36ko Gerra. Urriko kronika: Euskal Estatutua, autonomiatik burujabetzara


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bide oso malkartsua izan zuen euskal autonomiaren helburuak Errepublikako urteetan. Erregimen hori gauzatu bezain laster, hainbat udalen bitartez xede hori plazaratu bazen ere, 1933ko abendura arte ez zuten parlamentura eraman ahal izan. Bidean gelditu ziren proiektu asko, tokian tokiko bilerak, udal asanbladak, erreferenduma... Beraz, Espainiako Gobernuak eskaturiko urrats guztiak eta askoz gehiago. Hala ere, CEDAk eta PRRk lortu zuten gehiengo eskuindarrarekin topo egin zuen autonomiaren asmoak eta bidezidorrean gelditu zen «biurteko beltza» deiturikoan. Aitzitik, 1936ko hauteskundeetan, Fronte Popularra garaile suertatu zelako, berriro bide azkarrean sartu zen autonomiaren helburua. Izan ere, lehen biurteko errepublikanoan ezkertiarrek auzi horrekiko izan zuten aurkako jarrera edo epeltasuna baztertuta, 36an alde azaldu ziren hauteskunde kanpainan baita osteko jardunetan ere. Aldeko jarrera horren froga zuzena honako hauxe dugu: Parlamentu berrian Autonomien Batzordea osatu zenean, Jose Antonio Agirre idazkaria zen bitartean, Indalecio Prieto buruzagi sozialista zen lehendakari. Talde horretan, Estatutua aurrera eramateko, 1933ko erreferenduma ontzat ematea erabaki zuten eta testu berri bat idaztea, behin betiko bozketa parlamentaria burutzeko. Nafarroan ere, aldaketa arras interesgarria gauzatu zen ezkertiarren artean, bertako Fronte Popularraren baitan, hain zuzen ere. Horren lekuko, ekainaren 15ean koalizio horren ordezkari guztiek eskaturikoa dugu. Madrilgo Parlamentuari eskatu zioten Nafarroak bat egitea gainontzeko euskal lurraldeekin Estatutua gauzatzeko tenorean. Baina gerrak lekutara bidali zuen Autonomia Estatutuen Batzordeak prestaturiko guztia, baita nafar ezkertiar horiek eskaturikoa ere.


Historiaren gurpila azkartuta, Estatutua ardatz

Ez zirudien gerra egoerak abagunerik onena aurrez prestaturiko autonomia indarrean jartzeko. 1936ko uztailaren 19az geroztik Euskadi autonomoa osatu beharko luketen lurraldeak oso egoera eta jarrera desberdinetan zeuden. Araba eta Nafarroa frankisten menpe zeuden bitartean, Gipuzkoa eta Bizkaia matxinoen erasoak pairatzen ari ziren. Bereziki Gipuzkoa, 36ko uda horretan gerra fronte nabarmena izan zen. Eskualde horretan Fronte Popularrak, anarkistek eta EAJkoek martxan jarritako Defentsa Batzordeek bi alde nabarmen zituzten. Batetik, frankistei aurre egiteko borondatea eta antolakuntzaren premia. Bestetik, tokian tokiko batzorde horiek adierazten zuten zatiketa politiko militarra. Donostiakoa erakunde bateratua zen bitartean, Zumagarrakoan eta Eibarkoan sozialistak buru ziren eta Loiola-Azpeitikoan, jeltzaleak ziren ordezkari bakarrak. Hori zela eta, Donostia frankisten mesederako galdu ostean, batasun politikoaren beharra azpimarratu zuten Zumaian bildu ziren buruzagi politikoek. Antifaxisten indar elkartzea gero eta premiazkoagoa zela-eta, Toyos sozialistak, Irujo jelkideak eta Asarta komunistak bat egin zuten gerrari aurre egiteko. Batasunaren ideia nagusi zen Madril aldean ere, astebete lehenago, 1936ko irailaren 4an, Estatuko gobernu berria Largo Caballeroren gidaritzapean martxan jarri zutenean. Bertan Fronte Popularreko talde guztiak ordezkaturik izateaz gain, Jose Antonio Agirre berari eskaini zioten Herri Lanetako Ministerioa. Ezustean harrapatu zituen jelkideak proposamen horrek eta Euzkadi egunkariak Agirrek horrelako arduretan parte hartuko zuenik gezurtatu zuen. Dena den, jeltzaleak prest azaldu ziren beren parte hartzeaz hitz egiteko, autonomiaren arazoari behin betiko irtenbidea emanez gero. Agirre bera, Francisco Basterretxea eta Ander Arzelus Madrilera joan ziren Largo Caballeroren gobernu kideekin hitz egitera. Beraien ustez, euskal abertzaleen esku hartzea aginte zentralean, Autonomia Estatutuaren patuarekin lotuta zegoen. Helburu hori gauzatuz gero, Bizkaiko Defentsa Batzordean egiten ari ziren bezala, prest zeuden gerra erantzukizun guztiak Fronte Popularrekoekin partekatzeko. Indalecio Prieto eta Julio Alvarez del Vayo sozialistak bitartekari lanetan aritu ondoren, gauzatu gabe zeuden batzuen eta besteen gurak adostu zituzten. Hori dela eta, jeltzaleak, Manuel Irujoren bitartez, Largo Caballeroren gobernuan sartuko ziren. Fronte Popularrekoek, aldiz, Parlamentua bildutakoan Estatutua bozkatuko zela ziurtatzeko berme guztiak eman zituzten. Hurrengo egunetan, puntu horiek garatuz joan ziren. Irailaren 25ean, 45 urte betetzen zituen egunean, Manuel Irujo jelkide nafarra izendatu zuten zorrorik gabeko ministro. Bestalde, azkar oso berridatzi zuten Estatutuaren proiektua; Parlamentuak, Largo Caballeron gobernupean, egitear zuen lehen bilkurarako prest egon beharko lukeena.


Madriletik Gernikara. Estatututik autogobernura

Urriaren 1ean, goizeko hamarretan, Madrilgo Gortetan elkartu ziren parlamentariak eta gobernukideak, Martinez Barriosen agindutara. Gobernu berriari konfiantzazko botoa eman ondoren, Euskal autonomiaren testua berehala eztabaidatu eta bozkatu zuten. Izan ere, azaldu ziren iritzi guztiek bat egin zuten Estatutua laguntzeko. Ibarruri komunista bizkaitarra, Largo Caballero lehendakaria, Agirre, Santaló katalana... guzti-guztiek aspaldidanik gauzatuta egon behar zuen euskal erregimen autonomikoa laudatu zuten. Aurka egon zitezkeenak, frontez bestaldean frankistekin bat eginik zeudenak, ez ziren azaldu saio horretara, noski. Estatutua, beraz, aho batez onetsi zuten egun horretan. Aurreko Estatutu proiektuekin konparatuz gero, askoz motzagoa zen. 1931ko udaberrian, Euskal Estatuaren Estatutu Orokorrak, 1932koak edo 1933an erreferendumean bozkatu zen hark baino askoz artikulu gutxiago zituen Madrilgo Parlamentuan onartutakoak. Haietan guztietan zeuden ahalmen asko desagertuta zeuden 1936ko urrikoan. Lurraldetasunari dagokionez, Nafarroa ez zen aipatzen ezta xedapen gehigarrietan ere eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia eskubide osoz sartzen baziren ere, Gerrak Bizkaiko mugetara behartu zuen bere erabilpena.
Hala ere, Gerrak lur hedaduraren aldetik kentzen ziona, beste maila askotan eman zion orduan martxan jarri zen autonomiari. Estatutuaren ondorioz, egun batzuk beranduago, urriaren 7an, eratu zuten Eusko Jaurlaritzak, testuan bertan azaltzen ziren eskumen guztiak gainditu zituen. Estatutuaren arabera, behin-behineko gobernua zenak 1979a arte iraun zuen eta autonomiatik hasitako bidea, oso azkar, nolabaiteko burujabetzara bideratu zen. Frankistak nagusitu ziren arte, Bizkaian eta Eibar-Elgetako eskualdean, Eusko Jaurlaritzak abertzalerik sutsuenak sekula amestu ez zuen jardun politikorik zabalena izan zuen. Gerrako arlotan, baita betiko jardunetan ere, Agirrek gidatu zuen gobernuak oso atzean laga zituen Autonomia Estatutu proiektu desberdinetako eskuduntzak. Bake garaian hutsaren hurrengoa izanen zen defentsa arloak, Gerra zela medio, egundoko garrantzia eskuratu zuen. Eusko Jaurlaritzak milizianoz eta gudariz osatu zuen armada, 40.000 lagun jarri zituen frontetan. Gobernu errepublikanoaren ezintasuna zela medio, gudaroste hori, halabeharrez, burujabe aritu zen, 1937ko udan desegin zen arte. Beste arlotan ere, autonomiari zegokion aginte partekatua eta mugatua gaindituz, Estatu independente gisa aritu zen euskal gobernua. Ordena publikoaz arduratzea, nazioarteko harremanak burutzea, txanponen jaulkipena, berezko aginte judiziala martxan jartzea, hezkuntza bere maila guztietan garatzea... izan ziren, beste batzuen artean, Eusko Jaurlaritzaren ekimenak, urriaren 1eko Estatutua aise gainditu zutenak.


Alderdien batasunetik autonomiaren ikurrera

CNTkoek salbu, frontetan aritu ziren esparru politiko guztietako ordezkariek jardun zuten gobernu eta politika horren pean. EAJ lau sailburu -Jose Antonio Agirre, Eliodoro De la Torre, Jesús Leizaola, Telesforo Monzón- eta Lehendakaritza izan zituelako nabarmendu zen. Bide batez, PSOE hiru kontseilaritzarekin -Juan de los Toyos, Juan Gracia, Santiago Aznar- aski ordezkatuta zegoen. Geroxeago zetozen alderdi errepublikanoak -Ramon Aldasoro, Alfredo Espinosa-, baita ANV-EAE -Gonzalo Nardiz- eta alderdi komunista ere -Juan Astigarrabia- ordezkari banarekin. Haien arteko batasuna, berez, instituzio berri horrek zekarrena baino harantzago joan zen. Jaurlaritzak agindu zuen bitartean, hurbiltze politiko nabarmenak izan ziren. Hainbat kazetarik nabarmendu zuenez, nazionalistek ezkertiarrak ziruditen, eta, aldiz, komunistek abertzale. Dena den, iparraldeko frontetan Gerra amaitzeak lehen pitzadurak sortzen lagundu zuen. Komunistek, esate baterako, bere ordezkari Astigarrabia latz eraso zuten, orduko irainak ziren «troskistazalea» edo «nazionalisten morroia» erabiliz.
Desberdintasunak desberdintasun, gobernu horrek erbestean izan zuen eraginkortasuna beste gobernu errepublikanoena -Negrinena edo Generalitatekoa- baino askoz handiagoa izan zen. Baina geroxeago piztu zen II. Mundu Gerrak desegin zuen euskal autonomiaren adierazlerik handiena. Naziak Frantziara iritsi ziren egunetan, Parisen Eusko gobernuak zuen egoitzatik Agirre lehendakariak alde egindakoan, lau haizetara barreiatu ziren sailburuak eta arduradun politiko gehienak. Mundu Gerra amaitu arte ez zen berrosatuko Gobernua eta 1936-1937 garaiko batasunari eusteko egindako urratsak, hala nola, Baionako hitzarmena eta 1947ko greba orokorra, ez ziren nahikoak izan frankismoari aurre egiteko. Laster konturatu ziren kanpoko laguntzarik gabe Eusko Jaurlaritzan biltzen ziren alderdiek jai zutela eta Gerra Hotzaren ondorioz, Mendebaldeko demokraziengan jarritako itxaropenak antzuak zirela. Amerikako Estatu Batuek, Frantziak eta Britainia Handiak Francoren diktadura lagun zutelako, Errepublikaren hilzorian gorpuztu zen euskal demokraziaren ikur hura, ez zen berriro gauzatu ahal izan diktadorea hil arte. Ordurako, indar eta erakunde gazteagoak izateaz gain, herri eskubideei dagozkien formulazio politiko berriak ere oso errotuta zeuden Euskal Herrian. Baina demokraten eta iraultzaileen esparruetan bederen, guzti-guztiek, aurrekaritzat jo zuten 1936ko nahi autonomikoa, baita horren ondorio izan zen Jaurlaritza ere.

Literaturaren argitan
Inazio Mujika Iraola.
Gerezi denbora.
Alberdania 1999


Laburra


«(...) labur da baina gerezi denbora»
J.B. Clément

Egileak gaztigatzen digu, gertatua da kontatzen zaiguna. Hari nagusia Remigio Gandasegi (Galdakao 1871-Valladolid 1937) artzapezpikuaren bizitzaren pasarte bat da. CNTk atxilotua eduki zuen Donostian Valladolideko artzapezpikua. Elizgizona askatu zutenen buruzagiak, apaiz bat eta anarkista bat.

Gerezi denboran, arantzaz josiriko gaia hautatu zuen Mujikak. Izan ere, etengabean agertzen zaizkigu benetako pertsonaiak eta gertakariak. Are gehiago, pertsonaia zein gertakariok egun ere eztabaida iturri dira. EAJ, CNT, Eliza, Irujo,... askoren jokabideak.

Azter dezagun Gandasegiren jarrera. Bizitzaren hondarraldian, Agirre lehendakariaren kontra eta faxisten alde agertu zen galdakaoarra. Gurutzada babestu zutela diote, baina, jeltzaleengandik hurbil zela diotenak ez dira urri. Barkatuko digu, Gerezi denboraren egileak, hau ez da historiografiarako tartea. Gainera, Mujikak, kontakizunean, hainbat hari mutur uzten dizkigu, nahita ziur aski, nobela bana has daiteke hari mutur bakoitzetik.

Baina, honek guztiak ba al du zerikusirik Estatutuaren garaiarekin? 1936ko urriaren 7an martxan jarri zen Eusko Gobernuarekin? EAJ, PSOE, PC, ANV-EAE, IR eta UR alderdiak biltzen zituen gobernuaren garaiarekin? Gainera, Gandasegi, Valladoliden, faxisten eremu pean zebilen, Estatutua martxan jarri zenerako. Bada, gerezi denboraz ari gara, eta anitzentzat, gerezi denbora izan zen, autogobernuaren garaia, laburra, eremuz murritza, baina, etorkizunari begira oparoa. Egun ere, eta arrazoi ezberdinak tarteko, alderdi gehienek bindikatzen dute garai hau.

Eusko Jaurlaritzaren gisan, gerezi denborak erbestearen bidea hartu zuen. Ezin jakin, ordea, eleberriaren azken hari muturraren patua. Hari horrek Ezkaba mendiaren tontorrera garamatza, San Cristobal gotorlekura. Kartzela anker hartan gertatu zenaz informazio asko dugu. Ezin jakin Romanekin gertaturikoa, bertan hil al zen? Ihes egin al zuen? Ez dirudi Roman, Raguer-en Aita Patxiren gisako zenik.


Azkenak
Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Eguneraketa berriak daude