Liburutegia


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Urrestillako
trikitixa. Auntxa eta Iturbidetarrak
Joxemari Iriondo
Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
136 or. +CD / 15 euro


Auntxa eta iturbidetarren doinuak

Trikitixa alorrean ere hainbeste lan egindako Joxemari Iriondo Unanuek osatua da Antonio Aranaga Aramendi Auntxa-ren eta Loiolako Iturbidetar familiaren urratsei eskainitako Urrestillako trikitixa. Auntxa eta Iturbidetarrak lana. Bertan, gerra aurrean eta ondorenean ere Urrestillako Trikitixarekin eta beste trikitilari askorekin erromeriaz erromeria ibili ziren lagunen nondik norakoak jasotzen ditu. Izan ere, infernuko auspoaren miresle sutsua da Joxemari Iriondo, eta Auntxa gizon maitagarria eta artista bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen, Iturbidetar soinu-joleak bezala. Haiei buruz duela urte askotxo idatzitakoak bildu ditu liburuan, eta Liolako Herri Irratian egin eta maitekiro gordetako zenbait grabazio trikitizale jaso ditu CDan.

Azkoitiko bailaretako eskolak, 1824-1977
Joxe Garmendia Larrañaga
Utriusque Vasconiae
344 orrialde / 22 euro

XIX. eta XX. mendeko Azkoitiko landa-auzoetako eskolatzea

Gaur egun Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean irakaskuntzan eta ikerkuntzan ari den Joxe Garmendia Larrañaga azkoitiarrak Gipuzkoako auzo-eskolen gainean egin zuen bere Doktorego tesia. Orain, Azkoitiko bailaretako eskolak, 1824-1977 lanean, baserrietako seme-alaba askok bizi izan duten eskola nolakoa izan den jakitera gerturatzen du irakurlea, XIX. mendean hasi eta XX. mendeko ia amaiera arteko Azkoitiko landa-auzoetako eskolatzea nolakoa izan zen azalduz, eta auzo-eskola haiek deskribatuz. Ikasle askoren memorian ondo gordeta dagoena, euren haurtzaroko eskola haietan pairatu behar izan zituzten ankerkeriak adibidez, berreskuratu du Joxe Garmendia Larrañagak bere lan honetan.

Azpeitiarrak Espainiako Gerran
Amaia Mendizabal Elias
Uztarria
202 orrialde 10 euro


Alde batekoen zein bestekoen patua

1936-1939 urte bitarteko Espaniako Gerra bizi izan zuten azpeitiarren lekukotza jaso nahi izan du Amaia Mendizabal Eliasek Azpeitiarrak Espainiako Gerran liburuan. Eta gerra bizi izan zuten bederatzi azpeitiarren hitza jaso du bere lanean. Hurrenez hurren, Anton Loinaz, Eusko Gudarosteko gudariarena; Maria Dolores Odriozola, «Margaritas» emakume karlisten mugimenduko kidearena; Santa Larozgoitia nazionalista, erizaina eta presoa gerran izan zenarena; Ignacio Artetxe, Francoren tropetako soldadu erreketearena; Lurdes Alberdi, errefuxiatutako familiako kidearena; Ramon Altolagirre, Francoren tropetako soldaduarena; Jesusa Aranguren gerra garaiko lekukoarena; Jesus Urbieta, Eusko Gudarosteko gudariarena; eta Asentxio Zubillaga, gerra garaiko Azpeitiaren lekuko izan zenarena.

Tantak
Batzuen artean
Euskal Herriko Unibertsitatea
188 orrialde

Tantak-en 35. zenbakiko mamiak

Duela hemezortzi urtetik honantz Euskal Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria den Tantak-en 35. zenbakian plazaratu dituzten gaien artean, honokoak azpimarra genitzake: Hego Euskal Herriko eskola-liburutegietan izan diren funtzionamenduaren gorabeherak; Euskal Autonomi Erkidegoan hezkuntza-kooperatiben egoera zertan den; zenbateraino ezagutzen duten euskarazko tradizioa irakasle eta kazetari gaiek; Txema Preciado Saez de Ocariz, Euskal Herriko Unibertsitatean Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika sailean diharduen irakasleak idatzitako Erna zite! Beranta gorria dugu!; heziketa bereziaren gaineko legediaren garapena Euskal Autonomi Erkidegoan aztertzen duen lana; eta helburu geometrikoen eskuratze-mailaren kategorizazio bidean Van Hielek dituen ereduak.

Peter Pan eta jaka eskarlata
Geraldine McCaughrean
Alfaguara, Zubia
288 orrialde 14,96 euro


Hogeita bi hizkuntzetara itzulitako Peter Pan

Egundoko arrakasta izan zuen Peter Pan eta WendyPeter Pan eta Wendy liburuaren bigarren zatia idazteko baimena eman zuen, horretarako literatur lehiaketa antolatuz. Geraldine McCaughrean gertatu zen lehiaketa horretako irabazle, mundu osoko idazleen artean, eta orain Xabier Payá Ruizek euskaratu duen Peter Pan eta jaka eskarlata izenburuko lana idatzi zuen. Lan bera, hogeita bi hizkuntzetara itzulia izan da.

Sakelako poemak
David Tijero
Ediciones Beta
78 orrialde / 10 euro

Maite duzunari agur esateko orduan sortutako minak

1974ko irailaren 3an Bilbon jaio zen David Tijero Osori. Informatikan, irakaskuntzan eta itzulpengintzan bereak eta bost egina bada ere, poesiari eskaini dizkio bere ahalegin arduratsuenak, eta horiei esker, hogeita bi literatur sari jasoak ditu jadanik. Ediciones Beta argitaletxearen eskutik plazaratu dituen Sakelako poemak deitutakoetan, maite duenari agur esaten saiatzen da, jakinik agur horren beldurra gainean duela, eta maitearen ezari ihes egin nahiean dabilela. Salba nazazu neure buruarengandik eskatzen dio, batean.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude