Re-enactment

Hastings (Ingalaterra), 1066. Londresetik gertu, Harold II.a Ingalaterrako azken errege saxoia eta etorkizunean William I.a izango zena aurrez aurre dira euren gudalosteekin. Gatazka odoltsuaren ondoren, William normandoa irten zen garaile urte hartako urriaren 14an. Harold II.a gatazkan bertan hil zuten eta, harekin batera, erresuma saxoiaren amaiera iritsi zen. Handik aurrera, Ingalaterra Normandiako Dukerriari politikoki lotuta egongo zen eta mende batzuk geroago Normandia kontrolatzeko liskarrek 100 Urteko Gerrara eraman zituen Ingalaterra eta Frantzia.

Hastings, 2006ko urriaren 14a eta 15a. Londresetik gertu, Harold II.a Ingalaterrako azken errege saxoia eta etorkizunean William I.a izango zena aurrez aurre izango dira euren gudalosteekin... Baina gatazkak oraingoan ez du ondoriorik izango eta Harold eta Williamen rola aktoreek egingo dute, gatazkan parte hartu zuten 1.000 gerlarien rola bezalaxe. Harold gizarajoa ez dute bigarrenez benetan hilko, beraz.

Gatazka edo gertakizun historiko garrantzitsuak irudikatzea modan jarri da eta re-enactment terminoa erabiltzen da fenomeno hau izendatzeko. Hastingsen kasuan, gatazka bi egunetan irudikatuko dute, arratsaldeko 15:00etan.

Gainera, kanpamendu bat ere paratuko dute, Erdi Aroko merkatu zabala antolatuko da eta presa-hegaztien ikuskizuna ere prest dute, normandoek hegaztiok erabiltzen baitzituzten ehizarako nahiz helburu militarrentzako.

Arku jaurtiketa erakustaldiak ere egingo dituzte, zaldunen desfileak izango dira ikusgai eta Erdi Aroko musika emanaldiak entzungai ere bai. Atal berezia eskainiko zaio Bayeuxeko tapizari; XI. mendeko obra garrantzitsu honetan Hastingsko gatazkaren xehetasunak ikus daitezke. Eta haurrentzako marrazki lehiaketa ere antolatu dute tapiza oinarri hartuta. Informazio gehiago nahi duenak www.english-heritage.org.uk/1066 web gunean aurkituko du.

Ospakizun honen inguruan propaganda zabala sortu dute. Leloa ere ipini diote: «The Big Match», futbol partida batentzat egokiagoa dirudiena, Erdi Aroko gatazka batentzat baino.

Batek baino gehiagok pentsatuko du moda hau ez dela berria, eta gurean antzekoak egiten direla. Hor daude, esaterako, Getarian egiten duten Elkanoren itzulera, Zugarramurdiko akelarreak edota hainbat eta hainbat tokitan egiten diren garai ezberdinetako azokak. Baina badirudi, aurrekontu zabalik gabe, marketin operaziorik gabe eta re-enactment bezalako ingelesezko izen bat ipini arte, fenomeno hauek ez direla existitzen. Irungo eta Hondarribiko alarde ezagunek ere gatazka historikoak dituzte oinarri; baina re-enactment hitzak ez dirudi nahikoa «ikuskizun» horiek deskribatzeko.


Arrastoak

Laborantzaren arrasto zaharrena topatu dute Jordan bailaran, Gilgal I aztarnategian, Jerikotik 12 kilometrora. Landutako lehen elikagaiak zerealak izan zirela uste zen, duela 10.500 urte hain zuzen. Bada, aipatu tokian, Ofer Bar-Yosef arkeobotanikoak duela 11.400 urteko 9 piku aurkitu ditu kontserbazio egoera onean. Pikuok partenocarpica motakoak dira, ez dute hazirik eta, beraz, kimuen bitartez haz daitezke soilik. Horra hor gizakiaren eskua, eta pikuok orain arte topatutako lehen laborea direla frogatzen duen datua.

Lepokorik zaharrena ere topatu berri dute, oraingoan Aljerian. Erdian zuloa duten maskor txikiak dira eta itsasotik urrunegi topatu dira besterik gabe fosilak izateko. Gizakia bere burua apaintzen orain 50.000 urte hasi zela esaten da, baina aurkikuntza honek aldaketok progresiboagoak izan zirela erakuts dezake, duela 90.000-100.000 urte datatu baitituzte objektuok.

Lehen zirujauak Neolitikokoak zirela ere ondorioztatu dute berriki. Stefanos Geroulanos Zuricheko Unibertsitateko kirurgia irakasleak Europan topatutako garai hartako hainbat garezur trepanatuak izan zirela frogatu du bere ikerketan.


Azkenak
2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Gaueko beldurrak sarean lantzen

Eneko Mendiluze Plaza psikologoak gaueko beldurren inguruko zenbait gako eman ditu. Nabarmendu du guraso bakoitzak ikusi behar duela zer datorkion hobeto umeari.


2025-04-11 | ARGIA
Uztaritze, Domintxaine eta Angeluko hiru ikastetxetan izandako hamahiru eraso salatu dituzte

Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]


2025-04-10 | Cira Crespo
Carli Pup
“Gure herriak besteak bezalakoak dira, eta ez dugu museo batean egon nahi”

Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Bizi Baratzea Orria jende asko batzen ari da komunitatera

Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?


Muga zergak 90 egunez %10era jaitsi dituzte AEBek, baina Txinari %125era igo dizkiote

Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Eguneraketa berriak daude