Hizkuntzetan ere handinahiak


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Beti harritu egin nau hizkuntza nagusien handinahikeriak, megalomania horrek. Izan ere, soziolinguistika ikasle autodidaktaren bideari ekin niolarik, irakurri nuen lehen gauzetako bat izan zen munduan dauden sei mila inguru hizkuntzetatik gehien-gehienak hiztun oso gutxikoak direla, hamar mila baino gutxiagokoak; eta aldiz, arrunt hizkuntza komunitate gutxi baino ez, botere sozio-ekonomiko eta militarragatik, bere ttipitasunetik hazi eta neurriz kanpo handitu dela, gehienetan bertze komunitateen bizkar. Soziolinguistikan izan nuen lehen ikasgaia hizkuntzen pertzepzioarena izan zen: gutxiengoen hizkuntza izendapena espresuki asmatu omen zuten hizkuntza handinahi gutxi batzuen hipertrofia glotofagikoa -horrela erranda, hizkuntzen patologia larria bailitzan- ezkutatu eta gainontzekook, geure ttipitasunean, geure burua ez normal, bazterreko eta ez bideragarri gisa ikusteko.

Horretara joan zait gogoa urriaren azken egunotan gaztelaniaren hiztunak ia 500 milioi direla prentsan ikasita. Berri txalogarria San Millan de la Cogollan ospatu berri den Hizkuntza Espainiarraren Nazioarteko I. Aktan eman dute. Gaztelania -euskararen alboan- lehen aldiz idatzita aurkitu zuten leku sinboliko horretara bildu dira espainolezko herri guztietako adituak espainiera kultura balio eta ekonomia aktibo gisa aztertzeko. Konturatu izanen zarete honezkero, inork ez diola erraten gaztelaniari beti erran izan diogun eta Espainiako Konstituzioan berean jasotzen den moduan. Hori ere ikasgaia izan nuen soziolinguistikan, semantikoki glotonimoek euren garrantzia dutela eta, kasu honetan, ez dela nahikeria formal hutsa gaztelania ordez instituzionalki espainiera hiperonimoa bultzatu izana.

Biltzar horretako adituek jakinarazi dutenez, espainiera munduan hiztun gehien dituen laugarren hizkuntza da, txinera, induera eta ingelesaren ondotik, baina aurreneko biak euren estatuetan -Txinan eta Indian- baino ez dira mintzatzen. Adituek egindako azken zehaztasun hori interesgarria da, munduan gehien mintzatzen diren hizkuntzen artean nolabaiteko bi maila daudela adierazi eta gaztelaniaren benetako arerioa -erran dezagun lehiakide- zein den agerian uzten baitu. Txinera eta induera kuantitatiboki hizkuntzarik handienak izan arren, euren estatu oso jendeztatuetan baino ez baitira mintzatzen, ez dira hizkuntza unibertsalak. Hizkuntza unibertsalak ingelesa eta, oraintsu bitartean, frantsesa ere izan dira, eta hizkuntza unibertsala izatea da hain justu, espainieraren bokazioa. Soziolinguistika ikasgaia ere izan nuen hizkuntzen hedapena eta pisu demografikoa ez daudela hizkuntzaren barneko elementuei loturik, eta hizkuntza nagusien unibertsaltasun hori haien kolonialismoaren oinordekoa baino ez dela.

Baina duela mila bat urte lehen aldiz idatzita agertu zen hizkuntza urrutiago ere iritsiko da. Adituek egindako aurreikuspenei kasu eginez, 2050ean ama hizkuntza gaztelania izanen duten hiztunak ingelesarenak baino gehiago izanen dira.
Erran dizuedanez, beti eman dit atentzioa hizkuntza nagusien handinahikeriak, baina nik bertze gauza batez idatzi nahi nuen gaurkoan, prentsan agertu ez bada ere, egunotan Soziolinguistika Klusterrak euskara, duela mila urte gaztelaniaren lehen hitz idatziekin batera idatzita agertu zen hizkuntza hori bera, Euskal Herrian zenbat erabiltzen den jakiteko Kale neurketa egin berri duela eta laster jakinen dugula 2001ean egin zen azken neurketan jaso zen emaitzari eutsi diogunentz: zazpi elkarrizketetatik bakar bat baino ez euskaraz.


Azkenak
Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | ARGIA
“Kateekin ateak hautsi” goiburupean ospatuko da Nafarroaren Eguna apirilaren 27an

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Ikamak deitutako ikasle greban

Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.


Euskal Pilotan euskal selekzioa aitortzearen alde kokatu da Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko lehendakaria

Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Eguneraketa berriak daude