Oinordekoa


2021eko uztailaren 19an
Hauxe idazten ari naizela berrogeita hamar urte bete dira gizon bat, Madrilen, kalera atera zela iluntzean eta telegrafo bulegora joan zela telegrama bat ipintzera. Hiru hitz jarri zituen gizon horrek telegrama hartan. Hiru hitz euskaraz: "Gaur il da". Gizon hori Julio Caro Baroja zen, eta telegrama Mexikora bidali zion anaia Piori. Zendutakoa, Pio Baroja osaba eta idazle handia zen.

Urte biribila izan da aurtengoa, heriotzaren 50. urteurrena, eta urte biribil guztiek bezala, zalantza uzten digute gure gizon edo emakume handiez zifra biribiletan baizik ez gogoratzea ona ote den, baina, hasieran ibili ziren gorabehera itsusiengatik ere, garbi dagoena da aurten portatu zaizkiola don Piori bere herriko erakunde ofizial gehienak (Nafarroakoak aparte utzita, beti bezala). Gaur gero, bi eleberri gehiago egongo dira euskaratuta -Zalakain abenturazalea eta Jakintzaren arbola- Eusko Jaurlaritzaren egitasmo bati esker, eta Donostiako Udalak idazleari buruzko jardunaldiak antolatu eta liburutxo bat egin dio, euskaraz hau ere, argitaletxe batekin elkar hartuta. Gainera, bereziki da eskertzekoa liburutxoaren kontua, izan ere Donostiari buruz idatzi zituenak jaso baitituzte bertan, eta ez da batere ohikoa, Barojak Gipuzkoako hiriburuari buruz idatzi zituenak garraztasun handikoak direla kontuan hartuta.

Lotsa pixka bat ematen dit kontu hauek hemen aipatzeak, parte naizelako bi ekitaldi horietan, baina Barojaren oinordekoak tirada handiko egunkari batean egin dituen adierazpenak irakurrita, ezin eutsi izan diot neure buruari gauzatxo batzuk esan gabe.

Dio oinordekoak nazkatuta dagoela Pio Barojaren gaineko topikoez; garrantzitsua, haren obra dela; aski dela haren txapelaz hitz egiteaz; idazle bat zenez, haren laneginaz mintzatu behar garela. Ados nago erabat. Baina hori esan eta gero, azken boladan Barojaz luze idatzi duten bizpahiru idazleren kontra dihardu oinordekoak modu itsusi samarrean. Badirudi zenduari buruz hagiografiarik egin gabe idaztea ez dela lizentzi. Ez zen ba hori zenduak berak askorik praktikatu zuen araua.

Dio oinordekoak Donostiako Udalak «gauzatxoak» egiten dituela, baina ezer funtsezkorik ez Baroja gogoratzeko, benetan zerbait egin duena Irungo Udala izan dela. Donostiako Udalak zer egin duen esan dugu; zer egin du ba Irungoak, gure oinordekoa horren pozik egoteko? Eskultura bat jarri dio herriko pasealekurik printzipalenean, txapelik gabe, baina kapela jantzita, beroki lodia eta bufanda lepoaren bueltan. Hori bai, inaugurazio egunerako hantxe zen oinordekoa aurreskua dantzatzeko prest, eta batere topikorik gabeko diskurtsoa botatzeko. Badakizue, Bidasoako errepublika eta abar...

Nik ez dut ezer Irungo Udalak aurrera eraman duen ekitaldiaren kontra. Eskultura atsegina egingo zait edo ez, baina Barojaren antzirudia pasealeku batean aurkitzea ez zait bereziki desatsegina egiten. Hala ere, «liburutxo» bat, niri, txikia izanagatik ere, euskaraz egonagatik ere, interesgarriagoa irudituko zait beti, eta batez ere, egokiagoa, propioagoa. Intimoagoa: «Gaur il da» euskaraz idaztea bezain.

Batzuetan ematen du idazle zenduak omentzen direnean, oinordekoak ere omendu behar direla. Eta oinordeko batzuek merezi dute, beste batzuek ez. Oinordekoa ez delako zendua, nahiz oinordekoak zendua izan nahi lukeen omenaldia badago tarteko. Gertatzen dena da oinordeko batzuk erabat etxekalte gertatzen direla batzuetan.

Nik ere Bidasoako errepublika independentea egin nahi dut aldarri. Apaizik gabe, eulirik gabe, karabinerorik gabe eta oinordeko etxekalteak auzoan.


Azkenak
Hamaseko buru politikoa hil dute Iranen, eta Israelek eskualde mailako gerra elikatzen jarraitzen du

Hamas, Iran eta beste hainbat eragilek Israeli egotzi diote erasoa, baina oraingoz ez du egiletza onartu. Horrez gain, Hezbollahko agintari garrantzitsu bat hil du Israelek asteazkenean Beiruten, eta ostegunean Israelgo Armadak ziurtatu du Hamaseko buru militarra hil zuela Gazan... [+]


Frantziak Marokorekin bat egin eta Mendebaldeko Sahararen gaineko soberania aitortu dio

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.


Pistola faltsu batekin Donostian atxilotu duten pertsona migratzaile talde bat ari zen mehatxatzen

“Haiengana zuzendu eta haiei apuntatzen die”, informatu du Irutxuloko Hitzak. Astearte gaueko 21:30etan atxilotu zuten gizona, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.


Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako zentroari Gasteizko Urrezko Domina ematearen aurka mobilizatuko dira oroimenaren aldeko elkarteak

Abuztuaren 5ean emango dio domina zentroari Gasteizko Udalak, eta abuztuaren 2rako elkarretaratzea eta prentsaurrekoa deitu du Memoria Osoa plataformak. Martxoak 3 elkarteak salatu du “planteamendu diskriminatzailea” eta “irakurketa partziala” egiten... [+]


2024-08-01 | Sustatu
Zer egin Elon Musken Grok adimen artifiziala ez elikatzeko (aukeran)

Elon Musken proiektuen artean bada adimen artifizialeko bat ere, Grok, eta horretarako Musken jabetzako X edo Twittereeko erabiltzaileen jarduna ari dira baliatzen, LLM edo hizkuntza eredua handitzeko eta entrenatzeko. Izatez, Twitterreko zure ezarpenetan sistema hori... [+]


2024-08-01 | Gedar
Ehunka kolono sionista oldarka sartu dira presondegi batera, hainbat torturatzaile babesteko

Bederatzi militar sionista atxilotu dituzte, Sde Teimango kartzelan preso palestinar bati egindako torturengatik; besteak beste, metalezko barrak sartu zizkioten ipurtestetik. Kolono "zibilen" eta soldaduen protestak piztu dira torturatzaileekin elkartasunez, eta... [+]


Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


Netanyahuren bisita AEB-etara
Palestinako auzia erabakigarria izan daiteke demokratentzat AEBetako hauteskunde presidentzialetan

AEBetako hauteskunde presidentzialetarako hautagaiek Israeli babesa berretsi diote Netanyahuk herrialdera egindako bisita baliatuta, Alderdi Demokratarena barne. Demokraten hautesle ugarik, ordea, genozidioaren inguruko jarrera jarri dute bozka emateko baldintza gisa.


Indusen ibaibideak

Muturreko lehorteak eta euriteak dira beroketa globalak Pakistanen duen inpaktuaren alde agerikoena. Ez dira hain ezagunak, ordea, hondamendiek piztu eta bizkortzen dituzten gaitz sozialak, eta zenbat eta nola oztopatzen duten azken horiek Asiako herrialdearen garapen oso eta... [+]


2024-07-30 | Xabier Iaben
Aragoiko Asabón errekan barna bizikletaz
Pardina eta makien arrastoan

Aragoiko Asabón errekak zeharkatzen duen lurraldeak hainbat ustekabe eder gordetzen ditu. Ez naiz historialaria, eta, hortaz, ez dut halako kronika historiko bat eginen. Bereziki mendizale gisa mintzatuko naiz, aspaldi honetan nire gogoak –nire senak– halako... [+]


2024-07-30 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


2024-07-30 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Eguneraketa berriak daude