Net Hurbil: Galdetu bankuan zergarik nola ez ordaindu

  • Tax Justice Network erakundean ari den kazetari amerikar batek eskuratu ditu agiri batzuk erakusten dutenak nola ezkutatzen dituzten Espainiako aberatsek beren dirutzak izen oneko bankuek dauzkaten zerbitzu offshore ilunak erabiliz. Zergetan iruzurra seguru nola egin, hori da kontua.

2021eko uztailaren 20an
Kazetari batek oso gutxitan aurkitzen duen altxor batekin egin du topo Lucy Komisar-ek. Emakume honek Tax Justice Network (euskaraz Zergetan Justizia Sarea ipiniko genuke) erakundean ikerketak burutzen ditu New Yorken, eta duela gutxi eskuetara iritsi zaio Espainian Citibank-ek bezeroek zergarik ordain ez dezaten egiten dituen trikimailuak argitzen dituen txosten konfidentziala. Guk dakigula, Lucy Komisarren idatzia ez da aipatu Espainiako komunikabideetan, eta hemengoetan ere ez.

Komisar Espainiako ustelkeria kasu honetara iritsi da Citibank diruetxearen arrastoari jarraituz. Munduko finantz zerbitzu erakunderik handiena biltzen da Citigroup delakoan. 100 herrialdetan ari da lanean eta aktibotan bilioi («b» hizkiz) bat dolarretik gora dauzka zorroan. 2005ean 120.000 milioi dolarretako diru-sarrerak lortu zituen, eta horietatik 25.000 milioi dolar etekin garbia.

Eskandaluak bat eta bi baino gehiago izan ditu Citigroupek azken urteotan. Amerikako Estatu Batuetan Enron energi korporazioa hondoratu zenean, Kaliforniako unibertsitateak salatu zuen banku honek lagundu ziola kontabilitate liburuak «erretzen». Salaketa horretan sakonduz jakin zen 1993an Citigroupek sasi-enpresa edo paperetan besterik ez dagoen sorgin-enpresa horietako bat (shell company ingelesez) antolatu zuela Enronen gas salmentetako diruentzako; mugimendu horietan 4.800 milioi aurreratu zizkion Citigroupek, gas salmentak ezkutatzeko.

Italian lehertu zen Parmalat konpainiaren istiluaren erdian ere azaldu zen Citigroup. Bankutzar honek Parmalatekin martxan jarri zuen zerbitzuak «Buconero» izen ponpoxoa zeraman, egoitza Caiman uhartean zeukalarik. Korporazioaren buruzagiek eta banku zerbitzuak antolatutako iruzurra argitara azaldu zenean, 8.000 milioi euroko zuloa agertu zen 2003an, eta mundu osoan 36.000 langileri beharra ematen dien esne konpainia ia joan zen pikutara.

Baina Lucy Komisarrek atal berezi batean jorratu du 2001ean Argentinan gertatutako «corralito» famatuarekin Citigroupek eduki zuen zerikusia. Urte hartan Argentinako ekonomia osoa paralizatu egin zen, zergatik eta Estatuak bere ordainketak egin ezin zituelako, zor publikoaren sarietatik hasita. Aditu askok beren analisietan aipatu zuten kolapso horren sustraietako bat pertsona eta enpresa askok zergetan egindako iruzurretan zetzala: urte luzez paradisu fiskaletara milaka milioi dolar atera ziren Argentinatik, eta horiek pagatu beharreko zergak bidean galdu.

2002. urtean, Argentinako Legebiltzarreko batzorde batek kalkulatu zuen atzerrian argentinarrek gutxienez 127.000 milioi dolar zeuzkatela gorderik; urte hartan Argentinak pilatuta zeukan kanpo zor guztia adina. Orduan, telebistako kazetari batek, Maximiliano Montenegrok, Citibanken Buenos Airesko egoitzara joan eta ezkutuko kameraz filmatu zuen bertako arduradun batekin izandako elkarrizketa. Montenegrori Mariano izeneko komertzialburuak diruak kanpoan inbertitzeko Private Bank izeneko zerbitzuak zeuzkan aukera guztiak erakutsi zizkion, bezero berri eta aberatsa zelakoan: «Private Bank honen bezeroetatik %85ek offshore kontuak dauzkate. Zergatik? Zergak ordaintzeaz nazkatuta daudelako».

Mariano jaunak esplikatu zion -eta gero telebistan erakutsi zuten-- nola sortu behar zen gezurrezko izen batekin pasabideko kontu bat New Yorkeko Citibanken, eta handik aurrerako urratsak nola eman, agintariek diruaren arrastorik eduki ez zezaten. Bideoa telebistan azaldu ondoren, Mariano famatua kanporatu egin omen zuten -isilik egoteagatik ondo ordainduta- eta Citibankek bere Private Bank zerbitzua Txile eta Uruguayra eraman zuen.


Ez al daukazu milioi bat dolar?

Munduan 70 offshore zentro daude. Wikipediak dioenez, banku offshore bat atzerrian dago -inbertitu duenarekiko-, zerga gutxiko herrialde batean, eta honek abantaila asko eskaintzen ditu: sekretua, lege araudi malguagoak, zerga apalak, dirua eskuratzeko erraztasuna, herrialdearen segurtasuna...

Citigroupek fama dauka bankugintza offshore horretan. Eta kontua da Lucy Komisar kazetariaren eskuetara iritsi dela Espainiako Citibanken mugimenduak salatzen omen dituen dokumentu bat. Horiek azaltzen dutenez, milioi bat dolar arteko kopuruei zerbitzu pribatu batzuk eskaintzen dizkie bankuak, eta aldiz milioi bat dolarretik gorakoei -gehienbat bost milioi dolarretik gora dauzkaten oso aberatsei- Private Banken zerbitzuak. 2001ean, zerbitzu honetako saltzaile onenetakoa zen José Miguel Alfayate haserretu egin zen buruzagiekin -kazetariak jakin duenez, bere salmentengatik agindutako guztia pagatu ez ziotelako- eta alde egiterakoan txosten batzuk idatzi zituen. Dokumentuok, itxura batera, ondorengoei informazioa jakinarazteko eginak daude, baina horietan aditzera ematen da zeharka Citibankek legeak hausten dituela. Xantaiatzat hartu liteke.

Alfayateren paperetan ageri omen denez, munduan offshore sisteman mugitzen diren dirutzen katean Espainiak garrantzia handia dauka; bankuko arduradunei gomendatzen die ahalegintzeko mugimendu horien iluntasuna mantentzen. Alfayatek nabarmendu du paradisu fiskaletan ezarrita diruak etekin askoz handiagoa ematen duela bertako banku eta kontuetan baino, zergak ez ordaintzea errazteagatik. Baina sistemak ondo funtzionatu dezan, Alfayatek bere memorandumean aipatzen du, oso inportantea dela Espainiako bezero on horiek zuzeneko harremana edukitzea urrutiko -offshore- agenteekin; Citibankek paradisu horietan dauzkanekin, alegia. Urrutiago doa Alfayate: bankuko arduradunei eskatzen die bera bezalako agenteek urteotan horrelako operazioetan lortu dituzten etekinak onartzea, urte luzez konfidantza hartu duten bezeroak ez uxatzekotan.

Lucy Komisarrek Alfayateren paperak irakurritakoan Espainiako Citigroupeko buruetara jo du. Idatziz erantzun dio Gabriela Sebastián de Erice harreman publikoetako arduradunak, argibide gutxi eman baina jakinaraziz bankuak legez kontra ari dela aditzera ematea maltzurkeria dela. Kazetariak, aldiz, uste du Espainiako Citigroupek lana zuzen edo oker egiten duen jakiteko bere barne kontabilitatean arakatu beharko lukeela Espainiako Gobernuak.

2005ean Europar Batasunak martxan jarri zuen arautegi berria offshorean ari diren bankuek ezkutuko diru mugimenduen informazioa eman dezaten. Herrialde guztiek ez dute onartu. Onartu duen Suitzak jakinarazi duenez, Espainian bizi direnek 432 milioi dolar zeuzkaten Suitzako kontu argietan. Beste 5,2 mila milioi dolar zeuzkaten zeharka kontrolatutako kontuetan. Baina hau koadroaren zati bat da: benetan aberats direnek sasi-konpainia edo fantasmak dauzkate antolatuta, diruen arrastoa galtzeko.

En fin, lehen baino garbiago dakigu Espainia dela paradisu... fiskala.

----------------------------------------------------------------------------
www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude