Liburutegia


2021eko uztailaren 20an
Askatasunaren bidea
Juan Carlos Jiménez de Aberásturi
Hernaniko Udala
151 orri / 8 euro
Nazien aurka egin zuten mugalariak
Juan Carlos Jiménez de Aberásturik Comète sarean parte hartu zuten euskal mugalarien oroimenez idatzitako liburuaren izenburu zehatza Askatasunaren bidea. Florentino Goikoetxea eta beste hernaniar batzuk nazismoaren aurkako borrokan Bigarren Mundu Gerran da. Nazien aurkako erresistentzia-taldeak Belgika okupatuan antolatu zirenean, talde horietako batean aritzen zen Andrée de Jongh izeneko neska gazte bat, klandestinitatean Dédée bezala ezagutuko zena. Neska hori Donibane Lohizuneko kontrabando-giroko jendearengana hurbildu zen. Han ezagutu zituen Tomas Anabitarte hernaniarra eta beste batzuk. Askatasunaren bidea liburuan Comète sareak Euskal Herrian izan zuen eragina aztertzen da, bertan parte hartzaileen borrokaren berri emateko.

Zientzia eta natura: hogeita sei istorio Poincaré Zientzia Taldea Gaiak
325 orrialde / 21 euro

Zientzia eta natura ardatz dituzten 26 kontakizun

Poincaré Zientzia Taldeak Gaiak argitaletxeak kaleratutako Zientzia eta natura: hogeita sei istorio izenburuko liburuan kontatzen dituen gaiak erabat autonomoak dira. Besteak beste, nukleo atomikoen forma bitxiak; zakurraren jatorria eta bilakaera; Txinako momien enigma; Carlos Castaneda eta xamanismoa; Ramses II.a faraoia ea tuberkulosiak jota hil zen edo ez; mendikateen sorrera; arrainak oinez hasi ei zirenekoa; petrolioaz jakin behar dena; sukaldeko gatzaren sekretuak; hondar-aleen portaeraren erradiografia; denboraren historia eta paradoxa; denbora lehen euskaldunen ilargi-egutegian; maitasun-errituak munduan zehar; erraldoien galtzada; Pazko uhartearen azken egunak; eta neurozientziako iraultza.

Numantzia. Ilunabarreko izarra
Angel Benito Gastañaga
Saure
66 orrialde 18 euro

Numantziarren erresistentzia

Numantziako arkeologia egitasmoaren zuzendaria den Alfredo Jimeno Martinezen hitzaurrearekin dator Angel Benito Gastañagak Numantziako historiaren gainean egin duen komiki eder hau. Zeltiberiarrek Erromako inperioarekin zituzten gerren narrazioari loturik dago komikian kontatzen dena, K. a. 153. urtean hasi zirenetik, K. a. 133. urtean Numantziaren azkena gertatu zen arte. Izan ere, erromatarrek Numantziarekin egin zutena epaitzeko orduan, ez da suntsiketa hitza erabili behar, marrazki zoragarriekin osatutako komiki honen egilearentzat behintzat; inperialistek Numantzia ez zutelako suntsitu; Numantziaren azken egun hura, berez, lehenengo eguna izan zelako, justizia eta askatasuna maite duten herriak izan bitez herri. Numantziak bizirik irauten du hil eta gero ere, legendan eta eternitatean.

Euskal Herria Batzuen artean Sua
130 orrialde
5,15 euro

Udazkenerako ibilbideak

Zorionez, oraindik ez zaio Euskal Herriari basorik falta. Bada, udazkenean gorriz eta urre kolorez janzten diren baso horiei hainbat bisita egiteko parada eskaintzen du Euskal Herria aldizkariak azkenengo zenbakian. Irati, Basajaunberro, Bertiz, Lizarrusti, Murube, Artzubiaga, Izki, Altube, Baranbio, Arratzu, Aizkorri bazterretako basoak, Artikutza, Nekaitz, Amikuze, Ehujarre, Arbaila, Sastarri eta beste mendate asko bisitatzeko parada, beraz. Denera 50 ibilbide, Euskal Herriko geografia osoan zehar, basoen edertasunaz ondo gozatu ahal izateko. Baina kaletik aparte egotea jasanezin egiten zaien irakurleentzat ere badute txokorik aldizkarian. Bilboko bazterrak arakatu ahal izango dituzte, adibidez, Edorta Jimenez laguntzaile dutela. Xarma mendiko baso liluragarrietan ez ezik, asfalto artean ere aurki daitekeelako.

Matxinsaltoen belarriak Unai Elorriaga
Elkar
128 orrialde
9,50 euro

Unai Elorriagak propio haurrentzat idatzia

Umeen hizkera eta mundua deskubritzeko era islaturik daude Unai Elorriagak idatzi eta Eider Eibarrek marraztutako Matxinsaltoen belarriak kontakizunean. Aita gaixo duelako izeba baten etxera eraman duten mutikotxo bat du narratzailea. Jakin min handiko mutikoa dugu Tomas, eta jakin nahi duena bereganatzeko irakasleak aurkitzen iaioa, gainera. Amari, aitonari, osabari eta Iñes lehengusina azkarrari entzuten dienen berri ematen digu. Esaterako, intsektuek 200 milioi urte dituztela. Ziurta dezake hori, Iñes lehengusinak esan diolako, eta Iñesek asko hitz egiten du, baina ondo. Eta hauxe erabakitzen du mutikoak: Iñes izango dela igual intsektuei buruz munduan gehien dakiena.

El ejecutivo
Enrique Arias Vega
Ediciones Beta
144 orrialde / 12,50 euro

Ategua literatur lehiaketako azkenengo nobela saria

Enrique Arias Vegak idatzitako El ejecutivo-k irabazi zuen iaz Ategua nobela lehiaketa. Protagonista, Miguel Angel Astiz du, 59 urterekin zeukan guztia galdu duen gizona: lanpostua, emaztea, alaba, etxea, ordura arteko lagunak galdu ditu. Mixeria gorrian, hiriz ere aldatzea erabaki du, Bartzelona utzi eta Madrilera joatea. Besteek zaborretara botatzen dutenen artean eskuratzen duenetik bizi da. Baina lagunak egingo ditu, eta eginahalaren eginahalaz, garai batean zuen lanpostua berreskuratuko du.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude