Ondare esekia

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Portugalete, 1890, apirilak 10. Getxo eta Portugalete batuko zituen Bizkaiko Zubi Esekia eraikitzen hasi ziren egun honetan. Lehenik 10 metroko sakonerako zuloak egin zituzten, 43 metroko dorreek behar bezalako zimendatzea izan zezaten.

Baina ordurako Alberto Palacio Elissague arkitekto eta injineru bizkaitarrak urte batzuk zeramatzan proiektua prestatzen. Eiffelen dizipuluak garbi zuen helburua: Nerbioi ibaiaren bi bokaleak lotu behar ziren, bidaiariak eta zama eramateko aukerarekin, baina itsasontziei bidea eragotzi gabe. Transbordadoreak, gabarrak, zubi altxagarriak, itsaspekoak... Denetik aztertu zuen. Baina aukera horiek guztiak baztertu eta bere proiektua garatu zuen. Hobe esanda, bere proiektuak, denetara hiru garatu baitzituen kostua merketze aldera, onespena lortu aurretik.

Palacio ez zen izan halako proiektua sortzen lehena: Scientific American aldizkariak 1869an, J.V. Morse injineruak diseinaturik, New York eta Brooklyn arteko Zubi Eseki Transbordadore baten proiektua argitaratu zuen eta 1873an Charles Smith injineruak Middlesbrough eta Port Clarence arteko proiektua pentsatu zuen. Baina, ez bata eta ez bestea, ez ziren 1893ko uztailaren 28a baino lehen gauzatu. Egun horretan inauguratu zen Bizkaikoa eta beraz berau izan zen munduko lehena. Garaiko gizartearen ordezkari nagusiak izan ziren zubiari eskainitako bazkari, meza eta bedeinkapenean. Eta zubiaren oholezko lehen bagoi hura ere garaiko gizartearen isla zen: lehen klaseko bidaiariek estalitako hiru eserleku lerro zituzten; bigarren klasekoek, aldiz, gurdi, merkantzia eta animaliekin banatu behar zuten estali gabeko zatia.

Berehala, seguruenik Palacio eta Eiffelen arteko harremana lagun, nazioarteko ospea lortu zuen zubiak. Etxean praktikotasunak eman zion ospea obra erraldoiari eta apurka Bizkaia industrialaren sinbolo bilakatu zen, 36ko Gerrak zubiaren joan-etorri arrakastatsua eten zuen arte. Hainbat bonbardaketa jasan zituen zubi esekiak kalte larririk izan gabe. Baina 1937ko ekainean, tropa nazionalak iristear zirela, Iparraldeko Gudarosteko Injineruen batailoiak Nerbioi ibaia zeharkatzeko aukera eskain zezaketen baliabide guztiak suntsitzeko agindua jaso zuen, Francoren tropak igaro ez zitezen. Hil horren 17ko goizaldean, zubia lehertu eta bere zeharraga ibaira amildu zen. Bost egun geroago eten zen gerra. Francoren erregimenak hartu zituen bere gain berreraikuntza lanak; 1939an hasi eta 1941ean berriro martxan zen zubia.

Ordutik aurrera gero eta itsasontzi gutxiago eta bidaiari gehiago pasa da bertatik. Joan den uztailaren 8an, Vilnan (Lituania), Munduko Ondarearen Batzordeak Gizateriaren Ondare izendatu du zubia. Inolako elementu apaingarririk gabe jaio zenak horrela jarraitzen du egun, baina gizakiak egindako lanik ederrenetakoa da, gizateriarentzat behintzat.


Arrastoak

Arkeologoaren ametsa Howard Carter-ek bete zuen Tutankamon faraoiaren hilobi ukitu gabea aurkitu zuenean, 1922an. Urte batzuk pasa dira ordutik eta, dela aztarnategian sakeatzaileak aspaldi sartu zirelako, dela lehenago industua izan delako, ez dirudi posible horrelakorik berriro gertatzea.

Bada, Héctor Escobedo arkeologoari eta bere lan taldeari antzeko zerbait gertatu berri zaie Guatemalako El Peru-Waka antzinako hiri maian. Taldea piramide baten azpian hasi zen industen, erlojuaren kontra, sakeatzaileei aurre hartu asmoz. Lanean ari zirela, azpian zuten lurra hautsi eta, literalki, bost metro luzeko ganberaren barruan erori ziren. Luxu handiz dekoratutako egoitza da eta Wakako hiria fundatu zuen errege maiaren hilobia dela uste du Escobedok. Waka hiriak garrantzia handia izan zuen kolonizazio aurreko Ertamerikan, egungo Guatemalatik Mexikoraino garatu ziren merkatal bideetako gune nagusienetakoa baitzen.

Erregearen ustezko hilobiaren ondoan beste bat ere topatu dute. Bertan, miniatura sorta ederra zegoen gordeta; miniatura hauetan arropa aberatsez jantzitako emakumeak, pilota jokalariak eta maila ezberdinetako agintariak irudikatu zituzten, besteak beste.


Azkenak
2025-03-04 | ARGIA
Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


Ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]


2025-03-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bagram, guraria eta arrandia nahikoa ez direnean

Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]


Ukrainarentzako laguntza militarra geldiarazi du Trumpek, Zelenskik bakea “xede” duela erakutsi arte

Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Eguneraketa berriak daude