badute Nafarroan, Gipuzkoan hondartzako sarrera ere erregulatuko dutela bota du baten batek. Lekuona oiartzuarra izanik adibide garbi batekin isildu gura izan ditu hori diotenak. «Kontxako hondartzara 6.000 nafar joaten badira eta bertatik zakukada hare hartuz gero» zer gertatuko litzateke?

Kontuak kontu, erregulazioa denon onerako izango dela uste du berak, arrantzan eta ehizan egiten den moduan. Ekosistema hondatzen ari gara eta naturarekiko errespetua falta da. Hala ere, ez da erraza izango onddo bilketa erregulatzea. Zerbait egin behar dela argi ikusi arren, bide garbirik ez dute ikusten Aranzadikoek.


ASTEKARIA
2006ko azaroaren 26a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude