Politikaz


2021eko uztailaren 19an

Harriturik eta haserre punttu batekin kontatzen zidan duela aste gutxi lagun batek, bere lankideak esanikoa. Nire lagun hori sindikalista izaki, afiliatzeko proposamena egin nonbait besteari, eta erantzun hauxe jaso zuen: «Politikarekin ez diat ezer jakin nahi», eta erantzunean, politika «zerbait txarra, uxatu beharrekoa balitz» horrek hasarrarazi laguna. «Amigo» erantzun nion, «hori hezur muinetan dugu sarturik demokrazia deabruarekin lotzen zuen gallego txiki hura agintean egon zen denboretatik». Izan ere, behin eta berriz errepikatzen dena, egia izan ala ez, erabat barneratu eta hor gelditzen zaigu, arantza izan arren, gorputzarekin bat egin, eta minik ere ematen ez duela -edo pentsatzeko eta arrazoitzeko «mina» ere ezabaturik-. Hain zen arbuiagarria politika, Jainkoak agintea eman zion gizon hark, behin eta berriz ere, «ez zuela politika egiten» zioela maiz dut entzuna, eta oraindik ere, zoritxarrez, «politikoa» ez izatea bertute legez «saltzen dugu».

Ez omen zen eta politika izan, indarrean zegoen konstituzioaren araberako gobernua arma eta indarkeriaz ezabatzea; ezta ere milaka pertsona erahil, torturatu, desagerrarazi, kontzentrazio eremuetara sartu edo bultzatu, erbesteratu; ezta ere hainbat «ama gorriri» umea kendu eta «behar bezalako familia katolikoei» ematea; ama horien alabak bortxatzea, ezta hamaika sindikalista lanik gabe utzi eta euren familiak gose latza pasa beharra. Luze joango litzateke duela gutxi arte ez zela sinestarazi diguten bidegabekeria guzti horien zerrenda. Beldurrek, gezurrek eta agintekeriek osaturiko harlosa sendo batez gaur arte estali izan da, eta oraindik ere agirian utzi nahi den bakoitzean, «tapa» hori berriz ere «bere lekura» eramatera datoz, behin eta berriz, gupidarik gabe.

Espainiako Auzitegiek (Nazionala, Konstituzionalak) hor dioskute (1998-XI-5eko, edo 2005-IV-19ko; 2005-IX-26ko ebazpenetan, besteak beste) aipaturiko tortura, barrua bueltatzerainoko baliabide eta bidez buruturiko erahilketak eta abar luze horretan gordetzen diren izenda ezinezko ekintzak, gizateriaren aurkako krimen larriak izaki, ez direla preskribitzen; ez dutela «puntu final» eta halakoek balio laztura hori ezabatu eta ahazteko (amnesia=amnistia). Halako ekintzak burutu edo bertan parte hartu duen orok zigor sisteman aldez aurretik ezarritako ordaina jaso behar duela diote ebazpen horietan. Guztiok kontuan hartu eta epaiketak aurrera jarraitu behar dutela. Baina ai, laguna! Txile, Argentina edo Guatemalan gertatu baldin bada. Hemen ez zen eta, halakorik gertatu, eta, badaezpada ere, 1977an emaniko «ahazteko» legeak ba omen indarra. Berriz ere, Metropoliak zorrotz hartzen «Kolonia» -luzaroan hala izan zen Hego Amerika ia osoa- baina Anaia Nagusiarentzat lege berberak baliorik ez (Nagusia ez da Gorena, erreferentziala baino). Areago, 1975-1978an «Metropolian» gertaturikoa eredutzat jarri dute -zaie?-.

Dena den, zigor legeen aplikazioa, beti, erantzukizun pertsonalean datza, salbuespenik gabe -hala behar delakoan nago- eta 1936-1977 artekoak burutu zituzten gehienak hilik dira. Zaila da, hala, Pinochet, Scilingo eta enparauei egiten ari zaizkien judizio modukoak hemen burutzea, baina besteentzat indarrean dagoen legea ezin bada, orain, aplikatu, ez diezagutela oroitzapena pozoindu, ez diezagutela "bi aldeetan" bidegabekeriak izan zirenaren aitzakiaz, parekatu ezin dena berdindu. Zigorrik ezinean, egia azaleratu eta errespetua bueltatu. Ez da erraza ulertzen Legebiltzarrean hainbat aldiz ikerketa komisioak osatzeko «amorrazioa» oraingoan baztertu izana, maizegi bikoizketa zentzugabekoak nola eman diren ikusirik -komisio horiek eta ikerketa judiziala-. Dagoeneko -aspaldian- litzateke halako «Egiaren ikerketarako batzordea» sortzeko zorra ordaintzen hasteko garaia, zabalik dirauen zaurietara ozpin gehiago bota gabe, min handiagoa sortzen ari den legerik idatzi baino lehen. «Franquito»ren oinordekoa ez denak ez luke zertan jaso ez duen ondareaz kezkatu behar.


Azkenak
“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


Eguneraketa berriak daude