Langile txinatarrak merkeagoak dira Afrikan bertan ere


2021eko uztailaren 21ean
Frantzian beldur dira Txinak hartu duelako haren lekua Afrikan. Parisko Kanpo Arazoetako ministroari iritsi zaion txosten kezkatsu baten haritik, Marianne astekariak Aljerian, Marokon eta Senegalen dituen korrespondantek idatzitako kronikekin dossierra osatu du eta titulu hau ipini dio: Quand la Chine ratisse l'Afrique (Txina Afrikan aztarrika ari da, euskaratu genezake).

Marianne astekari nahiko berria da, 1997an sortua. Bere burua haustaile eta ikonoklastatzat jotzen duen Jean-François Kahn kazetari ezaguna dauka zuzendari, eta pixkanaka bere lekutxoa egiten ari da Frantziako astekari handien artean.

Mariannek publikatuta ezagutu ditugun aipatu txostenen arabera, jadanik ezin dugu esan «txinatarrak Afrikan sartzen ari dira»; hori lehen zen, orain egokiagoa da esatea Txina Europari lekua kentzen ari zaiola Afrikako ekonomian eta laster talka egingo duela Amerikako Estatu Batuek kontinente horretan dituen interesekin. Agintari frantsesek uste dutenez, hiru printzipioren gainean funtzionatzen dute txinatarrek Afrikan: 1) ez muturrik sartu bertako arazoetan; 2) aurreiritzi politikorik eta ekonomikorik gabe jokatu; eta 3) negozio guztietan bi aldeek -afrikarrak eta txinatarrak- irabazi behar dute.

Maoismoa indarrean zegoenetik arras aldatu dira harremanok, bistan denez. Lehen diplomazia eta politika ziren irizpide nagusiak, eta orain dena da ekonomia. Afrika Mendebaldeak baztertu egin du, munduko merkataritzako paria bihurtu da, diru eta inbertsio behar gorrian dago. Denek ahaztutako eremu horiek oso aberatsak dira ordea, eta txinatarrek Afrikarekiko harremanak izugarri handitu dituzte azken urteotan beren estrategia berriarekin.

Gaur Txina omen da Saharaz beheko Afrikaren hornitzaile nagusia, Alemaniari eta Frantziari nagusitasuna kenduta. Afrikak lehengaiak saltzen dizkio, baina Txinak balio horren lau halako sartzen ditu kontinente beltzean. Txina eta Afrikaren arteko salerosketak 10.000 milioi dolarretan zeuden 2000.ean, eta 2005erako 37.000 milioitara iritsi ziren. Hedatze berri horretan, milaka merkatari txinatarrek hartu dute bizileku hemen, eta dagoeneko lehen tirabirak hasi omen dira horien eta bertako dendari txikien artean, Aljerian, Senegalen, Kamerunen eta bestetan.

Baina Txina benetan indarra hartzen ari da eraikuntza publikoan, herri-lanetan. Gobernu frantsesaren agirien arabera, une honetan txinatarren esku daude 40.000 milioi dolar kostako diren eraikuntza lanak. Eta bitxi egiten da ikustea nola orain, beren merkatu zatia galtzen ikusi dutenean, hasi diren europarrak ohartzen txinatarrek ez dutela batere eskrupulorik afrikarrekin negoziatzerakoan: edozein ustelkeria eta edozein bidegabekeria onartzen dutela aferak egiteagatik. Alegia, Mendebaldean gero eta gehiago aipatzen diren muga etikoak ez dituztela errespetatzen, eta ingurumenarekiko ere ez dutela batere begirunerik.


Bolkestein martxan dago Afrikan

Luc Richard kazetariak honela hasi du bere kronika Aljerretik: «Aljeriako estatuak herrialdearen berreraikitzea konpainia txinatarren esku utzi du; hauek hamar milaka langile ekarri dituzte, Erdiko inperioko lan baldintzetan jardutera. Hona ‘Bolkestein sistema txinatar eran’, lehendik %30eko langabezia daukan Aljerian arazo berriak sortzen hasi dena».

Aljerreko Cheraga auzoan, adibidez, Txinako Anhui probintziatik etorritako 400 behargin ari dira 100 metroko altuera eta denetara 160.000 metro koadro edukiko dituen merkatalgunea eraikitzen, Afrikako handiena izango dena. Gau eta egun ari dira. Gisa berean eraikitzen dute txinatarrek ehunka egoitza: ministerioak, etxebizitza sozialak, eta beste.

Aljeria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko duen 927 kilometroko autopista ere beraiek ari dira ebakitzen: hau da herrialde honek bere historian ezagutu duen obrarik garestiena. Hemen obrero guztiak dira txinatarrak; derrigorrezko baldintza, lanak enkantean atera zirenean eperik eta preziorik onenak eskaintzekotan. Urrunetik heldutako obrero horiek abiatu aurretik Txinan bertan sinatu zituzten kontratuak; askok hilean 300 euro kobratzen dute, eta ordainketa jaioterrian egiten diete ugazabek familiei. Hamar-hamabi orduz ari dira lanean, hilabetean egun bakarra daukate jai. Baldintza hauetan, 70.000 langile inguru ari dira hemen.

Obra publikoez gain, Txina inbertsio handiak egiten ari da Aljerian energia fosiletan; bai lehengo petrolio putzuen ustiapenean, eta bai ikatz eta bestelako meategi berriak urratzen.

Marokon bestelako kezka dute Txinarekiko. Emmanuel Levy-k idatzi du Mariannen: «Ehun mila enplegu likidatu dituzte urtebetean ehungintzan. Marokoko industriako obreroen erdia daukan arlo honetan Europako kuoten altxatzea eta Txinatik etorritako ehunkiak benetako industri-tsunamia izan dira».

Izan ere, 2002ko urtarrilaren 1ean Europak ezabatu egin zituen oihal txinatarrei ezarritako kuotak, eta ondorioz Marokon Europarako lanean ari diren milaka enpresek haien konpetentzia nozitzen dute geroztik. Egia da sei hilabeteren buruan berriro mugako neurriak aldatu zituela Europak, eta Marokok arnasa hartu zuela, baina sei hilabetean ehungintzako aktibitatea %20an murriztu zen. Baina etorkizuna nola datorren nabarmendu zuten hilabete horietakoak. Orain txinatarren beldurra zabaldu da enpresa txiki eta ertainen artean, baina baita ekonomia informalean ari diren milioi erdi ehungile, jostun eta abarren artean.

Beti bezala, agintarien eta industrigizon handien lehen erreakzioa izan da esatea ez dela saiatu behar produktu gama merkeenean, gama altuagoan saiatu behar dela. Horrela ari dira bultzatzen Europako konpainia handientzako azpikontrata izatetik sozio izatera pasatzea. Alegia, hemengo hiperretatik diseinatutako jazki merkeak egitetik diseinutik hasita produktuak elkarrekin egitera pasatzea. Horretan ari omen dira Zararekin, Fruit of the Loom marka ezagunarekin eta beste hainbesterekin.

Baina gama horietan ere gero eta gehiago produzitzen dute txinatarrek. Mendebaldarrok aspalditik dakigu hori eta gehiagotarako direla gai. Adibide bat ipintzearren, oihala ekartzen hasi eta orain Marokora djellaba edo txilabak osorik eginda inportatzen ari dira... bertako artisauek saltzen dituztenaren erdi-prezioan. Milaka izango dira prezio horiekin ezinean denda txikiak itxi beharko dituzten jostunak.

Marokoko gobernuaren kopuruetan, ehungintzak 30.000 lanpostu galdu ditu; beste iturriek uste dute 100.000 galdu dituela, sektorearen %20. Baina ikusten da suntsiketa askoz bortitzagoa gertatuko dela ondoko urteetan. Non eta langabezia ofizialki %20koa eta errealitatean %50 ingurukoa den herrialde batean. Laster globalizazioaren kontrako mobilizazioetan ez dituzte Bushen irudiak bakarrik erreko.

www.argia.eus/nethurbil.php helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Karmelo Landa
Korapilo-morapilo mordoilo

Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.

Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]


Eguneraketa berriak daude