De summo pontifice


2021eko uztailaren 28an

Aintza... Pío Barojari, ezta? Zubiaren alde honetakoa naizen honek on Pío nor zen badakit, Barojatarren enda badazagut eta Barojari buruzko letania badantzut noiznahi. Bitxia da egile honena. Omenaldirik eta urteurrenik gabe ere puri-purian egon da urteetan. Nik behintzat hartaz beti eta gutxien espero nuen ahotik aditu izanaren irudipena daukat, hainbesteko grinaz, gainera, hainbesteko begiramenez, non sinetsita bainago fenomenoak ezin duela literaturarekin zer ikusirik izan, eta bai nolabaiteko atxikimendu erlijiosoarekin. Pio (XIII.) Aita santu euskalduna.

Itxarok dio ezen, zubiaz bestaldean, handioski omendu gehienak apezak direnez ez dagoela oinordeko kapritxosorik, baina Baroja ezkongabe, -aitorturiko- seme-alabarik gabe, hil zen, eta bere iloba aintzagarrienak ere, Julio Caro Baroja antropologoak, ezkongabe, ez zuen ondorengorik utzi. Ilobak jaun eta jabe, nepotismo pontifikalaren kasu tipikoa.

Agian inkontzienteak jukutria egin dit, Barojatarrak eta Borjatarrak -abizenaren italierazko bertsioa den Borgiatarrak bezala ezagunagoak- nahasi ditudalarik.

Zorionez edo tamalez, datorren urtea hemen da laster eta dena ahantzaraziko du. Ea Inaziok aipatu itzulpenak garaiz iristen diren, omendua beste omendu batzuek ordezkatu baino lehen kultura urteurren betiereko baten gisan jasan behar dugunen gogoan. 2007.ean ni, esaterako, lanpetuegi ibiliko naizelako Hilarión Eslava herrikidearen integrala entzuten, berrehun urte betetzen direlako jaio zenetik, berriki, arazoak 11, Burlatan eginiko topaketa koral batean iragarri duten bezala. Hego Euskal Herriko lau koro aritu ziren -lurralde banakoa, laurralde banakoa esan beharko nuen, dugun baino zubigile hoberenik aurkitu ezean- eta, laurak bat, kontzertua amaitu zuten Eslavaren Tu es Petrus abestuta. Pieza zirraragarria eta kanpoan aski ezaguna. Tu es Petrus, et super hanc petram...

Zu zara Harry, eta harri honen gainean ene Eliza eraikiko dut, euskaratu beharko zen jatorrizkoaren efektua gorde nahi izanez gero. Vulgatak hala egin zuen Kefas latinez jarrita.

Ezin da ukatu eslogan ona dela. Edozein marketing adituk esango du zeinen garrantzitsua den enpresa hasiberri batentzat merkatu kuota eskuratzea puncha daukan esaldi batekin. Ezin ukatu Eliza beti ama eta maistra izan dela estetika kontuetan, eta horretan mendeetako abantaila eramaten digu besteoi. Walter Benjaminek politikaren estetizazio saihestezinaz iragarri zuen XX. mendearen hasieran. Politikariek ez dute ideia bat helarazi nahi, irudi bat baizik, merkantzia bat. Urteurren bat, azken batean, horixe bera da, idazlearen irudian geratu -baina ez da idazlea hilda egon behar irudiaz harago ez joateko, aurtengo Literatura Nobel saridunari buruzko erreportaje bat telebistan eman dute, eta dudan geratu naiz Literatura ala Bake Saria eman behar dioten-. Iv…-ren hura datorkit burura: hondamendian eta etikarik gabeko mundu batean estetika baino ez zaigu gelditzen. Baina honetan aritu behar badugu ikas dezagun, gehien dakienarengandik, ongi egiten.

Italian egutegi bat atera dute, non hilero Benedikto XVI.naren argazki batek laguntzen ahal gaituen egunen ihes egite mingarria arinago eramaten. Haietan Aita santua paseoan agertzen da sotana zuria jantzita Castel Gandolfoko lorategian, edo Jauregi Apostolikoko kaperan otoitzetan, edo liburu bat irakurtzen, edo udako egoitzaren parean den Albano lakuari malenkoniatsu begira, edo bere kolaboratzailez lagunduta... Ez da federik behar egutegi haietako bat irrikatzeko. Bestela Bilboko suhiltzaileena (sic).


Azkenak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude