Langa irekitzea falta


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Berak jositako harizko izara parpailaduna hilkutxari eusten dion mahaian. Bi kandela antzinakoak piztuta alde banatan, badaezpada hirugarrena prest. Jantziak, belarritakoak, berak aukeratuak. Dena berak erabaki bezala.

Etxeko baratzan hilarria zain. Astebete lehenago bera ibili zen hilarria zein puntutan jarri behar zen, eguzkiari nola begiratu behar zion zuzentzen. Gauza bat bakarra geratu zitzaion egin gabe: etxeko langa irekitzea kartzelan dagoen semea sar zedin. Semeari «langa ireki» ezinaren penaz joan zen mundu honetatik anderea.

Langa zabalik egon zen semearentzat ez beste guztientzat. Hileta ordurako juxtu juxtuan eraman zuten dozena-erdi ertzainen artean elizara. Elizkizunak iraun zuen bitarte guztian eskuak lotuta eduki zuten. Baita familiakoek, apaiza tarteko, ertzainekin hitzartutako bisita presatuan ere. Film irlandar baterako eszenak eta giroa.

Lotu zitezkeen, gidoia batere behartu gabe, Jose Ramon Goikoetxea Ardotxik Mentxakaren aitorpena liburu postumoan kontatzen dituenekin. Hamabost egun Bilboko Komisaria nagusian, 1971garren urteko martxoan, salbuespen egoera indarrean. Bere burua eta burkideak salbatzea du helburu militanteak, erakundea ez zulatzea, laguntzaileak arriskuan ez jartzea, eta horretan emango ditu buru argitasun izugarriz, egunez egun bi aste, tratu txar eta torturapean. Gorde beharrekoen artean, zenbait lagun kartzelatik askatzeko asmoari zegozkion oharrak.

Gordeegi, ezkutuegi egon da urtetan inoizko ihesaldirik handiena, Iruñeko Ezkaba mendiko San Kristobal gotorlekuan 1938ko maiatzaren 22an gertatu zena. Bertan zeuden 2.500 presoetatik ia 800 irten ziren. Noraezean galduta, 210 fusilatu zituzten, giza-ehizan. Hiruk bakarrik lortu zuten muga zeharkatzea. Iñaki Alforja iruñearrak, estreinatu berri duen Ezkaba dokumentalean, geratzen diren lekuko apurrei eman die hitza gotorlekuaren sekretua ager dezaten. Nazien kontzentrazio eremuetarako probaleku izan zen Estatu osoko presoak biltzen zituen kartzela. Iruñean Ezkaba-San Kristobal, Bilbon Artxanda edo Pagasarri edota Donostian Igeldo bezala da, hiriak beti begi-bistan duen mendi hori. Eta hala ere, dokumentalean azaltzen den bezala, inor gutxik daki iruindarren artean zer gertatu zen han.

Gotorlekua bere hartan dago: presoak bizi ziren pabiloi eta brigadak patioaren alde banatan, galeriak, harraskak, komuntzat erabiltzen zituzten zirkiluak, lokutorioa... Denborari muzin eginez, kartzela frankisten filosofia ankerra adierazten duen pintada horma batean. Iñaki Alforjak bizirik dirauten lekukoen testigantzak bertan grabatu nahi zituen, baina Armadak ez zion baimenik eman. Hogei urte pasa militarrek handik alde egin zutela eta hala ere bala zorro jaurti berriak lurrean, baimenarekin sartzen direnenak derrigor. Ezkaban «Igeldo bat» egin nahi omen dute agintariek. Oraindik hango sotoetan arnasten den izua gezurretako emozioetan urtu nahiko dute.

1938, 1971, 2006... Hogeita hamarnaka urtetako mugarriak, kiribil eta korapilo ugariko lokarri bakar batean. Berandu bada ere, berandutxo gehienentzat, Ezkabako presoek aurkitu dute ahanzturatik atera dituen narratzailea. Ardotxik, bere bizipenen bidez, bere belaunaldiko askorenak utzi ditu idatzita, panfletoak bota eta pintadak eginez militantzian abiatzen ziren gazte haienak. Zenbat denbora behar ote da Ken Loachen eskolako zinegileak semeari langa ireki ezinik hil zen amaren historia iraganean konta dezan?


Azkenak
2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


Eguneraketa berriak daude