Janda gero


2021eko uztailaren 19an
Ez dut erremediorik. Eztabaidetan, solaskideak alde eginda etortzen zaizkit arrazoiak burura. «Kaguenla... honela, horrela eta hala erran behar nioan astopito horri!». Ez bakarrik eztabaida pribatuetan. Etxeko bidean edo edizioa jadanik hetsia dagoenean gogoratzen zaizkit genialitateak. Nire patu gaiztoa, erran beharrekoa erran gabe utzi izanaren mina.

Buru-motela ez ezik azkar-ustea ere banaiz, alabaina. Eta horrek are ondorio makurragoak ekartzen. «Esan gabe iduki dana esan liteke; baña ez, bein esana iduki esan gabe» bildu zuen Mokoroak bere lokuzio bilduman. Alegia, aho-handi egiten gaituela ahoa irekitzeko grinak. Lege hauste horren zigorra, erran beharrik gabe erran izanaren damua.

Joan den uztailean, gai iradokigarria jorratu zuen UEUko Literatur sailak Iruñean: «Gu besteak eta ni. Erdiguneak eta periferiak gaurko literaturan». Antolatzaileek gaiari literatur hizkeraren ikuspuntutik ere heltzeko guraria zuten. Batua, euskalkiak eta saltsa hori guztia. Mahainguru bateko gonbidatuetarik izan nintzen. Aspaldiko paperak atera nituen karpetetatik eta halaber armairutik enfant terriblearen bertsio euskal-naparraren mozorro zaharra.

Larraonan egun hartan izan zirenek badakite zer etorri zitzaien. Nafarroako oihal gorria goititurik, probintziak kultur eta hizkuntza aldetik inposatzen digun zentralismoaren mamuari jazarri nintzaion, duela hogei urteko su berberarekin. Nire desenkusarako: ikaragarri euskaldun aritu nintzen. Ederki aletu nuen agrabio zahar eta berriagoen zerrenda. Behar bezain ezkor agertu nintzen. Lekurik den mendrena ere ez nion utzi argiari. Amaiera, euskal erak agintzen duen bezain beltz eta esperantza gabea utzi nuen: «eta hau aldatzen ez den bitartean...». Edo zerbait halako. Akabailan, hilik ez bazegoen ere, odol jarioka ari zen giputz-zentrismoa, nire ziriek larriki kolpatuta.

Kontua da neroni ere, mintzatu ahalean, zahar kutsua harrapatzen niola neure ahotik ateratzen zen diskurtsoari. Gau horretan berean, nire oroimenak rewind egiten zuen bitartean, are gaindituagoa iruditu zitzaidan nire mintzaldiaren zati kozkor bat. Zati bat gainditua, eta bertze zati bat soziologia hutsa, eta beraz ozono geruzarena bezain zaila zuzentzen. Ongi pentsatzera, uste dut probintzianoa epatatzen egindako denboraren parte bat antolatzaileek mahai gainean jarritako gaiaren gainean bertzelako kontuak azalerazten erabiltzeko parada polita galdu nuela. Gauza nabarmenak eta aldi berean begirada mutur-beltz eta ezkor horretan sartzen ez zirenak.

Euskal gizarteak azken urteetan izan duen aldaketen ondorioz, gure testu bateko hiztegian edo joskeran aurki daitezkeen aldaerek gero eta ikusteko gutiago dute egilea han edo hemen sortu izanarekin, eta gero eta gehiago, aldiz, haren biografiarekin. Etorkiari zenbat zor dio gaur egungo euskal sortzaile baten hizkerak? Zenbat aita-amengandik ikasiari? Gehienez ere puska bat, handiagoa edo tikiagoa izan daitekeena, norena eta horrelakoa. Egun, hemengo idazle gehienentzat, sehaskakoa hautu bat baizik ez da, aukera bat bertze eredu anitzen artean, eta harekiko fideltasuna, berriz, aldarte kontua gehienbat. Baina hori ez da bitxikeria bat. Horixe bera gertatzen zaie munduan diren izkribatzaile gehienei, Euskal Herrikoak izan ala Madagaskarkoak izan.

Eta geografiaz mintzatu behar badugu, ez da alferrik izanen hau azpimarkatzea: sorkuntzaren alorrean, euskal literaturan zerbait gertatu bada azken bi hamarkadetan periferia geografikoaren indartzea izan da, erdi gunearen kaltetan. Begian lausorik ez duenak badaki gure letra apalen karrikaburuan gauza interesgarrienetariko batzuk, Donostialdean ez ezik, Bilbo inguruan eta Gasteizen gertatzen ari direla une hauetan. Orobat jakin Iruñea ez dela gehiago basamortu eta Baionan badirela berpizte zantzuak. Hori guztia, erran gabe doa, albiste ona da alde guztietatik begiratuta, eta eraginen dio gure literatur hizkerari. Gure oraina, beraz, ez da beltza, zuri-beltza txarrenean, eta gure etorkizunak ez du zertan ezberdin izanik.

Janda gero salda bero, horra aho-handiaren penitentzia.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude