Eibar doa aurretik, atzetik Reala eta Athletic


2021eko uztailaren 19an
Euskal futbolaren ikur diren Athletic-ek eta Realak elebidundu dituzte euren esku zeuden zerbitzu guztiak, hala nola, web orrialdea, kartelak, prentsa oharrak, bulegoetako arduradunek euskaraz egiten dute, partidetan megafoniatik esaten direnak bi hizkuntzatan dira. Euskara gaztelaniaren maila berean kokatu dute horietan guztietan. Horretaz gain, Athletic-ek esaterako, Bai & By euskara eta ingelesa irakasteko enpresarekin du akordioa aspalditik. Klubeko edonork euskarazko nahiz ingelesezko klaseak jaso ditzake, hala nahi izanez gero, beti ere. Realak, gaur egun, ez du inolako planik euskarari dagokionez. Zubietako instalazioetan euskara entzuten da, maila guztietako jokalari gehienak euskaldunak direlako, baina euskaraz ez dakitenentzako planik ez du talde txuri-urdinak.

Euskara kontuetan buru-belarri lanean dabilena Eibar futbol taldea da. Bi urte dira, Eibar Kirol Elkartea eta eta kitto! Euskara Elkartea harremanetan jarri zirela euskararen normalkuntzarako elkarlanean hasteko. Ainara Labado eta kitto! Euskara Elkarteko kideak esan digunez, «Eibar futbol taldeak kalitate plana martxan jarria zeukan. Bertan, euskararen erabilera jasotzen zen, euskararen normalkuntzarako plan moduko bat, eta kitto!-k diseinatua. Euskara atal horren barruan, besteak beste, itzulpenak, trebakuntza kudeaketa, zuzenketak eta hizkuntza aholkularitza egiten dizkiogu Eibar futbol taldeari».

Eibarko zuzendaritzak hasieratik ikusi zuen begi onez euskararen plana. eta kitto!-k diseinatu zuenean administrazio kontseiluan aurkeztu zuen eta haien erreakzioa positiboa izan zen. Eta lanean hasi ziren: «Beste gauza batzuen artean, ahozko trebakuntza ezinbestekotzat jo genuen. Eibar futbol taldeko presidente Barriuso bera izan zen lehen pausoa eman zuena, nolabait beste zuzendarien aurrean eredugarri izan nahirik. Astean bitan joaten da Barriuso trebakuntza saioak jasotzera».


Kirol emaitza kaxkarrei erreparatu gabe

Iaz Eibar futbol taldea 2.B mailara jaitsi izanagatik ez dituzte euskararekiko konpromisoak bertan behera utzi eta planak bere horretan dirau. Eibarrek Euskara Batzordea ere eratua du eta eta kitto! Elkartea bertako kide da. Ainara Labadoren esanetan, «planak berdin-berdin segitzen du aurrera eta joan den urterako aurreikusitako helburu berberekin jarraitzen dugu: jarraitzaileek, bai bazkide txarteletan, bai partidetan, baita prentsaurrekoetan ere eskubide osoa dute informazio guztia euskaraz jasotzeko. Bestetik, umeek entrenamenduak euskaraz jasoko dituztela bermatu nahi dugu. Azken finean, eta ahal den neurrian behintzat, eguneroko funtzionamendua euskaraz izatea; hori dugu xede. Kanpo harremanak nahiko landuak daude. Orain, ordea, barne harremanak lantzen ari gara, markagailuak, prentsa oharrak, prentsa aurkezpenak, rotulazioak euskaraz izan daitezen».

Lehen taldeko jokalariak ez daude euskararen plan horretatik kanpo eta badira EGA ateratzeko asmotan dabiltzanak. «Iaz hainbat jokalarik atera nahi zuten EGA, baina kirol emaitzak zirela-eta euren indar guztiak egoerari aurre egiteko erabili zituzten. Azken finean, Eibar, kirol elkartea da eta lehentasuna futbolak du. Dena den, aurten ere badaude EGA ateratzeko asmotan dabiltzanak». Badira euskara maila hobetzekotan direnak ere, batez ere, entrenamenduak euskaraz egiten direnean, entrenatzailearen aginduak behar bezala jasotzeko. Urtez urte, Eibarrek ia plantilla osoa aldatzen du, hori dela eta Euskal Herriko mugetatik kanpoko jende asko etortzen da. «Kanpoko jendeak futboleko terminologia zehatza ikasten du. Esate baterako, jokoz kanpo, lasai eta tankera horretako hitzak».

Apurka-apurka, egoera normalizatzen ari bada ere, oraindik lan handia geratzen da egiteko. Besteak beste, jokalarien prentsaurrekoetan gaztelania gehiago entzuten da euskara baino, klubeko arduradun askok eta askok ez dakite euskaraz eta ezer gutxi egiten dute hori aldatzeko. Eibar jorratzen ari den bidea aitzindari izan daiteke eta, aldi berean, bere lana jarraibidetzat har dezakete gainontzeko euskal taldeek, euskararen osasun egoeraren arduradun direlako, neurri batean bederen.

Entrenatzaileak euskaraz trebatzen
Eibar Kirol Elkarteko Euskara Batzordea orain bi urte sortu zuten Moises Gonzalez eta Fernando Muniozguren zenak. Ezer baino lehen plan estrategikoa gorpuztu zuten. «Konturatu ginen jende gazteak bazkideen erdia osatzen zuela gutxi gorabehera. Eta aintzat hartuz Eibarko ikasleen %95 inguru D ereduan ari dela, euskara futbolean txertatzeko ahaleginean hasi ginen», azaldu digu Moises Gonzalez Euskara Batzordeko kideak. Plan estrategikoari helduta, diagnostikoa osatzeko Eibar herriko zein klubeko euskararen ezaugarriak landu zituzten, hala nola, paisaia linguistikoa, ahozko eta idatzizko harremanak eta euskararen erabilera maila.

Diagnostikoa egin ostean, helburuak finkatu zituzten. Hasieran, helburua kanpo nahiz barne funtzionamenduan, modu mailakatu eta progresiboan, euskararen erabilera normalizatzea izan zen. Ondorioz, Eibar taldearen pean guztia egiten da bi hizkuntzatan. Bestetik, klubeko jendearen ahozko harremanetarako profila aztertu zuten: Eibarko entrenatzaile gehienak euskaldunak dira. Horren harira, aurtengo plana eratu zuten: taldeko ume eta gaztetxoek euskaraz egitea entrenamenduetan. Kontua zen, entrenatzaileek, nahiz eta euskaldunak izan ia denak, ez zutela futbol terminologia menperatzen, eta ikastaroak antolatu dituzte euskarazko terminoak ikasteko. Gonzalezen iritziz, «zuzendaritzaren mezua ere aldatu egin da. Ikastaro horiek ez dira nahi dutenentzat, ez dakiten guztientzat baizik, hau da, ez badakizu ikastarora joan behar duzu». Alegia, ez dela borondatezkoa, beharrezkoa baizik.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude