Agenda 22


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bizitza kalitatea

Den dena substantibo bihurtzeko joera dugun sasoiotako esamoldea. Lehen «ondo bizi naiz» edo «ez naiz nahi bezala bizi» esanda konpontzen genuena, orain, itxura denez, beste modu batera esaten ikasi dugu. Bakoitzak daki non kokatzen duen bere bizitza kalitate marra. Neurgailu bat behar, eta nik autoz egiten dudan kilometro kopuruan ipini nuen. Urtean hainbestetik behera egiten badut «ongi» bizi naizela pentsatzera iristen naiz, eta hortik gorakoa bada kilometroen kopurua, ez naizela hain ongi bizi ateratzen dut ondorioa. Begi-bistakoa da ordea, ez dugula denok berdin pentsatzen, gero eta errepide gehiago egiten ari baitira. Urtero, bakoitzak ipiniko dio kilometro kopuru zehatza bere kalitate ikuspegiari. Nik jada kokatuta daukat nirea: munduari biratxo bat emateko adina. Hortik gora, gaizki bizi naizen seinale. Tamalez, urria oparoa izan da kilometrotan.

Aulkia

Komunikazioan adituek diote, konkretutasunak baduela abstrakzioak ez duen indarra. Ia urtebete joan da BECen jokatu genuen finaletik eta hasi naiz printzipio hori egia dela frogatzen. Aurreko Txapelketen bueltan, jendeak kalean geratu eta beti egin izan dizkit komentarioak: «Hi, polita bertsoa buruari buruzkoa!». Edo, «ederrak izan hituen zezenarenak!». Baina onartu behar da gauza konkretuak izanik ere, aski zaila dela buru bat edo zezen bat oparitzea. Bestelakoa gertatu zait behiak jezteko aulkiarekin. Baditut jada hiru etxean. Hiruak oso desberdinak. Bilboko lagun baten umeak ikastolan esku-lanetako orduan egina, Zarauzko eskulturgile entzutetsu batek oparitutako txikia eta Igantziko lagunek emandako tamaina naturalekoa. Bederatzi hanka, eta bederatziak desberdinak. Dibertsitateak ere badu berdintasunak ez duen xarma eta indarra. Horixe esan nahi izan nuen Barakaldon eta nik esan baino hobeto ulertu zuen jendeak.

Glu, glu, glu...

Irailean ezin izan nuen Zarauzko txakolin egunean izan. Baina urrian bapo berdindu dut hutsa. Gernikan, lehen astelehenean ganadua eta azkenengoan barazkiak izan ditugu ikusgai eta kantagai. Zaldibin, mondeju eta gazta, Ardiki egunean hartu genuen parte, eta Usurbilen ezti lehiaketako epaile edo jarri ninduten. Kultura eta gastronomia elkartzen ditugularik, hura botika eta hau ur tragoskada dela pentsatzen dut, bata bestea irentsi ahal izateko lagungarri. Martxa honetan ordea, benetan irentsiko gaitu jan-edateko dagoen pureak. Edozein auzo-elkartek antolaturiko jaietan patata-tortila lehiaketa izaten da egitarauaren gune. Udaldian badira jaiak, paella edo marmitako lehiaketa. Eta Gaztetxeetan ere hasi dira Txan Magoaren ekitaldiaren ondotik txokolatea banatzen. Txokolate txokolatea... zoritxarrez».

Euskara oi euskara

Bertsolaritzari buruzko ikerketa soziologikoari buruzko emaitzen laburpena dut esku artean, labetik irten berritan. Gure jardunari eta herri honen nondik norakoari buruz zerbait jakin nahi duenak tresna polita du lanerako. Lehen begiratuan atentzioa eman didan zertzeladatxo bat baino ez dakart hona. Bertsolariengan gehien baloratzen dituzten ezaugarrien gainean galdetuta, honakoa diote bertsozaleek: lehenik umorea. Gero, irudimena, argudioa, freskura... eta gero euskara. Ez dakit niretzat ezustekoa den edo ez den ere, baina datu esanguratsua delakoan nago. Gustura irakurriko nuke 1960 aldera, bertsolari saio batean, esaterako Donostiako Astorian, galdera-sorta berdintsuari emandako erantzun saila. Falta zaigu ordea...

Katetoak

Juan Garziari esamoldea ostuz, Sanz jaunak «berorika egingo lioke bere buruari... Baleki». Katetoen horrek hautsak harrotu ditu, eta kantagai izan dugu urrian. Baina izan dut bestelako bizipenik ere. Ikastaroak eta hitzaldiak eman ditugu Juanen anaiak eta biok batzuetan, neuk besteetan. Esaterako, Lasarten, Bilbon eta Bortzirietan aritu naiz joan den hilabetean. Maisu-maistrei beti ere. Nafarroa eta Euskal Herriak zer ikusirik ez dutela tematzen da Presidente jauna. Akaso arrazoia izango du. Ikastarootan gogo, nahi eta premia beretsuko irakasleak izan ditugu. Desberdintasun bakarra: Erkidego autonomokoek eskola orduen barruan hartu ahal izan dituzte hitzaldiak. Nafarroakoek ilundu ostean. Argituko du noizbait.

Urepelen

Xalbador eta Mattin oroitzapenean ere elkartu ditugu. Urepelera jo genuen urtero bezala. Bidea luze egiten da eta buruari jiraka aritu nintzen. Bata mendi hegaletan gora joan zela badakigu. Baina bestea? Zer ari ote da? Non ote dabil? Gogoak errepideak adina sigi-saga duenez, ustekabeko arloetan kokatu ninduen. Egiten dira bertsolarien biografiak eta antologiak; egin izan dira marrazki-bizidunen sortak ere; umeentzako komikiak ere bai. Baina helduentzako literaturan, helduentzako literaturarik bada behintzat, oso gutxi erabili izan da bertsolariaren figura. Ez dut ulertzen zergatik. Bertsolaria bada pertsonaia bat jokoa eman dezakeena. Detektibeak adina mugitzen da berez. Rock-izarrak bezain oholtzakoa da. Harremanen sarea oso ehundua du... Pertsonaia sinesgarria litzateke bertsolaria. Gutxiegi zukutu dute literaturgileek.

Akorda

Ibarrangeluko auzoa da. Oso etxeko sentiarazten gaituzte bertakoek. Akordara joanda, aspaldian ikusi gabeko gauzak ikusteko parada izaten dugu: lanpernak platerean, Ardanzaren etxe ospetsua bidean, eta banderak, hainbat herrialdetakoak, jatetxeko paretetan. Bi lehenengo gaiak hobeak dira ez gehiegi pentsatzeko eta hirugarrena izan nuen gogoetagai bueltakoan. Banderei ez diet aparteko maitasunik baina bandera mota bat desberdina dela ohartu nintzen. «Bandera ximurra» da maitagarria izan daitekeen bandera bakarra. Ximurtutako banderak gordeta eduki dutela adieraz dezake. Edo urrutietatik ekarri dutela oso nolabait tolesturik. Edo mozkorraldi batean nonbaitetik lapurtu zutela... Militarrentzat oximorona izango da bandera ximurrarena. Haientzat, bandera bada ez da ximurra eta ximurra bada ez da bandera.


ASTEKARIA
2006ko azaroaren 19a
Azoka
Azkenak
Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


Yael Braun-Pivet izango da berriz Frantziako Asanbleako lehendakaria

Frantziako Asanbleak Yael Brau-Pivet hautatu du legebiltzarreko presidente. Lehia aurreikusten zen FHB eta Macronisten artean, eta azkenean, gutxigatik bada ere, lehendakariaren alderdikoak gailendu dira.


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Adin txikiko neska baten erasotzaileari jarritako epaia salatu du Gasteziko Mugimendu Feministak

Gasteizko adin txikiko neska bati sexu erasoa egin zion adin txikiko mutil batek, 2023ko ekainean. Gasteizko Mugimendu Feministak ez ditu bidezkoak ikusten epaileak erasotzaileari ezarri dizkion neurriak. Uste du erasoa jasan duenaren birbiktimizazioa bultzatzen dutela... [+]


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute

401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.


Hamabost urte beharko dira Gazako genozidioan Israelek sortutako 40 milioi tona hondakin jasotzeko

NBEren ikerketa baten arabera, lehertu gabeko artilleria, substantzia kaltegarriak eta palestinarren gorpuak daude hondakin artean. 50.000 bonba baino gehiago bota ditu Israelek urritik, eta 40 milioi tona hondakin sortu dituzte.


1.200 soldadu israeldarrek baino gehiagok egin dute beren buruaz beste azken 50 urteetan

Genozidioarekin lotutako suizidio ugari identifikatu dira, armada sionistak datuak ezkutatzen baditu ere.


Eguneraketa berriak daude