Txarli Prieto: «Hemen araua Konstituzioa da, eta anormala terrorismoa»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
"2004tik politika zeharo aldatu da. Aznarrek autonomia erkidegoekin politika egiteari uko egin zion. Zapaterok aldiz, politikaren aterkia zabaldu du eta nazionalistak eta ez nazionalistak sartzen gara bertan. Eta hobe PP sartuko balitz ere! Euskaldunok aurpegira begiratzeko aukera bat eman behar diogu elkarri denboraldi batez. Bizi dugun drama ikaragarria gainditu behar dugu, bakea lortu, eta gero bakoitzak nahi duena defenda dezala, baina demokrazian", esan digu Arabako Diputaziorako hautagai sozialistak.

Kataluniako hausteskundeak iragan dira. Nola atera dira hauetatik PSC, Zapatero eta Alderdi Sozialista oro har?
Emaitzak ez dira sozialistek espero genituenak, baina ez ditzagun gauzak muturrera eramanda interpretatu. Zapaterok emaitzak kontuan hartu ditu, ziur, berealdiko eragina dutelako alderdian. Alegia, Zapatero kezkatuta dago, ni nagoen bezalatsu. Gizarte sektore batek dei moduko bat egin dio Montillari, eta oro har Alderdi Sozialistari. Zigorra jaso dugu, baina bigarren indarra gara. PSC alderdi aitzindaria da Katalunian eta bertako politika lideratuko du legealdi honetan, gobernuan izango da eta Jose Montilla presidente ziur asko ere.

Euskal Herrira etorriz. Zertan dago bake prozesua: blokeatuta, geldituta...?
Patxi Lopezek esan bezala «prozesua geldituta dago». Bake prozesua geldirik dago biolentzia mota oro gelditu ez delako, horretarako konpromisoak hartu zituztenek ez dituztelako bete. ETAk bere kautan hartu zuen konpromisoa ez du bete. Halaber, ezker abertzaleak bere burua legalizatzeko konpromisoa hartu zuen, bere buruzagiek horrela adierazi zuten: Iñigo Iruinek esandakoa hemerotekan begiratzea besterik ez dago, alderdi berriaren estatutuak prest zeuzkatela elkarte erregistroan aurkezteko esan zuen. Baina ez dute egin. Alabaina, Arnaldo Otegik Radio Euskadin gaur [azaroak 3] egin dituen adierazpenekin norabide hau aldatu nahian ari direla dirudi...

PSEk Arnaldo Otegiren adierazpenak ontzat hartu ohi ditu edo Batasuneko beste liderren adierazpenen aldean bereak hobesten dituela ematen du.
Dirudienez, rol banaketa egina dute ezker abertzalean. Pernando Barrena edo Joseba Permach modu oso erradikalean mintzatu ohi dira, eskaera zorrotzak egiten dituzte, oso errebindikagarriak. Otegik berriz zuhurtasuna eta baikortasuna helarazi ohi ditu, aukerak aprobetxatu behar direla azpimarratuz. Baina ez dezagun gure burua engaina, alderdi bakoitzak ekipoan jokatzen du, finean, batek eta besteak dioena batu eta osotasunean aztertu behar da. Finean eta funtsean ez dute biolentzia gaitzesten eta ez dute ere legalizatzeko urratsik eman.

Otegik zerbait berria adierazi al du Batasunaren legalizazioari dagokionez?
Otegik dioenez, legalizazioa akats bat izan liteke, baldin eta justiziak beren eskaera atzera botako balu, arazoa are handiagoa bihurtu litekeelako. Otegik beste semantika bat darabil, Batasunaren jarrera eta egoera leuntzeko ñabardurak erabiltzen ditu. Alegia, ez da berdin Otegik «Batasuna legalizatzeko alderdi politikoen legea bertan behera utzi behar da» esatea edo «legalizatzen bagara ez gaitezela berriz ere legez kanpo utzi» esatea.

Konpromisoak direla eta ez direla, sozialistek ere ez dituzuela konpromisoak bete dio Batasunak.
Nahi adina espekulatu dezakegu ezkutuan -omen eta uste- denari buruz. Baina hemen denon begi-bistan dagoena -edo zegoena- hauxe da: ETAren su-etena. Zapaterok ETArekin elkarrizketa hasteko egoera egiaztatu behar zuela esan zuen publikoki, eta paraleloki, demokraziaren arauen barnean, ezker abertzalea legalizatzeko alderdien arteko elkarrizketa eskaini zuen. Ez dago besterik.

Kontua -ustez edo omen- alderdien mahaia osatzea da, nola osatu da koska, antza.
Bai, baina alderdien mahaia osatzeko alderdiek demokratikoak izan behar dute.

Hori al da korapilo gordiarra edo bestelakorik al dago?
Korapilo gordiarra da alderdien legea onartzea, lege horrek ez dio inori bere ideiak defendatzea galarazten. ERCk independentzia defendatzen du eta Kataluniako Gobernuan egon da. Oso erraza da ulertzen, alderdi politikoek demokrazian aritu behar dute eta delitua kondenatu. Batasunak politikan aritu nahi duela dio orain, bikain, hori da apustua eta helburua uneon, horretarako ari gara lanean, baina ageri denez, ezker abertzaleak bere helburuak lortzeko besteok ez ditugun bermeak eskatzen ditu.

Hala nola...
Batasunak alderdi nazionalista batek eska dezakeen independentzia eskatzen du, baina aldarrikapen hori ez dugu besteok zertan onartu behar.

Autodeterminazioaren eskubidea da korapilo gordiarra beraz.
Debate hori faltsua da. Autodeterminazio eskubidea, gure kasuan, nazionalistek autodeterminatzeko nahi duten eskubidea da. Baina gure egoera ez da herri kolonizatu edota inbaditu batena. Autodeterminazio eskubidea kasu horietan, nazioarteko zuzenbideak zehazten duenez, ezberdina da. Nazionalistek Totum revolutum bat egiten dute ordea, eta beren interpretazioaren arabera erabiltzen dute. Hemen erabakitzeko eskubidea demokraziaren markoan lantzen dugu egunero.

Bake prozesuan kontsultak leku izan lezake orduan.
Hara, niri paella gustatzen zait, baina ganba, oilaskoa eta piperra bakoitza bere tokian gustatzen zaizkit, eta ez dena nahas-mahasean. Hau da, kontsulta edota euskal erabakitzeko esparru delako nahas-mahas hori kultura nazionalistak asmatua da. Hemen araua Konstituzioa da, araua ez dena eta anormala dena terrorismoa da.


Baina antza, demokraziarako trantsizioan lortu ez zen normaltasuna gauzatu nahian ari zarete orain alderdiak.
Ea bada, espainiarren gehiengoaren arabera trantsizioa demokrazian bizitzeko gauzatu zen. 1977an amnistia izan zen berriro hutsetik hasteko. Terrorismoan aritu ziren batzuk demokraziari lotu zitzaizkion, beste batzuek hiltzen segitu zuten. Guk hori bukatzea nahi dugu, eta bukatutakoan, bakoitzak bere xedeak politikoki defendatzeko aukera izatea.

Arabako diputatu nagusia izateko hautagaia zara. Nola aurreikusten duzu kargura heltzeko bidea?
Araba lurralde dibertsoa izaki, aniztasunaren errespetuan eraiki behar dugu elkarbizitza eta jarduera politikoa. Bi joera arriskutsu daude ordea. Batetik, PPk bultzatzen duena; arabarron pentsamendua uniformatu nahi duena, euskaltasunaren aurkako gurutzada muntatzeko prest legoke PP. Bestetik, EAJren edota euskal nazionalismoaren nahia dago: Araba nazionalistagoa bihurtzea, alegia. Arabak ez du ez bata ez bestearen joera nagusitzea nahi, ezta sozialistarena ere esklusiboki. Gobernatzeko modu berria behar dugu, ideologia bakoitza bere tokian izanda, denon arteko elkarlana sustatuko duen gobernua. Erabaki politiko bakoitzaren arabera eroso edo deseroso senti gaitezke, baina ezin dena da batek bestea gogoz kontra bere posizio politiko, kultural eta ekonomikoetara eraman nahi izatea. Alderdi Sozialista da egun malgutasuna eskaini dezakeena, gobernatu dezaketen beste bi alderdiek, PPk eta EAJk, ez dute jarrera hori lantzen.

Politika konkretuetan nola dago Araba?
Foru Aldundiko Gobernuaren jardueratik begiratuta, garapen sozial, kultural eta ekonomikoari dagokionean Araba EAEn atzeratuta dago. Eusko Jaurlaritzak Aldundiko PPren Gobernua arerio gisa hartu baitu eta alderdikeriaz jokatu. Egia da, PPk ez du deus erraztu, denen aurka dago, elkarrizketa zailtzen du, baina honek ez du traba izan behar Jaurlaritzak udal arabarrak hobeto finantzatzeko, larrialdi sozialean baliabide gehiago erabiltzeko, besteak beste. Esaterako, Gasteiz-Eibar autobidea egiteko zorretan sartu gara arabarrok, Jaurlaritza finantzako banku kontu korrontetan denon diruari etekina ateratzen ari zaion bitartean.

PSEk Eusko Legebiltzarreko aurrekontuak babestu zituen iaz, EAJk Espainiako Kongresukoak babestu ditu aurten.
EAJk Estatuko aurrekontu orokorrak sostengatzen ditu bereziki bi gauza lortu dituelako: inbertsioa sustatzeko partida bat eta ekimen politikoak finantzatzeko kupoaren konpentsazioa. EAJren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioek osagai politikoak izaten dituzte, baita ekonomikoak ere.

PSEk berriz, EAEko aurrekontuetan zer egingo ote du?
Gauza bera ziur aski. Aurrekontu partida asko sostengatuko ditu, baina gure programaren jitearekin.


Azkenak
Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


Yael Braun-Pivet izango da berriz Frantziako Asanbleako lehendakaria

Frantziako Asanbleak Yael Brau-Pivet hautatu du legebiltzarreko presidente. Lehia aurreikusten zen FHB eta Macronisten artean, eta azkenean, gutxigatik bada ere, lehendakariaren alderdikoak gailendu dira.


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Adin txikiko neska baten erasotzaileari jarritako epaia salatu du Gasteziko Mugimendu Feministak

Gasteizko adin txikiko neska bati sexu erasoa egin zion adin txikiko mutil batek, 2023ko ekainean. Gasteizko Mugimendu Feministak ez ditu bidezkoak ikusten epaileak erasotzaileari ezarri dizkion neurriak. Uste du erasoa jasan duenaren birbiktimizazioa bultzatzen dutela... [+]


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute

401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.


Hamabost urte beharko dira Gazako genozidioan Israelek sortutako 40 milioi tona hondakin jasotzeko

NBEren ikerketa baten arabera, lehertu gabeko artilleria, substantzia kaltegarriak eta palestinarren gorpuak daude hondakin artean. 50.000 bonba baino gehiago bota ditu Israelek urritik, eta 40 milioi tona hondakin sortu dituzte.


1.200 soldadu israeldarrek baino gehiagok egin dute beren buruaz beste azken 50 urteetan

Genozidioarekin lotutako suizidio ugari identifikatu dira, armada sionistak datuak ezkutatzen baditu ere.


Eguneraketa berriak daude