BBVAk Mexikon du negoziorik handiena


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Banco Bilbao Vizcaya argentaria (BBVA) taldeak Bilbon du gizarte egoitza, egun Madrildik zuzentzen den arren, eta aspaldidanik da finantza talde multinazionala. Bere negozioak dagoeneko ez daude batez ere Euskal Herrian, edota Espainiar Estatuan. Ezta Europan ere. Bere negozioak mundu osoan barrena daude, hiriburu nagusienetan edozein herritarrek edo bidaiarik aurki dezake banku euskal madrildar horren sukurtsalen bat. BBVAren negoziorik handiena, hala ere, Amerikan dago, Mexikon batez ere, berriki kaleratu den 2005eko Memoriako datuetan ispilatzen denez. Diru-etekin handiak lortu ditu Amerikako lurralde hauetan: Argentina, Bolivia, Dominikar Errepublika, Ekuador, Estatu Batuak, Kolonbia, Mexiko, Panama, Paraguay, Peru, Puerto Rico, Txile, Uruguay eta Venezuela.

Herrialde horietan lortu du finantza talde horrek 2005eko irabazien ia erdia. Han ditu langile eta bulego gehien; adibidez, Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan dauden langile eta bulegoen bikoitza du han. Horrela, 2005ean izandako 3.806 milioi euroko irabazietatik 1.820 milioi euro (2004an baino %52 gehiago), Amerikako negozioetatik etorri zaizkio, batez ere Hego Amerikako herrialdeetatik, Mexiko garrantzitsuena delarik. Talde osoko 94.681 langileetatik 61.604 Amerikan ari dira lanean (amerikar herrialde guztietako bankuak, pentsio kudeatzaileak eta BBVA taldearen aseguru etxeak kontuan hartuta). BBVA taldeak dituen 7.410 bulegoetatik 3.658 Amerikan daude.

Amerikako hedapen politikari jarraiki, BBVAk bi banku erosi ditu Texasen: Texas Regional Bancshares eta State National Bancshares. 121 bulego dituzte eta 2.092 milioi euro ordaindu ditu.


Mexiko da negozioen buru

Hala ere, Amerikan, Mexiko da talde euskal madrildar honen errentagarritasunaren buru eta negozio gehien duena, batez ere BBVA Bancomer-en bidez. Mexikoko ekonomiaren gorakadak BBVAren banku negozioetan eragina izan du, 2005ean Barne Produktu Gordina %3 inguru igo baitzen. Barne eskariak ere ederki lagundu dio, baita prezioen neurrizko jokabideak ere. %3 baino zertxobait gehixeagoko inflazioa Mexikoko Bankuak ezarritako helburuaren barne dago. Finantza sektorerako, 2005. urtea oso urte ona izan da, kredituek gora egin dute, kontsumo pribatuaren gorakadaren eta enpresen inbertsioen eraginez.

Horrela bada, BBVA Bancomerrek 2005ean 1.191 milioi euroko onurak izan ditu, aurreko urtean baino %57,5 gehiago. Horregatik da Mexiko BBVAren negozioen buru Amerikan, bertan lortutako 1.820 milioi euroko onuretatik 1.191 milioi euro Mexikoko BBVA Bancomerrek lortu baitzituen. Emaitza horiek 2005eko urtean egindako berebiziko merkataritza-lanengatik lortu dira, bezeroekin negozioak izugarri handitu dira, eta batez ere, kudeatutako kreditu-inbertsioa %50,2 igo da eta 2005 bukaeran 20.378 milioi eurotara iritsi da. Modalitate guztiak igo ziren, batez ere partikularren negozioekin erlazionaturikoenak: kontsumorako kredituak eta kreditu txartelak (+%79,1), eta etxebizitzarako kredituak %61,5 igo ziren.


Automobilen finantzaketan liderra

Financia-ren bidez, Mexikoko BBVA Bancomer bankuak lehen aldiz lortu du 2005ean automobilen finantzaketan lider izatea, merkatu kuota igo baitu 2004ko hasierako %7tik 2005eko amaierako %30era. Etxebizitzarako kredituen liderra ere bada, merkatu kuotaren %31rekin. 2005ean emandako hipoteka berriak 48.023 izan dira, 2004an baino ia bikoitza. Halaber, aurrezki kontuetan, BBVA Bancomer guztiz buru da, merkatu kuotaren %51 baitu, milioi eta erdi Libreton izeneko kontu berri gehitu baititu urtean.

94.681 pertsonako multinazionala
Langile kopurua
Espainiar Estatuan 31.154
Amerikan 61.604
Gainerakoan 1.923
Guztira 94.681
Bulego kopurua
Espainiar Estatuan 3.578
Amerikan 3.658
Gainerakoan 174
Guztira 7.410

Iturria: Memoria BBVA 2005

Banku euskal madrildarra
BBVA taldea gaur egun erakunde euskal madrildarra da. BBVA bi bat-egiteren emaitza da. Sorrera gizarte egoitza Euskal Herrian zuten bi bankutan du, Bilbon, Banco Vizcayan eta Banco Bilbaon, betidanik Neguriko oligarkiako familien mende egondakoak. Laurogeiko hamarkadan bi bankuek bat egin zuten eta Banco Bilbao Vizcaya sortu. Gerora, laurogeita hamarreko hamarkadan interes politikoek beste bat-egite bat bultzatu zuten, oraingoan Madrileko banku publiko batekin, Argentariarekin. Bertatik sortu zen oraingo Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, BBVA. Hainbat gertaeren ondoren, Neguriko taldea kanpoan gelditu zen eta BBVA Francisco Gonzálezen eskuetan geratu zen. Hau garai hartako José María Aznar Espainiar Estatuko presidentearen laguna zen eta honek jarri zuen laguna enpresako buru.

González BBVAko buru izan aurretik, gizarte egoitza Bilbon zuen finantza entitate hau hasia zen Madrilen elkartzen eta zuzendaritza eta alor garrantzitsuenak hara eramaten hasia zen. Orain, González zuzendari izanda, BBVA taldea ia erabat Madrilen elkartua dago. Bilbo kasik sukurtsal bat gehiago besterik ez da, beste batzuk baino handiagoa bada ere. Zuzendaritza osoak handik egiten du lan eta bere alor garrantzitsuenak han bertan daude. Bilbo Bankuaren gizarte egoitza baino ez da, eta bere urteko zergak ordaindu behar ditu, bertan egiten dira urteroko Biltzar Orokorrak eta administrazio biltzarren bat. 2005eko abenduaren 31n hamabost kide zituen administrazio kontseiluak. Hiru baino ez dira Euskal Herrian bizi edota jaioak: kontseilari ordezkaria eta bi aholkulari. BVren, BBren eta BBVren administrazio kontseilu-kide gehientsuenak Bizkaikoak ziren, ia guztiak Negurikoak. Horregatik diogu gaur Banku euskal madrildarra dela. Euskalduna, sorrera eta gizarte egoitza Bilbon duelako eta madrildarra handik zuzenduta dagoelako, handik bertatik planifikatzen baita antolamendu eta negozio osoa.


ASTEKARIA
2006ko urriaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude