Akabo gurasoak!


2007ko otsailaren 21ean
Ama eta aita izatea baino zerbait serioagoa eta aberatsagoa zela guraso izatea esaten zuen gure osaba mutil-zarrak. Bera ez dakit aita izatera iritsiko zen -nik dakidala ez- baina gure guraso papera bete zuen neurri handi batean, izan ere, gure aita asteko sei egunetan joaten zen goizeko zazpietako tranbian lanera eta gaututa itzuli etxera, ia urte osoan. Normala den bezala, nekeak erretxinduta iristen denari grazia gutxi egingo dio sei "baba ale", praketatik zintzilik eta argamasa betean, elkarrekin ikusteak.

Alde ederreko pazientzia zuen osabak, eguna idien pausoan eta bere gustuko lanean pasata. Genituen eginkizunetako ardurak sekula ez zizkigun barkatzen baina bai hizketaldi, adibide eta algara galantak botatzeko aukerak oparitu.

Bada, guraso askori presa, konpresa, estresa, enpresa, A3a, noraeza eta besteen beharrei begiratzeko pereza, nabari dizkiot aspalditxotik.

Aurtengo udako kasu batzuk kontatuko dizkizuet:

- Udalak antolatutako denbora libreko taldean, biharamunean, halako herritako errekara -beroa lagun- joango direla esanaz eta haurrek eraman behar duten jantzi eta gainerakoak adieraziz, gutuna jaso da etxean. Herri horretako errekak udan izaten duen uretan, ahateak ere erabat busti nahi badu makurtu egin behar izaten du, pentsa zer arrisku! Bi edo hiru aita/ama berehala joan ziren erreka ikuskatzera eta beren haurra izan zitzakeen arriskuetatik salbatzera.
- Gipuzkoako probintzian burutu diren udalekuetara joandako 8/9 urteko haurren aita/ama bat baino gehiago -gipuzkoarrak denak- joan da bisitan nahiz eta espresuki eskatu, Foru Aldundiak bidalitako dokumentazioan, ez joateko haurrek ondorengo egunak gaizki pasa ohi dituztela eta. Udalekuen iraupena 7/8 egunekoa izan da aurten.
- Kurtso berriaren hasieran 17 urteko ikasleari egokitu zaion taldea ez zaiola gustatzen eta talde aldaketa eskatu du. Arrazoitutako erantzun batez, aurrez aurre, jakinarazi zaio ezinezkoa dela. Noski, eskuko telefonoz etxera deitu du eta aita edo ama ordu erdi barru eskolan dira semea etsaiaren eskuetatik erreskatatzeko asmo sendoz.

Kezka edo ardura hori izatea, berez, ongi iruditzen zait. Hurrena eman diren pausoak ematea, berriz, bakoitzaren izaeraren arabera egongo da. Hala ere, nire ustez, oinarrizko akats bat dago kasu guztietan: haurrak edo gazteak bere kabuz edo taldean gainditu behar lituzkeen zailtasunak eta langak aita/amek erraztu edo saihestu nahia. Bizitzan beti izango ditugu oztopoak baina beti ez dugu aita/amarik izango gure ordez haiei aurre egiteko. Garaian garaiko zailtasunei aurre egiten ikasten ez duen haurrari, gero eta malda pikoagoa gertatuko zaio bizitzan gainditu beharrekoa, bizitza bera, alegia. Nik ez dut esaten nahita zailtasunak eta zangalatrabak jartzen ari behar genukeenik gure umeei baina, garbi izan behar genuke, beren kasa gainditzen duten koxka bakoitzak, eragin positiboa izango duela beren auto-estiman eta nortasunean. Eta aukera horiek galarazten badizkiegu, nola bete hutsune hori? Hobe beharrez hasi eta kalte egiten ari gara.

Garai modernoek etxeratu dizkiguten gaitzak izango dira. Haurrak dozenaka egiten zituzten garaietan ez zuten haur bakoitzari hainbeste arreta jartzeko modurik eta senideek elkarrekin biziko zituzten gatazkak; batera gaindituko une triste eta korapilatsuak; familian gozatuko lorpen eta arrakastak, aitona/amona edo osaba/izeben aholku eta laguntzaz.

Irtenbidea ez da eta ezin da izan haurrak dozenaka egitea baina bai haur izaten uztea gurasoak haur bihurtu gabe. Aske eta burujabe izaten erakutsi behar diogu haurrari, beldurraren erreinura bideratu ordez.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude