Googlen lehen agertzeko lehian

  • Gure web gunea ahalik eta internauta gehienek bisita dezaten lortzeko, hamaika faktore hartu behar ditugu kontuan. Google moduko bilatzaileetan aurreneko postuetan agertzeak adibidez garrantzia handia dauka. Hori lortzeko hainbat teknika aplikatu beharko ditugu, bilatzaileek ez baitute aukeraketa besterik gabe, modu automatikoan egiten. Hori bai, berehalako emaitzarik ez dezala inork espero.

2021eko uztailaren 27an
Bilatzaileetan kokapen ona lortzea zaila da. Milioika web gune daude eta horien artean nabarmentzeak dezenteko lana eskatzen du. Eta pazientzia. Baina garrantzitsua da eta merezi du ahalegintxo bat egiteak, erabiltzaileek aurkitu ezin bazaituzte, ez zarelako existitzen. Gaur egun, internauten %90ek bilatzaileak erabiltzen dituzte eta horietako %60k lehen orrialdean azaltzen diren emaitzak soilik begiratzen dituzte. Gainera, %55ek emaitza bakarra klikatzen dute eta %80ek hiru web gune bisitatu ostean bilaketa amaitutzat jotzen dute. Datu horiek argi erakusten dute bilatzaileetan posizio ona lortzea zein garrantzitsua den.

Interneten bilaketak egiteko tresnarik garrantzitsuena Google da. Kontsulta bat egiten dugunean, 8.000 milioi orrialde arakatzen ditu eta 100 faktore baino gehiago kontuan hartzen dituzten algoritmoen bidez, emaitza konkretuak lortzen ditu. Faktore horiek isilpean gordetzen ditu Googlek, baina kokapen ona lortzeko zer egin behar den eta zer ez jakiteko gomendio zerrenda plazaratu du. Hain justu, gomendio horiek izan zituzten hizpide Bizkaia Enpresa Digitalak (www.enpresadigitala.net) antolatuta irailean Zamudioko Teknologi Elkartegian egindako Internet marketing baliabidetzat. Nola agertu bilatzaileen lehen postuetan? ikastaroan.

Bilatzaileetako posizionamendua edo web posizionamendua izendatzeko ingelesezko SEO (Search Engine Optimization. Bilaketa Motoreentzako Optimizazioa) siglak erabiltzen dira. Kokapen ona lortzeko aplikatu behar diren teknikei egiten die erreferentzia. Teknika horiek ezagutzea bereziki garrantzitsua da lehia handiko produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten web guneentzat eta orriak egiten hasi aurretik pentsatu behar da nola aplikatu daitezkeen, web gunea amaituta dagoenean zailagoa baita egindako akatsak zuzentzea. Gainera, kokapen ona lortzeko teknikak orriz-orri landu behar dira. Googlen ez dugu web gune osoaren kokapena lortuko, URL edo orri konkretuena baizik.

Bilaketa Motoreentzako Optimizazioa aipatu dugu. Interneten bilatzaile ugari daude, baina soilik hiru bilaketa motore (bilatzaileak ere badira, noski): Google, Yahoo! eta Microsoft (MSN). Gainerako bilatzaile guztiek (Ozú, Terra, AOL, Ask, Lycos, Altavista...) motore horiek erabiltzen dituzte bilaketak egiteko.


Kokapen ona lortzeko argibideak

Bilatzaileetan kokapen ona lortzeko gomendio batzuk azalduko ditugu jarraian, Googleren gidaliburua oinarritzat hartuta:

  • Web gunea bilatzaileetan erregistratu. Ez da beharrezkoa, sarea arakatzen duten robotek gure web gunea noizbait topatuko dutelako, baina komenigarria bai, prozesua azkartu baitezake.


  • Orri bakoitzean helbide (URL), titulu (TITLE), hitz gako (META etiketetan; keywords) eta deskribapen egokiak jarri. Horretarako hainbat gauza hartu behar dira aintzat:


  • - Helbidean hitzak bereiztea komeni da. Hobe da www.parque-tecnologico-miramon.com, www.parque.miramon.com edo www.miramon.com/parque aukeratzea www.parquetecnologicomiramon.com hautatzea baino.

    - Kontuz hitz gakoekin. Gehiegi jartzen baditugu, litekeena da Googlek SPAM bezala hartzea eta gure orrialdea «zigortzea». Eta gauza bera gerta daiteke aukeratutako hitz gakoak edukietan azaltzen ez badira.

    - Deskribapenak ez ditzala izan 200 karaktere baino gehiago.

  • Beste web guneek gure orrien loturak jartzea lortu. Horrek PageRank (ospe) handia izatea ahalbidetuko digu. Googlen orrialde batek duen garrantzia islatzen duen balio numerikoa da PageRank delakoa. Bilatzaile honentzat lotura bakoitza boto baten modukoa da eta, beraz, gure izena Interneten zenbat eta gehiago azaldu, orduan eta PageRank altuagoa izango dugu. Gainera, gure loturak txertatzen dituzten web guneek PageRank altua baldin badute, gure orrialdeen balioa handitu egingo da. Garrantzitsua da, era berean, web gune horiek gure sektorekoak izatea eta lotura mordoa ez biltzea, gureen balioa murriztu egingo litzateke-eta.

    Gainerako guneek gure loturak biltzea nahi badugu, direktorioetan erregistratzea komeni zaigu. Ezagunena DMOZ izenekoa da. Izaera publikoa eta irekia du eta euren borondatez lanean ari diren internautek editatzen dute. Yahoo!-ren direktorioak ere PageRank altua dauka. Konpainia pribatua da, baina web guneen kalitatea aintzat hartzen du onartu edo ez onartu erabakitzean.


