Dzanga doinu gardenetara


2021eko uztailaren 20an
Ez dira asko Euskal Herrian Four Friends-ek egiten duen musikarekin zerikusia duten taldeak. Bizkaitarrak Bilbop izen aproposaz bataiatu zuten lehen diskoarekin estreinatu ziren euskal musikaren merkatuan. Orduan, kantu guztiak instrumentalak ziren: swing gardena hainbat estilotako kolorez jantzia. Taldea osatzen zuten «Lau Lagunak» ondokoak ziren: Iñaki Iraeta (gitarrak), Jorge Gómez (bateria), Fernando Iraeta (baxua) eta Eneka Albizu (gitarra). Estreinako lan hartarako, ordea, beste hainbat adiskidez inguratu ziren. Tartean, Carlos Jover harmonikan eta Joe González saxoetan. Dzanga lanean aurreko kolaboratzaileez gain, Dani Amat perkusionistak ere hartu du parte. Horrez gain, banda bilbotarrari partaide berri eta egonkor bat gehitu zaio: Izar Herran abeslari gaztea, hain zuzen .


Tio Peten berriro

Bilbop bezalaxe, bigarren lana Tio Pete estudioetan grabatu dute José Lastra teknikari zutela. Kantu guztiak zuzenean jaso dituzte, hau da, musikari guztiek batera grabatuz. Eta oraingoan ere, uzta propioko abestiak eta estandar eta klasikoen moldaketak tartekatu dituzte. Bertsioen artean, Cooley eta Davenportek sinatuta 50eko hamarkada amaieran Peggy Leek ezagun egin zuen Fever, Miles Davisen So What eta Marvin Gayeren What's Going On? aurki ditzakegu, besteak beste. Estilo aldetik Dzanga aurreko lana baino irekiagoa dela esan daiteke. Estiloa zehaztea zaila eta batzuetan oso gustukoa ez bada ere, Eneka Albizu gitarra joleak kantu bakoitza zein musika motara hurbiltzen den esan digu: Gure ezpainen derrota popa da, No Problem swinga, Swinging Mama rockabillya, Fever surfa, Enough Of You bluesa, Mambo Inn mamboa, So What 70eko jazz diskora hurbiltzen da, What's Going On jatorriz soula bada ere, diskoko moldaketa rock sinfoniko edo progresibora gerturatzen da, Sparrow 70eko hamarkadako dance musika, Sugar swinga eta Dzanga rockabillya. Dena den, «kantu guztiak entzundakoan zer nolako gorputza gelditzen zaizu? Ona ala txarra? Horixe da garrantzitsuena». Ados gaude bilbotarrak esandakoarekin. Hala eta guztiz ere, idatziz musikaz jardutea ez da erraza izaten eta irakurleari nolabaiteko erreferentziak eman behar dizkiogu. Jazz, blues eta poparen uztarketatik abiatuz bilbotarrek estilo horiek guztiak era garden eta finean jorratzen dituztela nabarmenduko luke lerrook idazten dituenak.


Lekeitio eta Afrika

Disko berriaren tituluak Lekeitioko herriarekin du zerikusia. Taldeko hiru partaidek udako bizileku izan dute Bizkaiko kostaldeko herrixka. Beraz, bertan «murgildu» esateko hitza erabiltzea erabaki zuten. «Lekeition Dzanga hitza asko erabiltzen da. Eta gure musika eremua zabaldu egin dugunez 'Murgildu-Dzanga' kontzeptua aproposa iruditu zitzaigun: uretara jauzi egin eta musika zabalean murgildu», azaldu digu Albizuk. Gerora irten den adiera bada ere, bilbotarrek beste azalpen bat ere badute tituluarentzat: «Dzanga Afrika erdian dagoen erreserba natural bat ere bada. Eta gure diskoa ere musika erreserba bat da. Bistakoa da zertan sinesten dugun eta zer egiten dugun».


Gaztelaniaz grabatzeko proposamena

Taldea Tio Peten zela, estudioko bazkide eta El Consorcio ahots taldeko partaide Carlos Zubiagak Madrilera bidaia egin eta gaztelaniaz disko berri bat egitea proposatu zien bilbotarrei. Haatik, Four Friendseko kideek ezezkoan eman zioten. «Diskoa grabatuta geneukala etorri zen Zubiaga estudiora, Madrileko beste lagun batekin. Kantuak nahasten ari ginen eta Izarren ahotsa entzun zutenean harrituta gelditu ziren. Disko berri bat grabatzea proposatu ziguten, beraiek ekoitziko zutela eta multinazionaletan mugitzen saiatuko zirela esanez. Baina gaztelaniaz grabatu beharko genukeela. Guk, ordea, ez genuen gure burua proiektu horretan ikusten», dio Eneka Albizu gitarra joleak. Izar bezalako musikari gazte batentzat proposamena bideragarria izan zitekeela uste dute taldekideek. Alabaina, gainontzeko partaideak, tartean adina eta beste hainbat arrazoi direla medio, ez zeuden horrelako jauzi bat emateko prest: «Nik uste dut horretan denak gaudela ados. Guri musika egitea gustatzen zaigu, guri gustatzen zaigun musika, nahi dugun moduan, diskoak nahi ditugunean kaleratuz eta bestelako mugarik gabe. Horrelako proiektu batean sartzeak zenbait muga eta inposaketa ekarriko lituzke eta guk ez dugu horren beharrik».

Aurrera begira, taldeak hirugarren disko baterako errepertorioa euskaraz landu nahi du ahal den neurrian. Banda bizkaitarrak hirurogeita hamar kantutik gora ditu kantu zerrendan. Hortaz, badu nondik hasi lanean.

Urtetako esperientzia
Dzanga Four Friends-en bigarren lana bada ere, partaideen ibilbidea luzea da musikagintzan. Izan ere, partaide berria salbuespen, banda bilbotarra ez baita gaztetxoz osatutako taldea. Jorge Gómez bateria jolea gitarra eta bateria jotzen hasi zen 80ko hamarkadan. Azkenean bateria aukeratu eta Bilboko hainbat talderekin aritu zen. Nabarmenena, agian, La Sectarekin - heavya eta punka uztartzen zituen banda- izandako esperientzia da. Ondoren pop-rocka egiten zuten makina bat taldetan aritu zen, Litle Fish eta Los Chinaskis, besteak beste. Sesio eta zuzeneko musikari gisa ere lan egin du. Iñaki Iraeta 70eko hamarkadan hasi zen gitarra eta bateria ikasten. Iraeta, ordea, gitarrarekin gelditu zen. Matilde eta Bluestones bezalako proiektuetan ibili den arren, Four Friends da orain arteko bere talderik egonkorrena. Iñakiren anaia dugu Fernando Iraeta, taldeko baxu jolea. Anaia baino bi urte gazteagoa, 42 urterekin, hainbat proiektu tartekatu ditu Four Friendsekin batera. Jadanik 10 urte daramatza ikasle gisa Mr. Jam Bilboko Jazz eta Musika Garaikideko eskolan. Izar Herran da taldeko «Bosgarren Laguna» eta bandako partaide gazteena. Hogeita bat urteko abeslaria pianoa eta gitarra ikasten hasi zen eta hamasei urte zituela Mr. Jamen gitarra eta ahotsaren teknika hobetzeko eskolak hartzen hasi zen. 2003an Canal Vizcaya telebista kateak antolatutako abesti lehiaketa bat irabazi zuen. Eneka Albizu gitarra jolea, berriz, 80ko hamarkada amaieran Naste Borraste izeneko bandan izan zen, punka, ska eta rockabillya uztartzen zituen bandan. Horrez gain, zazpi urtez euskal kantuak, habanerak eta Hego Ameriketako musikako hainbat estilo jorratzen zituen Los Barbis taldean baxua jo zuen.


Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude