Ihesi: Gartzain, sakela bete gaztaina


2021eko uztailaren 27an
1986an, Gartzain herriak 248 biztanle zituen, egun 220 inguru ditu. Antzinatik, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzan ibilitako herria da. Oraindik ere nabarmena da azken sektore horren garrantzia eta herriko kale nagusitik, auto adina ganadu ikus daiteke igarotzen. Herriak, noski, eliza eta frontoia ditu eta baita eraikuntza interesgarriak ere. Iturbide jauregia, esaterako, XVI. mendekoa da eta XVIII. mendeko baserriak ikus daitezke, lau uretako teilatudunak.

Gartzainen bi besta ospatzen dituzte: Pilarrekoak eta herriko patroiarenak, Sanmartinak (azaroak 11). Herriko bestak pasata, Iñauteek dute garrantzia herrian, batez ere Ostegun Gizen egunak. Orakunde eguna izaten da, haurren eguna. Goizean goizetik, etxez etxe ibiltzen dira herriko gaztetxoenak diru eske, trikiti doinuek lagunduta. Eskea amaituta, bazkaria egiten da eta ondoren, oilar jokoaren txanda izaten da. Haurrek, zapia begietan, oilarra ukitu behar dute zurezko ezpata batekin. Ohitura eta tradizioz betetako herria da Gartzain eta usadioez gain, hizkuntzak ere osasun ederra du herrian. Gartzaindar gehienek solasten dute euskaraz.


Abian

Ibilbideari ekiteko, Gartzainera iritsi behar dugu lehenik eta horretarako NA-121 errepidea hartuko dugu. Elizondo eta Irurita herrien artean dago Gartzain. Errepide nagusitik desbideratuko gara kilometro bateko aldapa igoz. Autoa eliza parean utzi eta Aizano auzorantz abiatuko gara kale nagusitik. Bide bakarra dago, beraz ez dago galerarik.

Aizanotik gora aldapa gogortzen hasten da, errepidea bukatu eta hormigoizko bidea hasten da. Ordainetan, bistak izugarriak dira. Berehala herria gure oinetan ikusiko dugu. Ohikoa da hemen goitik putreak ikustea. Herri bertako zelaietan egoten dira, ganaduaren alboan, zelatan. Bildots sortu berriak edo umatzen ari diren behiak urrutitik usaintzen dituzte. Bidearen alde batera eta bestera gaztainak ikusiko ditugu. Nonbaitetik baitatorkio «sakela bete gaztaina» esaera. Eta gaztainondoekin batera, beste hainbat espezie: gereziondoak, haritzak, elorri beltzak... Aldapan gora goazela, bidegurutze bat topatuko dugu. Ezkerreko bidea bazter batera utzi eta aurrera jarraituko dugu mendiko xendan barna. Ibilbide hau mendiko baserri eta borda ederrez josita dago.

Eta dagoeneko bigarren bidegurutzea. Gu goiti, ezkerreko bideari kasurik egin gabe. Ezkaldo mendian, garai bateko animalien fosilak nonahi topatuko ditugu. Iraganeko lekukoak dira aspaldiko izakien aztarna hauek.

Hurrengo bidegurutzean ere, bide nagusiari eutsiko diogu. Eskuinekoak, putreen jantoki batera eramango gaitu. Animalia hilak botatzen dituzte bertara, putreek jan ditzaten eta bertako ganadu biziari eraso ez diezaien.

Laster batean iritsiko gara Ezkaldoko belaietara. Behiak eta behorrak aske bizi dira bertan. Hauen alboan, zuhaitz lehortu batean, putreen begiratokia dago. Bertan egoten dira pausatuak sabela betetzeko aukeraren zain. Bistak zoragarriak dira gain honetatik.

Orain arte bide nagusitik ibili gara, baina bihurgune batean dagoen bidegurutzera iristerakoan, bide nagusia alde batera utziko dugu eta ezkerreko bidexka hartuko dugu. Hala ere, lehenengo bide nagusian dagoen karobia bisita genezake. Egun, eroria dago.

Ezkerreko bidexka horretan, aldapan behera hasiko gara. Bertan, urak eginiko ibilbidea ikus genezake, bere indarraren erakusle.

Halako batean, bidegurutzea berriz ere, eta guk eskuinera egingo dugu, ezker aldean Elizondo eta eskuin aldean Urkizta mendia ditugula. Hurrengo bidegurutzean behera jarraituko dugu eta hormigoizko bidean sartuko gara. Baserri baten paretik pasa eta aldapan behera, sigi-saga jaitsiko gara. Ezker aldean, gurutze bat ikusiko dugu, harkaitz artean eta eskuin aldean berriz, Elizondoko Berro auzoa. Bidean deskantsatu nahi izanez gero, banku bat badago eta bertatik bista atseginak ikus daitezke. Bide nagusiari jarraiki, eskuinera baserri bat eta ezkerrera bidezidorra ikusiko dugu, Ariztegi auzora eramango gaituena »bide nagusia jarraituz gero, Elizondora iritsiko ginateke». Harri koskorrez osatutako bidea da, baso artean doana. Azkar ikusiko dugu Ariztegi auzo ederra. Zelai lauak eta baserri dotoreak ditu. Ariztegira iristean, ezkerrera hartuko dugu, ermitarantz, eta marka zuri-berdeei kasu eginez, Ariztegitik Gartzainera doan bidezidor polita hartuko dugu.

«Elizako ateak etsi diguzte»

Gartzaingo San Martin eliza 1722. urtean eraiki zuten. Konbentzio Gerrarekin, frantses tropen erasoa jasan zuen. Berritze lanak mende bat geroago hasi ziren. Hasierako eraikuntzatik mantendu den gauza bakarra koruko biga batean dagoen erliebea da, gaztaina egurrez egindako San Martin eta behartsuaren irudia agertzen duena. Erliebeaz gain, San Joseren marmolezko erretaula ere ikus genezake. Elizaren kanpoaldean, aterpean, garai bateko Gartzaingo herritarren hilobiak daude. Gainean duten grabatuek adierazten dute zein etxeetakoak diren.

Gartzaindar gehienak elizkoiak dira. Igandero joaten dira mezetara. Elizaren barruan, badira hiru kandela, herriko azken hiru hildakoen omenez. Astebururo, hildakoen senideek pizten dituzte kandelak. Berriz ere beste herritar bat hil arte hartzen duten konpromisoa da. Hildakoaren senideek behintzat, huts egin ezinezko hitzordua izaten dute igandekoa.

Halaber, bada bitxikeria bat Gartzaingo elizaren inguruan. 1940. urteko abenduan Gartzaingo eliza itxi zuten, eragozpen dekretupean. 36ko gerra bukatu berri zela ospatzen ari ziren artean eta Nafarroan, besta honen babesa gotzainak eta gobernadoreak zuten. Gartzainen, ilunabarrean, lotuta aritu omen ziren dantzan. Jakina, mingarria elizarentzat urte haietan. Eliza 21 egunez itxi zuten eta herriak barkamena eskatzeko aukera zuen. Gazteak gori eta herria haserre, ez zuten barkamena eskatu. Garai hartako gotzainak, Marcelino Olaetxeak eskutitza idatzi zuen dantza berriak gaitzetsiz eta horrekin batera doinu modakoak, akordeoia (infernuko hauspoa) eta dantza «laxoak» goraipatuz: «Berak erakusten digu daukan edertasuna, zauli bezain sendo, txistu eta danborilen soinuekin eta ez bertze kanpoko dantza berri lizunak».

Olaetxea gotzaina bera etorri zen berriro Gartzaingo elizako ateak irekitzera. Ez omen zuen herrian txalorik jaso, baina gartzaindarrek elizara joaten jarraitzen dute eta dantza lotuak zein laxoak dantzatzen.


Azkenak
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Eguneraketa berriak daude