  • Kalitate oneko edukia sortu, etengabe eguneratzen joango dena eta lotura erakargarriak izango dituena. Googlen lehen postuetan azaltzeaz gain, erabiltzaileak gure web gunera berriro sartzea lortu behar dugu.


  • Ez sekulako orrialdeak sortu. Diseinu garbi eta apala aukeratu. Googlek ez ditu gustuko diseinatzaile askok erabiltzen dituzten baliabideak, flash aplikazioak kasu. Horretaz jabetzeko www.google.com atariko orrialdeak ikustea besterik ez dago. Gainera, bere robotak ez ditu gune batzuetan aurki ditzakegun elementuak atzematen.

    Gomendioak gomendio, ez dugu ahaztu behar bilatzaileen zerrendetan lehenengo postuetan agertzeko ahalegin handia egin behar dela eta emaitzak ez direla egun batetik bestera lortzen. Etengabe aritu behar gara lanean, edukiak sortuz, orrialdeak optimizatuz eta epe luzerako emaitzak eskainiko dizkiguten loturak bilatuz.


DMOZ-en egotearen garrantzia
Internet marketing baliabidetzat. Nola agertu bilatzaileen lehen postuetan? ikastaroa Iñaki Lakarra Mondragon Unibertsitateko Informatika saileko arduradunak eskaini zuen irailean. Tolosarra DMOZ direktorioa (http://dmoz.org) hornitzen duen boluntarioetako bat da eta berak azaldu dizkigu web gune horren ezaugarriak. Direktorioa dozenaka ataletan banatuta dago eta milaka orrialde (URL) biltzen ditu. Euskara atalak (http://dmoz.org/ World/Euskara/) hamaika multzotan sailkatutako bi mila orrialdetik gora jasotzen ditu. Atal bakoitza mantentzeaz euren borondatez lanean diharduten editoreak arduratzen dira, bakarra batzuetan, hiruzpalau beste batzuetan. Lakarra adibidez Txirrindularitza ataleko editorea da. Berak erabakitzen du direktorioan zein web gune sartu eta zeintzuk ez. Inork atal horretan bere web gunea sartu nahi badu, dmoz.org gunean dagokion atalean eskaria egin eta Lakarrak erabakiko du sartu ala ez. Zenbaitetan, gustuko orrialdeak inork eskaririk egin gabe jasotzen dituzte editoreek direktorioan. Bertan azaltzeak duen garrantziaz mintzatzean, Googlen kokapen ona lortzeko adibidez tresna oso baliagarria dela esan digu Mondragon Unibertsitateko irakasleak: «Googlek, hasieran, bere direktorio propioa zuen, baina orain DMOZ erabiltzen du eta beraz, oso garrantzitsua da bertan agertzea, batez ere norgehiagoka handiko esparruan diharduten web guneentzat». Gainerako adituek bezala, Googlen kokapen ona lortzeko «pazientzia» izan behar dela dio Lakarrak, baina zerrendan gora egitea kosta daitekeen arren, jaistea ere zaila dela.

SGAE, «lapurrak»
Kokapen ona lortzeko teknikek enpresa edo erakundeen irudia kaltetu dezakete, internautek hala nahi izanez gero. Googlen «ladrones» (lapurrak) hitza bilatzen badugu, esaterako, zerrendako aurreneko postuan SGAE autore eta editoreen elkartearen web gunea azalduko zaigu. Internauta ugarik egin duten kanpainaren fruitu da. Euren web guneetan «ladrones» hitza hamaika bider idatzi eta lotura hau erantsi diote: www.sgae.es. Hala, Googlek, hitz horrek hainbeste lotura dituela ikusita, zerrendako lehenengo postueta agertzea merezi duela erabaki du. Gauza bera gertatzen da «miserable» («doilorra») idatzita. Hiru politikari agertuko zaizkizue pantailaren goialdean: Angel Acebes, Alfredo Pérez Rubalcaba eta George Bush.


Azkenak
2024-09-18 | ARGIA
Bigarren leherketa olatua Libanon, walkie-talkieak helburu

Reuters agentziak informatu duenez, lekukoen testigantzak eta segurtasun iturriak aipatuta, hainbat leherketa izan dira Libanoko zenbait hiritan asteazkenean. Horietako bat bezperan hildakoen omenez antolatutako hileta baten ondoan gertatu da.


José Manuel Uriagereka. Frantziskotarra Hego Korean
“Koreara joan ginenok euskara ederto kontserbatu dugu”

Bermeon jaioa, frantziskotar eginik Hego Korean egin zuen bizimodurik gehiena, 40 urte. Sasoi batean mutil-koskorretan askok egin zuena egin zuen, komentura bidea hartu. Gero, handik mundura jauzi egin zuen Uriagerekak, bestelako hizkuntza eta kultura arrotzetara.


Bilagailuen urrutiko leherketa masiboa
Milaka zauritu eta hamabi hildako Libanon, Israeli leporatu dioten atentatu indiskriminatuan

Israelek lehergailuak jarri zituen Hezbollahk inportatutako milaka bilagailutan, Reuters agentziak kontsultatutako iturrien arabera. Urriaren 7tik jasandako “segurtasun haustura handiena” izan da, talde armatuaren hitzetan. Erantzun bortitza hitzeman du Hezbollahk,... [+]


2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Indarkeria, endogamia eta baztanga Trebiñun

Trebiñu, VI. mendea. Eremita talde bat Las Gobas kobazuloetan bizitzen hasi zen, eta historiaurretik okupatutako Laño ibaiaren haitzarte hartan kobazulo berriak hondeatu zituzten. Hurrengo mendean kobazuloetako bat nekropoli modura erabiltzen hasi zen bertako... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


2024-09-18 | Estitxu Eizagirre
Haziak eta etorkizuneko auziak

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]


“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude