Hirigintzako ustelkeria


2007ko otsailaren 21ean

Politikariak tarteko diren hirigintzako ustelkeria kasuak etengabe ari dira plazaratzen azken aldian, batik bat udal politikariak dabiltza tartean. Hirigintza planak udal bakoitzaren mende daude: hiri antolamendu orokorreko planak, arau subsidiarioak, birkalifikazioak eta abar. Eta horietan interes politikoek eta espekulatzaileek indar handia dute. Nahiz eta kasu argienak eta eskandalagarrienak Espainiar Estatuan izan diren, gaitz horrek Euskal Herria ere jo du. Hala, zenbait kasu susmagarri ezagutarazi dira. Lutxana-Barakaldon Fertiberia lurretako balizko kasua (Sefanitro zaharra). 1996an Sefanitrok lurrok erosi zituen 1,5 milioi eurotan; 1999an Udalak lurrok birkalifikatu zituen. Orain enpresa itxi ondoren, Iurbentia eraikuntza-enpresak lurrok erosi ditu 240 milioi eurotan, 2.000 etxebizitza eraikitzeko. Iurbentiak beste enpresa baten lur batzuk ere erosi nahi ditu: Befesa enpresarenak, 2007an itxiko baita. Eraikuntza-enpresa horretako kontseilarien artean Josu Olazaran EAJko burua dago. Bizkaiko kostaldeko hainbat urbanizazio polemiko ere ahotan ditugu; hala nola, Bakio -1.900 etxebizitza eraiki daitezke-, Getxo -landa eremuan 8.000 etxebizitza eraikitzeko plana bada- eta Sopela -txaletak eraikiko dituzte parke bat egin behar zen eremuan-. Udal horietan EAJren mende daude hirigintzako planak. Hirigintzako ustelkeria kasuak dira horiek? Susmoak badira. Horrelakoak saihesteko, dagokionak ikerketa eta gardentasuna ezarri beharko ditu.


Azkenak
Euskal hedabideen etorkizunaz

Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]


2024-12-04 | ARGIA
Euskal sorkuntza “larrialdian” dagoela dio Lanarteak

Euskararen Egunaren kari kaleratutako ohar batean, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak esan du "euskal sorkuntza larrialdian" dagoela, eta bere kideei dei egin die berariaz egindako koplak zabaldu ditzatela, egoera hori salatzeko.


Erru sentimendua heriotza perinatalean

Haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean hil zen Aduna, Amets Etxeberriaren alaba. Halakoetan, erru sentimendua da bizkar gainean emakume askok hartzen duen zama, dolua ere oztopatzen duena. Profesionalengandik jasotzen duzun tratua funtsezkoa dela dio Etxeberriak, horri aurre... [+]


2024-12-02 | ARGIA
ARGIA Durangoko Azokan: zer, noiz eta non?

Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]


Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Eguneraketa berriak daude