Miguel Buen Lacambra: «Agenda edo tempoa ez du soilik Zapaterok markatzen»


2021eko uztailaren 19an
ETAko hiru kidek Aritxulegin egin zuten agerraldia izan dugu abiapuntu: «Hiru txanodunek -eta kale borrokako azken ekintzek- hainbat jenderen adorea apaldu eta auzia konpontzeko esperantzak kolokan jarri dituzte. Nik esperantzari eusten diot ordea. Damoklesen ezpata buru gainean eduki gabe politika egiteko garaia da. Ondoren, bakoitzak adieraz dezala bere iritzia: independentziarena zein bestelakoa bada ere». Gordiar korapiloa laxatzeko unean ote gauden inpresioa azaldu diogu: «Kontuz korapilo gordiarrekin, ordea. Jende askok Alejandro Magnok egin zuena egiteko tentazioa baitu. Hau da, ezpata kolpe batez korapiloa askatzea, zakurra akabatuta amorrua bukatu dela ustea. Eta hori ez da modua, korapiloa gordiarra bada, berau askatzeko konponbideak bilatu behar ditugu. Eta hauek ez dira etorriko indarraren bitartez, eztabaida eta elkar ulertzearen ondorioz baizik», diosku Buen Lacambrak.

Zein da Eusko Legebiltzarreko azken osoko bilkuran Ibarretxe lehendakariak egin zuen hitzaldiaren zure balorazia?
Lehendakariaren diskurtsoa, egin ohi duenez, errepikakorra izan zen. Ibarretxerentzat denbora ez da iragan nonbait: ez du gogoratzen azken hauteskundeetan 140.000 boto galdu zituela eta muzin egiten dio alderdi politikoek adierazi diotenari. Lehendakariak gizarteari dei egin zion. Baina nola egiten da hori? Eredu asanblearioaren bidez? Harreman zuzenaren bidez? Kasurako, gizartea eta alderdiak paraleloan joanez edo gizartea alderdietatik bazter utziaz? Ahotsak-en agiria herri honetan inoiz atxikimendu gehien izan duen akordioa zela esan zuen. Azken urteetan izenpetu den agiri anitzena Ajuria Eneko Ituna izan zela ahaztu zaio Lehendakariari nonbait. Gainera, emakumeek, hasieratik esan zutenez, ez dituzte beren alderdiak ordezkatzen. Egia da, agiriaren zati batekin beren alderdiak ados daudela, gure kasuan zati handi batean, baina ez ehuneko ehunean. Lehendakariak emakumeei keinu bat luzatzeaz gain -ondo dago hori- alderdien mahaira joango den ordezkaritzan emakumeak egon daitezen eskatu zien alderdiei. Lasai egon dadin Lehendakaria, emakumeak mahaian izango baitira bestela ere. Ibarretxe genesira joan zen eta bat-batean garrantzizkoena oraina dela esan zigun, aurrera egiteko borondatea. Lehendakaria errepikakorra da, ez dakigu nora doan edota nora eraman nahi gaituen.

Alderdien mahaia eratu beharra babestu zen osoko bilkuran, prozesua blokeatu dela aipatzen da ordea.
Blokeatua al dago?

Zure ustez?
Ez.

Alderdien mahaia osatzeko zer behar da orduan?
Batasunak eman behar dituen urratsak ematea legaltasunaren barruan egon dadin. Eta guk ez dizkiegu zein diren azaldu behar, ondo baino hobeto ezagutzen dituzte-eta. Alderdien mahaian euskal gizartea ordezkatzen duten guztiek egon behar dute, zalantzarik gabe. Gehiago edo gutxiago gustatu, ezker abertzaleak -edo Batasunak kasuon- herritar asko ordezkatzen du -PPk ordezkatzen duen bezalaxe-. Eta ez badaude zerbait eskas izango da.

Batasunaren eta alderdi sozialistaren artean aurreakordioak zeudela diote eurek, eta ez direla bete. Agenda politiko eta tempoaren jokoa tarteko.
Akordioak zeudela edo ote zeuden? Baldin baziren, dioten bezala, zergatik ez da akordioetan aurreratu agenda hipotetiko horren arabera alderdi legala izan dadin? Hori da bete beharreko baldintza alderdien mahaia osatzeko.

Agenda eta tempoa Zapatero presidenteak markatzen dituela esaten da.
Agenda ez du bakarrik Gobernuko presidenteak markatzen. Gutxienez, bi parte daude -eta hedabideek diotenari kasu egitera- ez badira kontaktu ofizialak izan ETA ez dagoelako biltzeko prest da. Inork ez dezala pentsa agenda markatzen dela hauteskundeen arabera. Zapaterok bere agenda dauka, baina ETAk eta ezker abertzaleak ere bai berea. Azkenaldion, Batasunekoek diotenez, Espainiako Gobernuak bere konpromisoak ez ditu bete. Eurek ez dute betetzeko konpromisorik? Eurek ere izango dute zer bete, ezta? Guk ere geureak, jakina, baina eurek ere bai.

Ez da hauteskundeetara begira arazo soila, beraz.
Ez. Nik EAEko udal eta foru hauteskundeei begira neure teoria daukat, besterik da Nafarroakoa. EAEn, ez Permach ez Otegi ez Usabiaga jaunak ez dira hautagai bezala aurkeztuko -nahiz Batasunak marka legala izan- diputatu edo alkate izateko. Nire inpresioa da ez dutela horrenbesteko presarik. Berauek hauteskunde autonomikoetara aurkezteko agendaz ari dira jokatzen. Hemen denok jokatzen dute edo dugu agenda eta tempoarekin. Abuztuaren lehen hamabostaldian Batasunaren prentsaurreko gehienak Barrena jaunak eman zituen, baita bat edo beste Permach jaunak ere. Barrenaren diskurtsoa Otegik erabil zuenarekiko ezberdina izan zen, ez erradikalki ezberdina, baina ezberdina. Udan hainbat udalerritan bilerak izan direla jakin dugu eta Batasuneko buruzagiek ezin izan dituztela beren asmoak aurrera eraman ahal izan. Horrek ekarri du prozesuan atzerapena. Agian ez zituzten egin beharreko guztiak garaiz egin. Izan ere, oinarriekin pedagogia egitea ez da samurra, 30 urtez sozialistak etsaiak direla esatetik -ez dira egurtu behar, ez egoitzak erre...- arerioak izatera pasa direla esatea ez da erraza izango, oso distiratsu den zerbaiten truk ez bada behintzat. Lortu daitekeen hori, ordea, alderdien mahaian eztabaidatuko da lehenik eta gero Legebiltzarrean.

Barrena, Permach eta Otegi aipatu dituzu. Otegi ezberdintzen duzula ulertu dezakegu?
Ez. Nire konstatazioa ez dago ezeren gainean oinarritua. Baina sozialistekiko eszenifikazioan behintzat, diskurtso gogorrena, beste alderdiei errua botatzea, batez ere Barrena eta Permach jaunek egiten dute, ez horrenbeste Otegi jaunak. Otegi jaunak esperantzari leihoak irekitzen dizkio. Eta ez dut esan nahi Batasuneko buruzagiek irizpide ezberdinak dituztenik, batzuek bestetzuek baino diskurtso moderatuagoak darabiltzatela baizik.
Alderdi abertzaleen ustez, mahaia ez bada eratu sozialistek erabakitzeko subjektua zein den garbi ez dutelako da.
Alderdi sozialistak oso garbi du zein den subjektu politikoa, garbi ez duena EAJren parte bat da, gutxienez. EAJren zein parteri galdetu beharko litzaioke? Ibarretxe Lehendakariari, Egibarri ala EBBko presidente Imaz jaunari? Nik Imazen ardura bereizten dut, zuzen eta zentzuz jokatzen ari baita.

Horretan sartu gabe, erabaki subjektua zein den...
Guk -oraingo eskuduntzaren arabera- garbi dugu zein den erabakitzeko subjektua, egungoa eta etorkizunekoa ere bai, Euskal Herrian [EAEz ari da] bizi diren herritarrak dira subjektua. Eta gure eskuduntza ez diren esparruan, batzuetan Madrilgo Kongresuko diputatuak beste batzuetan Europako Parlamentuko ordezkariak izango dira subjektuak.

Demagun eta argitzeko EAEn alderdien mahaia eratzen dela, eta alderdiek erabakitakoa herritarrek berresten edo ezesten dutela...
Abertzaleek Euskal Herriko herritarrek denetan eta denari buruz erabaki dezaketela diote eta guk horretan ez dugu bat egiten haiekin. Gure ustez badaude erabaki dezakegun gauza asko, eta aurrerantzean akordio batzuetara iristen bagara gauza gehiagotan erabaki ahal izango dugu, baina beste gauza batzuetan ezin dezakegu erabaki. Erabaki dezakegun horretan ez dugu arazorik herritarrei galde egiteko, bistan da. Hori izan da beti gure praktika gainera. Baina guk ezin duguna da, adibidez, Nafarroako nahiz Iparraldeko herritarrek nahi dutena erabaki.


Haiek erabakitzeko subjektu ere izan daitezke, hala ere.
Bai. Jakina.

Gipuzkoako azpiegiturak: «Errauskailuaren kokapena nazionalisten inposaketa da»

AHTren proiektuaren alternatibak proposatzeko beta izan da. Aurka dauden sektore hauetako batzuk, nire errespetu guztiarekin, eraiki beharreko edozein azpiegituraren aurka daude beti. Adibidez, kolektibo hauetako batzuk A-15 errepidearen aurka egon ziren. Errepidea ez zela Gipuzkoako herritarren zerbitzurako argudiatu zuten. NATOk diseinatua zela zioten, lurreko indar militarren sartze hipotetiko baterako. A-15 Gipuzkoako Diputazioan diseinatu zen ordea, baita egin ziren aldaketak ere. Orain, AHT ez dela egokia diote: ibilbide luzeko trenbidea dela, toki asko garraio zerbitzu gabe geratuko dela eta baserrian eragin izugarria izango duela. Zaila da guztia gezurra dela esatea. Horregatik kaltetutako inguruneari konponketak bilatu behar zaizkio, baita AHTk ematen ez duen zerbitzuari alternatibak eskaini ere, garraio publiko zentzuzkoaren bidez.

Pasaiako kanpoko portuaren aldekoa naiz. Barruko merkatal portua kanpo aldeko dartsena edo kaiak ordezkatu behar du. Badia ez da bere onera etorriko berez, espazio fisiko nahikorik ez delako. Barruko dartsena merkantziek blokeatuta daukate, gaiez gaindituta dago. Gai hauetako asko kutsakorrak dira eta badiaren inguru guztia kaltetzen dute. Bestalde, errepidetako garraioa zein neurrian bideratuko den itsasontziz jakiteak ez du baldintzatu behar kanpoko dartsena eraikitzea. Bi gai edo arazo ezberdinak dira.

Errauskailuaren arrakastaren gakoa ahalik eta hondakin solido gutxien uztea da. Demagun, Gipuzkoan pertsona bakoitzak kilo hiru-laurden zabor ekoizten dugula etxean, hiru-laurden horietatik bi konpostaje bidez eta birziklatzea landuz berreskuratu behar dugu, eta azken zatia berriz erraustu. Teknika eraginkorrenak erabiliz betiere, geure osasuna zaintzeko. Bere kokapena borroka eremu bihurtu da tamalez: Urnieta, Aritzeta eta Usurbileko kokalekuak baztertu dira. Landarbason (Errenteria) egitea ere kaltegarritzat jo dute azken txostenek. Errauskailuaren kokapena udal sozialistetan eraiki nahi izatea ez da kasualitatea ordea, alderdi nazionalisten inposaketa baizik.


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude