Iñaki de Jauna auzia: Mendekua eta justiziaren baldarkeria


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Goizeko 10:30ean hasiko da epaiketa dena ondo badoa, puntuan ekitea ezohiko gauza baita Auzitegi Nazionalean. Espainiako komunikabideen arreta han bilduko da, piztia nola agertzen den lau haizetara zabaltzeko. Auzitegiaz gain, hori guztia izango du aurrean Iñaki de Juanak 63 eguneko gose greba utzi zuenetik 20 egunera.

Hasiera batean fiskalaren 96 urteko espetxe zigorrari egin beharko dio aurre, baina fiskaltzak jadanik iragarria du eskaera sei urteko espetxe zigorrera jaitsi dezakeela. Kontua da ez 96 ez 6, Iñaki de Juanak libre atera beharko lukeela bere aurkako salaketetan ez dagoelako zigorrerako oinarri juridikorik.

Hiru zigor eskarirekin abiatu zen auzia: 12 urteko espetxe zigorra talde terroristako kide izatearen akusaziopean; beste 14na urte sei espetxe funtzionariori Gallizo izeneko iritzi artikuluan luzatutako ustezko mehatxuengatik; eta funtzionario bakoitzari 30.000 euroko ordainketa kalteordain gisa. AVT (Terrorismoaren Biktimen Elkartea) ere akusazioen artean da eta bere eskaria eta argudioak fiskaltzarenak dira, berdin berdinak. AVTk, dena den, jada iragarri du ez duela zigor jaitsierarik egingo.

Kontua da akusazioek ez dutela inongo oinarririk, epaiketak aurrera egin ahala argi ikusiko den bezala, eta besteak beste horrexegatik, alde guztiek beren lana bukatu ondoren, Jesus Alonso fiskalak epaiketaren ondorioetan zigorra sei bat urtera murriztuko ei du.

Hasteko, talde armatuko kide izatearena ezabatuko du, justiziaren ikuspegitik norbait preso dagoenean ezin baita erakunde armatu bateko kide izan, bestela delitu beragatik behin eta berriro epaitu ahal izango lukete.

Eta zertan oinarritzen da fiskala ETAko kide dela esateko eta etakide gisa egiten dituela delituak? Nagusiki espetxean euskal preso politikoen kohesioa bultzatzeko izandako jarreran, bai gose grebekin, txapeoekin edota hainbat komunikabidetara urteetan bidalitako artikuluekin.

Honekin batera, 1998an (fiskalaren salaketa idazkian data gaizki dago, gertakizuna 1988koa baita) Herrera de la Manchako espetxetik helikopteroz ihes egiteko Jose Luis Muñoz ETArako kaptatu izana leporatzen zaio De Juanari. Muñoz talde armatua laguntzeagatik zigortu zuten 1993an eta Donostiako presoaren abokatu Alvaro Reizabalen ustez delitu hori preskribituta dago jada.


El Escudo eta Gallizo

2004ko abenduaren 1ean Iñaki de Juanak El Escudo izeneko iritzi artikulua argitaratu zuen Gara-n eta abenduaren 30ean Gallizo. Azken honetan sei espetxe funtzionario aipatzen zituen, hainbat garaitan haiek izandako errepresio pasarteak deskribatuz: Miguel Angel Rodríguez, Francisco Sanz, Jesus Eladio del Rey, Manuel Martínez, Antonio Diego eta Ruiz abizeneko espetxe zuzendari bat. 16 orrialdeko zigor eskaeran, fiskalak ez du aipatzen non ikusten duen mehatxua, ezta nor den mehatxatua: «Halako eta halakoetan ikusten den bezala...», «esaldi edo paragrafo honekin mehatxatzen ditu...». Fiskalak egiten dituen beste iruzkin batzuetatik ondorioztatu behar dira ustezko mehatxuak.

Fiskaltzaren idazkiaren arabera, Iñaki de Juanak pertsona horiek izendatzea eta beren jarduera errepresiboa deskribatzea nahikoa da hauek ETAren ikusmiran jartzeko eta hori aski da mehatxu gisa hartzeko. Baina horrek esan nahi luke, ETAk eta Urliak Sandia kritikatu ondoren ETAk Sandiaren aurka egingo balu, Urlia dela horren errudun, edo hori leporatu ahal zaiola bederen.

De Juanaren aurkako akusazioek ez dute ez hanka ez buru, hori ezaguna da aspalditik, baina fiskalaren salaketa idazkia irakurrita askoz nabarmenago geratzen dira auziaren asmo politikoa eta baldarkeria juridikoa. Horrexegatik nekez uler daiteke absoluzioa ez den bestelako irtenbiderik. Edo uler daiteke, baina orduan Anna Politkovskaïa hil berri duten kazetari errusiarrak Txetxeniari buruz amaitu gabe utzi zuen erreportajearen klabeetan ulertu beharko litzateke.

Espainiako iritzi publikoaren aurrean zigor eskaera bat 96 urtetik 6 urtera jaistea ulertezina egin daiteke agian, baina PPk zirikatuko ez balu oharkabe xamarrean iragan zitekeen. Ez da kasua, ordea, eta beraz, ikusi beharko da honek nola eragiten duen epaiketan zehar. Preso donostiarraren Alvaro Reizabal abokatuak baditu auzia ahalik eta kalte txikienarekin ateratzeko heldu lekurik eta denak adierazten du auziaren bukaera norabide horretan doala. Besteak beste, ezaguna da Juan Maria Uriarte Donostiako gotzaina aritu dela bitartekari izan diren negoziazioetan.


Iñaki Bilbaoren aurrekaria: 2 urteko espetxea

Iñaki Bilbao presoak Baltasar Garzon epailea mehatxatzeagatik irailaren 7an jaso zuen zigorra ere hor dago. Fiskalak 12 urteko espetxe eskaera zuen eta azkenean 2 urtetan utzi zuen. Epaiketan Gallizo eta El Escudo artikuluetan mehatxuak daudela frogatuko balitz, aipatu epaia da aurrekarietakoa; ez da bakarra baina bai azkena. Espainiako iritzi publikoari begira, auziak bi urteko espetxe zigorrarekin bukatuko balu, De Juana laster kalean litzateke.

Fiskalak, besteak beste, peritu ugari eramango ditu -gehienak poliziak-, batez ere bi gauza frogatu nahian: aipatu artikuluetan mehatxua dagoela eta, batez ere, ETA eta ENAM gauza bera direla. Defentsak, besteren artean, han izango ditu peritu gisa Petxo Idoiaga eta Joxi Basterretxea EHUko irakasleak, aipatu artikuluen edukia ikuspegi zientifikotik baloratzeko.

Bukaeran, Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko 1. Salak erabaki beharko du. Sala hiru kidez osatua dago: Ricardo Rodríguez da lehendakaria, Fermín Echarri ponentea -epaia idazten duena- eta Flor María Luisa Sánchez.

Dena behar bezala badoa, De Juanak laster beharko luke kalean, espetxean ia 20 urte egin ondoren, legez zegozkionak baino bi gehiago. Baina ia 200 presorekiko, Iñaki de Juanaren amarrukeria judizialak legeztatu dituzte Parot doktrinarekin. Auzitegien bideak itxi dezake oraindik saio hori, Auzitegi Konstituzionala mintzatu gabe baita oraindik. Bestela, doktrina berri hau finkatu duen bultzada politiko berak desaktibatu beharko du. «Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Parot doktrina», egunkarian titulu hori Iñaki de Juanak berak 2007ko edozein hilabeteko egun batean, Kontxako eserleku batean eserita irakurtzea litzateke amets gaiztoa ondo bukatzeko moduetako bat. Beste gauza askoren adierazle ere izango litzateke seguruenik.


De Juanaren kaleratzea eragozteko amarrukeria judizialak
Iñaki de Juana Chaos1987ko urtarrilean atxilotu zuten eta hainbat auziren ondoren ehunka urteko espetxe zigorra bizkarreratu zuen. Edozein modutan, 30 urteko espetxe zigor bakarra bete beharko zuen, 1973ko Espainiako Zigor Kodeak, zenbait zigor batzeko aukera eskaintzen zuelako, gehienez 30 urteko zigorra finkatuz. Legea eskuan, beraz, 2004ko urriaren 24an Algeciraseko espetxetik ateratzea zegokion De Juanari, jasotako erredentzioen ondorioz jadanik zigor osoa beteta. Ordura arte, ohiko prozeduran espetxeak egiten zuen erredentzioen kalkulua eta espetxeratuen zaintza epaitegiak onartu egiten zuen.

Urriaren 24 hartan, ordea, Auzitegi Nazionaleko Javier Gómez Bermúdez epailea buru zuen Zigor-arloko 1. Salak euskal presoaren irteera galarazi zuen, Madrilgo Espetxe Zaintzarako 3. Epaitegiak bere garaian sei urteri zegozkion erredentzioak baliogabetuta. Epaitegien arteko borroka eta guzti, De Juanak 2005eko abuztuaren 3an kalean beharko lukeela ebatzi zuen 1. Salak.

Ez zen hala izango, 2005eko urtarrilean Santiago Pedraz ordezkatzen zuen Grande Marlaska epaileak El Escudo eta Gallizo artikuluak eskatu zizkion Gara-ri. El Escudon ez zuen delitu zantzurik ikusi, baina fiskalak De Juana deklaratzera deitzeko eskaera mantendu zuen. Urtarrilaren 10ean deklaratu zuen eta ordurako Grande Marlaskak iritzia aldatu eta El Escudon erakunde armatuko kide izatearen zantzua ikusi zuen eta Gallizon mehatxuena, eta, ondorioz, auziperatze agindua eman zuen. Santiago Pedraz bere postura iritsi zenean, aldiz, bi artikuluetan ez zegoela delitu zantzurik eta auzia artxibatzeko agindu zuen ekainaren 14an. Baina judikaturatik zein politikarien mundutik egiten ari ziren presioak ez ziren txantxetakoak eta 2006ko uztailean, Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 1. Salak auzia berriz zabaltzeko agindua eman zion Pedrazi. Presio horien adierazgarri da ebazpenaren aurretik Fernando López Aguilar Justizia ministroak esandakoa: «Salaketa berriak jarriko ditugu kaleratzeak eman ez daitezen!».

Ez dira txantxetakoak aipatutako pasadizoak, baina ondorengo lerroetan deskribatzen dena De Juanari erredentzio egunak kentzeko erabili diren trikimailuen erakusgarri da. 2005eko maiatzean Auzitegi Nazionaleko Salako osoko bilkura -12 epaile- egin zen presoari bi liburu idazteagatik zegozkion 350 egunetik erdia kentzeko. Horretarako De Juanak idatzitako bi liburu -«Días»(2000) eta «La senda del abismo» (2002)- berdinak zirela frogatu behar zuten. Ezinezkoa ezin da frogatu... Auzitegi Nazionalean ezik, eta arrazoi desberdinak argudiatuz, bi liburuak berdinak zirela ebatzi zen eta, beraz, liburu bati zegozkion 175 erredentzio egunak kendu zizkioten.


Azkenak
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | ARGIA
“Kateekin ateak hautsi” goiburupean ospatuko da Nafarroaren Eguna apirilaren 27an

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.


Eguneraketa berriak daude