Irakurgai


2007ko otsailaren 21ean
Inaziok gure ttakun-eremua zentratu du. Zinez bururatuak al dira udako iunfa alegerak? Gin-tonic bat hemen, solas ertzo bat hor, bizkaitarrez Zuberoan eta Bizkaian zuberotarrez? Egin ez daitekeenik ere egin dugu udaran, noski, baina hobe arras isildurik.

Oraindik oporretan nago eta aitor dut ez ditudala Iparraldeko zein Hegoaldeko Eusko Trenen ordutegiak eta Bilbon egitekoak dakarzkiguten dokumentuak baizik eskuratu. Bitxi da, ezinago. Burua arin dabilkidala seinale. Hala ere, ene egunerokoaren salbatzeko erantsiko dut, TLek eman Nerea Arestiren Las trabajadoras vizcainas bilduma atseginekin miazkatu dudala, bertan azaltzen baita Dolores Ibarruri dailua zorrozten.

Nik ere ikasi nuen dailuaren mihia harriaz mehatzen.

Da Vinci Kodigoa halaber leitu nuen lanera edo trena hartzen noan bezala: presaka. Eta egia erran gustatu zitzaidan. Ez, bistan dena, Stephan Zweig, Arthur Schnitzler edo oroz gainetik maite dudan Thomas Bernhard bezainbat. Bidaia-ekintza nobela arrunt bat da, Parisetik Londresera eramaten gaituena, altxor baten ondotik. Historian barna lerratzen gara eta zenbaitetan Euskal Herrian behar duguna da: gure burua laxatu, relax max, lasai masai! Baina ez naiz iragan maiatzean pantailetara zabaldu zenean filmearen ikustera joan.

Irudi luke bi jendarte daudela, bata bestearen aurka jezarriak. Batak funts handirik gabeko literatura hobesten duela, besteak gogoetak akuilatzen dituen testu sakonak nahiago nonbait. Gertatzen da, eta hori da agian Kodigoaren arrakastaren zioetarik bat erraldoiki mediatizatua izateaz gain, perpaus anodinoen atzealdean pentsamendu bat ere garatzen dela: elizaren alde integristenak kitzikatzen dira eta arrazoia ateratzen da garaile, arrazoi positiboa. Dan Brownen nobelan agertzen da, mundu globalak, sinesmenak sos truke errazturik, esoterismo erlijiosoa dagoeneko premiazkoa duela, baina ez ditu ez sentimenduak, are gutxiago fede trinkoaren bideak baliatuko, baizik eta diruaren metatzeko erabiltzen duen arrazoia bera.

Aldi berdinean, idazleak irakurlearengan kontrajarriak diren bi zati biltzen ditu, obra interesgarri baten osatzeko: arrazionaltasuna eta irrazionaltasuna. Inaziok eta Jonek segur aski irri eginen dute, ene ttakuna aditzean, baina irudi zait Da Vinci Kodigoa Artur Erregearen leienda sailetarik ez dela biziki urrun. Aspaldian galdua dugun osotasun baten bilaketa izan daiteke eleberriaren idibihotzetarik bat.

Euskal Herrian aspalditik galdu dugu behialako osotasunaren sentsazioa. Etsai gaude. Arerio. Arrotz. Alde. Aurka. Ez Alde. Ez Aurka. Alderantziz. Geronen ikusmoldea ahozkatzen dugun bakoitzean, osotasunaren debalde zapaltzailea dugu gaztigatzen. Eta zuzen da, Euskal Herria zatitua, banatua, mutilatua, hautsia dela mendeak direlako. Izpirituak lurraldearen destino berdinekoak dauzkagu. Izaki barreiatuak gara eta Eusko Trenetan urtu behar dugu, nehoiz eteten ez den bidearen ukimenaren berreskuratzeko.

Eder zaigu jujatzea: hau txarra da, hau zinez ona. Jujatzen dugunean, bozkatzen dugunean nola, izaten bagina soilik. Iritzien araberako errealitate bat plantan jartzen dugu eta sorturiko errealitate horren iraizkinetarik ingurunea berriz epaitzen dugu, agian irauten laguntzen gaituelako.

Menturaz diot, menturaz horregatik hainbeste ilusitu ninduen TL adiskide bilbotarrak Gallartako museoan oparitu zidan liburuko Dolores Ibarruri sega zorrozten zekarren argazkiak: epaile jendeak bezain jende epaituak gara eta dailuaren hotsa ezti zaigu belarrietan.

Xirri-xarra-xirri-xarra...


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude