Ihesi: Irimo menditik herriaren bihotzeraino


2021eko uztailaren 26an
Urretxun urtean zehar ospatu ohi diren ekitaldi nagusien kokaleku den Gernikako Arbola enparantzan hasiko dugu gure ibilbidea; zirraragarria, San Joan bezperan suaren inguruan sortu ohi den giro misteriotsu berezia, baita iraileko Euskal Jai egunean herriko gazteek prestaturiko karrozak plazan sartzen diren unekoa, hilabetetako lan gogorraren emaitza diren karrozak, alegia. Gernikako Arbola plaza, Iparragirre plaza eta azken urteotan eraberritze prozesu batean murgildurik dagoen alde zaharra dira Gipuzkoako herri honen bihotza, Urretxuko aldapa sonatuaren baitan taupadaka darraiena.

Donostiatik Arantzazurako bidea egiten duen GR-34 ibilbidearen adarra (GR-34.1 delakoa) jarraituz igoko gara Santa Barbara baselizara, uneoro ikur zuri-gorriak jarraituz; bide eder honek baselizara doan errepidea saihesten du ahal duen neurrian. Horrela, garai bateko oinezko bidean egingo dugu gora. Malda pikoa da hasierakoa, harik eta Irigon baserriaren parean berriro errepidearekin elkartu arte. Etxaburu baserriaren atzealdetik igaroko gara jarraian, errepidea saihesteko ahaleginean, eta Santa Kruz baserria eskuinean utziz, errepidez osatuko dugu baselizara heltzeko falta zaigun tartetxoa. Baselizara heldu aurretik, ordea, erabat liluratuko gaitu Urretxuk harrotasunez gordetzen duen monumentu arkitektoniko ederrenetako batek, Ipiñarrieta jauregiak. Jauregiari begirik kendu gabe, Santa Barbara baselizara heldu garela ohartuko gara bat-batean.

Urretxuarren derrigorrezko topaleku den Santa Barbara baseliza inguruetan ospatu ohi da urtero, San Joan egunez, erromeri jendetsua. Dantza, bertsoak, Irimoko igoera lasterketa ikusgarria, txistu, dultzaina eta trikiti doinu alaiak... Festa giro herrikoia nagusi. Baseliza alboko iturrian tragoxka bat edan ostean, Irimo mendiaren benetako igoerari ekingo diogu pauso irmoz, segidan datozenak ibilaldiko malda gogorrenak direla jakinik. Bihotz taupaden maiztasuna handitzen joango zaigu hortzak estutu eta harrizko pistan gora goazen heinean. Lizarriturriko atseden guneak Irimoko gailurra zapaldu aurretiko azken geldialditxoa egitera gonbidatuko gaitu. Etenik gabe mendi erraietatik jaiotzen den iturri emankorretik beste tragoxka bat edan eta Irimoko azken malda pikoari aurre egingo diogu ausardiaz, bihotz taupaden maiztasunak gorengo maila lortzen duen bitartean. Irimoko gurutzea kokaturik dagoen muinoa ez da, ordea, Irimoko berezko gailurra edo punturik altuena, metro gutxi batzuk igotzea faltako zaigu oraindik. Edozein kasutan, herritik mendigune honetako punturik altuena ikusi ezinak, gurutzearen kokalekua bilakatu du, urteen joanean, Irimoko gailur birtuala.

Irimoko gurutzeak aterpetxo bat du bere oinarrian, eta aterpetxo honen sabaira igotzeko aukera ez dugu alferrik galtzen utziko, bertatik ikuspegi zoragarriaz gozatzeko aukera izango baitugu. 360°-ko ikuspegi zirkularra osatuz, gertu sumatzen diren Oleta, Samino, Izazpi, Trapalata, Haizeleku, Gorostiaga eta Arrolamendiz gain, bigarren lerro batean Irukurutzeta, Kakuta, Erlo, Arauntza, Sañu, Ernio, Erniozabal, Murumendi, Txindoki, Ganbo, Sastarri, Aratz, Aizkorri, Artzanburu eta Aloña kokatzeko gai izango gara, Bizkaia aldeko mendiak ikustea oztopatzen digun Irimoko gailur nagusiarekin topo egin arte. Dena den, gurutzetik begiztatu ezin daitezkeen mendiak gailurretik ikusiko ditugu.


7 puntak osatuz Trekutz lepora

Arnasa lasaitu eta paisaiaz majo gozatu ondoren, ibilaldiari ekingo diogu berriro; Irimoko gailurreriak ibilbide bihurri bezain ederra osatzen du Trekutz leporako jaitsiera bortitza burutu baino lehen: urretxuarren artean ibilbide zoragarri hau «7 puntak» izenez da ezaguna. Irimo izena hartzen du beretzat lehenengo puntak eta Arbeleta, Buzoi, Losakate, Arrizuri, Mugarri eta Meaka dira ondoren etorriko direnak. 898 metroko altueran kokaturik dago Irimoko gailurra, Buzoi izeneko hirugarren puntan, eta altuera honetatik eroso ikusiko dugu gurutzetik ikusi ezinda geratu garen Bizkai aldea. Andarto, Orkatzategi, Murugain, Orisol, Izpizte, Anboto, Gorbea, Udalaitz, Oiz, Elgeta aldeko Intxorta, Erdella, Egoarbitza... Mendi andana norabide guztietan, hitz batean esanda, ikuspegi amestua. Izan ere, ez da ahaztu behar Irimo Gipuzkoako erdigunean kokaturik dagoela neurri batean, eta kokapen honek ikuspegi berezia ematen diola lau norabidetan. Pauso lasaian aurrera eginez, Trekutzeko lepora eramango gaituen jaitsierara heldu arte gozatuko dugu ikuspegi eder honetaz, 7 puntetako ibilbidea osatzen dugun bitartean.

Trekutzeko lepoan iturri eder batekin egingo dugu topo, eta derrigorrezko tragotxoa edan ostean -kontuan hartu behar da hiruzpalau kilometrotan ez dugula berriro urik edateko aukerarik izango, harik eta berriro Santa Barbara baselizara heldu arte- beherako bideari ekingo diogu. Deskarga mendatera doan harrizko pistari jarraiki, eroso osatuko dugu jaitsieraren lehen zatia. Pista utzi eta Santa Barbara aldera doan bidexka hartuz, Agerre baserri ederraren paretik igaroko gara, azken aldera asfaltozko bidean barneratuz. Santa Barbaratik herrirainoko bidea berriz, Zuloaga eta Erratzu baserrien albotik igaroz osatuko dugu oraingoan eta Pasiotarren eliza aurretik igarotzeak Urretxura itzuli garela adieraziko digu. Burua biratu eta Irimoko gurutzearekin egingo dugu topo. Urretxuko zaindariak ezin du, antza, une bakar batez bere zelatari lana albora utzi.


Gune historikoan barna

Mendiko txangoa egin ostean, herrian barneratu eta gune historikoraino sartu gara. Bertan, segituan atzera egin dugu denboran, oraindik ere Urretxuko iragana eta historia arnastu baitaiteke karrika hauetan. Urretxu 1383. urtean sortu zen, Erregearen Hiri-Gutun baten bidez. Erregearen babespera bildu zen, ahaide nagusien arteko gatazkengatik herritarrentzat ziurtasunik ez zegoen garaian, eta Villareal de Urrechua izena jaso zuen.

Antza denez, hiribildua eremu berri batean eraiki zen, lurzoru horretan inolako eraikinik ez zegoen lekuan, hain zuzen. Egungo ikerketa arkeologikoek hori baieztatu dute, gune historikoan ez baitute inoiz herriaren aurreko hondakinik aurkitu.

Erdi Aroan ohikoa zen egiturarekin jaio zen: bi kale nagusik banatutako barruti angeluzuzena. Halaber, kale nagusi horiek bigarren mailako beste kale batzuk zeharkatzen zuten. Guztira, 1,6 hektarea zituen. Harresiz erabat inguratua zegoen eta lubakia zuen, garai hartako ohiturari jarraiki. Dena den, argi utz dezagun harresiak ez zirela gazteluetan ikusten direnak bezalakoak; funtzio hori metro eta erdiko lodiera zuten hormek betetzen zuten.

Hasiera batean bi kale nagusi baino ez bazituen ere, XVI. menderako hirigunea erabat garatua zegoen eta herritarrak inguruan pilatzen ziren. Garapen honetan garrantzi handia izan zuen Gurdien Errege-Bidea bertatik igarotzeak, hau baitzen Erreinuko hiriburua eta Frantzia lotzen zituen bide nagusia. Urretxu, beraz, derrigorrezko geltokia zen bai bidaiarientzat, bai mezularientzat. Asko dira herri honetan ostatua hartu zuten pertsona ospetsuak.

Gune historikoko bi kale nagusi haiek egungo Iparragirre kalea (Bekokale edo kale Nagusia) eta Jauregi kalea (Goikokale) dira. Lehenengoan, Faktorekoa, Bikariokoa eta Galdosenea eraikinak nabarmentzeko modukoak dira, XVI. mende erdiko merkatari aberatsen edo errege-funtzionarioen jauregiak. Ipiñarrieta familia ezagunaren XVII. mendeko Korralgoa jauregia ere aipagarria da. Egun, Udaletxea bertan dago kokatua. Jauregi horren aurrean eta elizaren alboan enparantza dago eta enparantzan, Iparragirre entzutetsuaren estatua, Urretxuko pertsona famatuena, ezbairik gabe. Gainera, Jauregi kalean antzeman daiteke hobekien garai haietako etxeen antolamendua, industriari begiratzen dion herri baten aurrean gaudela nabari da. Kale honetan dugu Kultur Etxea, XVIII. mende bukaerakoa, eta barruan, mila pieza baino gehiago dituen Mineralen Museoa dago.

Urretxuko historiara itzuliz, XIX. mende erdialdean Espainia Iparraldeko Burdin Bidea edo Norteko Trenbidea egin zen, pixkanaka eskualdeko eta inguruko biztanleak eta salgaiak lotzen joan zena. Horren eraginez, XIX. mende bukaeran lehenengo industriak sortzen joan ziren, batez ere zume eta zurarenak, XX. mendeko bigarren hamarkadan burdingintza nagusitu zen arte. Aldaketa horiek guztiek Urretxuko biztanlerian eragin zuten: XVI. mende erdialdean 500 biztanle inguru zituen, 1910ean 1.200 eta 1979an berriz, ia 7.000 lagun. Gaur egun, Urola Garaiko herriak 6.800 biztanle ditu eta industria eta zerbitzu sektoreak dira nagusi.

Ondare artistikoa

- San Martingo Parrokia-Eliza. Zalantzarik gabe, Urretxuko altxor artistikoa da, arkitekturari nahiz eskulturari dagokionez. Hainbat estilo uztartzen dituen arren, XVI. mende erdiko zurezko kupularen estilo erromanista (Errenazimendukoa) gailentzen da. Gipuzkoa osoan, mota horretako kupula bakarra da maila berdineko elizetan. Aipatzekoak dira Errosarioko Gure Ama Birjinaren eta Santa Zeziliaren erretaulak, Araoz eta Domingo de Mendiarazek eginak. Elizaren egungo dorre lerdena XVIII. mende erdialdekoa da, estilo klasikokoa.

- Baroikua Jauregia. XVIII. mendean lehendik zegoen beste jauregi baten gainean eraikitako jauregia da. Areizagako Baroiena zen. Aipatzekoak dira etxaurrean dituen kasetoidurak, teilatu-hegalak eta hiru ezkutu barrokoak. Ezkutuetan, bi buruko arranoak ikus daitezke eta, adituen arabera, XVII. mendeko Europako Erlijio Gudetan aritu zen familia honetako koronel bati eman zizkion Austriako erregeren batek. Gaur egun, etxebizitza pribatuak daude bertan.

- Santa Barbara Ermita eta Ipiñarrieta Jauregia. Irimo mendi magalean, herritik hiru bat kilometrora daude. Ermita XVI. mende hasierakoa da eta Sanjoanetan ospatzen ditu jaiak. Ondoan askaldegia du. Ipiñarrieta Jauregia Cristobal de Ipiñarrietak eraiki arazi zuen XVII. mende hasieran, eta erdian duen leihodun dorre txikia ikusgarria da. Deba Garaira eta Goierrira bista politak ditu.

- Iparragirreren mausoleoa. Hilerrian dago. Iparragirreren heriotzaren ehungarren urteurrena gogoratzearren eraiki zuten. Bertan, gitarra batetik irteten den lauburua ikus daiteke, oinpean Euskal Lurralde Historikoen ezkutuak dituela.

- Lourdesko Amaren Eliza. Aita Pasiotarrena da eta Ipiñarrieta kalean dago. Estilo neogotikokoa da eta 1945-1950 urteen artean eraiki zuten. Eraikin handia eta lerdena da.

- Milagrosa Kapera. XX. mendeko 30eko hamarkadan eraiki zuten, Karitatezko Ahizpentzat. Estilo neogotikoa du.

- Iparragirreren museoa. Etorkizunean museo hau egiteko lehenengo urratsak eman dituzte dagoeneko. Hainbat aukera aztertu ostean, Udalak Jauregi kaleko bi eraikinetako beheko solairuak hartu ditu eta une honetan obretan daude bertan. 200 metro koadro inguru izango dituzte eta leku horretan Iparragirreri buruz Udalak duen diaporama ezartzea eta teknologia berriak erabiliko dituen proiektu museistiko batekin osatzea da asmoa. Proiektua datorren urteko udaberrirako martxan jarri nahi dute.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude