Mendebaldearen kiratsa .

Inperio Austro-hungariarra, 1900. Sandor Marai idazlea jaio zen burgesiako familia aberats baten baitan. Baina Burges baten aitorpenak bere memoria liburuan idatzi zuenez, familiaren baliabideak ez zituzten garbiketa kontuetan xahutzen, «sarri garbitzea kaltegarria» zelako. Marairen esanetan, bainera dekorazio elementua zen ia: «Trasteak gordetzeko erabiltzen zen eta bere jatorrizko funtzioa urtean behin berreskuratzen zuen, San Silbestre egunean. XIX. mende bukaerako burgesak gaixorik zeudenean edo ezkondu behar zutenean soilik bainatzen ziren».

Antzina, erromatarrek esaterako, kezka handiagoa zuten kontu hauetan eta denbora asko pasatzen zuten terma kolektiboetan, Higiea jainkoaren babesean. Ohitura garbi hau Erdi Aroan ere mantendu zen Mendebaldean, eta Ekialdean, aldiz, bainu turkiarrak nagusitu ziren.

Baina Aro Modernoko hiri europearretako kaleak benetako zabortegiak ziren, XIX. mendeko iraultza hidraulikoa baino lehen. Harakinek kalean bertan hiltzen zuten ganadua, larrugileen auzoak infekzio iturri ziren eta zaila zaigu egun animalien gorotzez betetako bazterren usaina imaginatzea. Gainera gizakiek ere ez zuten arazorik larrialdietan edozein izkinetan beharrak egiteko. Goethek kontatzen du, behin, Gardako (Italia) ostatu batean, komunak non zeuden galdetu eta patiora eraman zutela. Gora begira egotea ere komeni zen garai hartan, etxean egindakoak leihotik behera botatzea baitzen ohikoena.

Hiriak zikinak zeuden, baina pertsonak ere ez ziren askoz gehiago garbitzen. Berpizkundetik aurrera gorputzaren pertzepzio itxiagoak izan zuen eraginik horretan. Gainera medikuek pentsatzen zuten urak, batez ere beroak, organoak ahultzen zituela, gorputza babesik gabe uzten zuela eta, azaleko poroetatik sartzen bazen, era guztietako eritasunak ekar zitzakeela. XVII. mendean Basilean zabaldutako testu batek horrela zioen: «Haurrek aurpegia eta begiak trapu zuri batekin garbitu behar dituzte eta horrela zikinkeria kendu eta azalak bere kolore naturala berreskuratuko du. Urarekin garbitzea kaltegarria da ikusmenarentzat eta hortzentzat, katarroa sortzen du eta aurpegia zuritu eta lehortzen du».

Klase sozial altuenetara ere iristen zen kiratsa. Paul Scarron idazle frantziarrak garbiketa eszena deskribatu zuen Roman comique lanean: protagonistak ura edateko soilik erabili zuen. Hori bai, morroiak «munduko arropa zuri, eder eta garbiena ekarri zion». Zaila izango zen, hala ere, azal distiratsuak mamia estaltzea; garbitasunaren jarraitzaile sutsuenek, gehienez ere, hilean behin aldatzen zuten barruko arropa.

Ilustrazioak argia ekarri nahi izan zuen europarren garunera. Eta garbitasuna hiritarren gorputz eta kaleetara. Harringtonek 1597an asmatutako water closetaren erabilera zabaltzen hasi zen azkenean, kloroa aurkitu eta lixiba asmatu zuten berehala, 1869an lehen aldiz antisepsia erabili zuen kirurgian Joseph Lister eskoziarrak... Eta ustelkeria beste esparru batzuetara mugatu zen handik aurrera.


Arrastoak

Toledoko ondare Bisigodoa mehatxatua. Toledo Penintsula Iberiarreko erresuma bisigodoaren hiriburua izan zen VI. eta VII. mendeetan. Gainera, adituen arabera, Toledokoa da Europa osoan gordetzen den bisigodoen garaiko egitura urbano bakarra. Baina ondare errepikaezin honi mehatxu larria etorri zaio berriki Toledotik bertatik, udaleko egituraketa plan berriak 66.000 etxebizitza eraikitzea aurreikusten baitu. Horietatik 1.300 Vega Baja izeneko zonaldean eraikiko dituzte eta, hain zuzen, Vega Bajan dago antzinako hiri bisigodoa.


Azkenak
Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Orduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Hasier Larretxea. Arraioz, homosexualitatea, Madril
“Beharrik gauzak garbi nituela, eta ttiki-ttikitatik garbi jakin nuela zer nahi nuen, zerk erakartzen ninduen”

Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.

 


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude