Hitz Bitan


2021eko uztailaren 27an

Alberto J. Gorritiberea zinemagileak Noticias de Gipuzkoari: «Esan ohi da dirua dela garrantzitsuena, baina gure zinemagintzak aukerak behar dituela esango nuke nik. Oso mundu zaila denez, produktoreek eta banatzaileek pelikula errazak eta gai finkoak jorratu nahiago dute, komediak esaterako. Zenbat eta aukera gehiago eduki, orduan eta askatasun gehiago edukiko dute sortzaileek bere ahalmen sortzailea garatzeko eta mota askotako pelikulak burutzeko».

Mari Karmen Garmendia Kultura sailburu ohiak honakoak esan zizkion Irutxuloko Hitzari: «Gizarteratu egin behar dugu kultura, jendeak deskubritu egin behar du, ni beti kezkatu nau horrek. Beldurra galduarazi. Sozialki denentzat izan behar da eta kulturak guztiok aberastu behar gaitu».

Victor Morenok hauxe idatzi zuen Garan: «Idazlea bere ideologia dela-eta sistemak gustuko ez duenean, autoreak ez du idazle kopirrai-a lortuko, oso ona izan arren. Aitzitik, stablishment-aren ideologia defendatzen badu, idazle eta pertsona gisa nazkagarria izan arren »gauza nahiko ohikoa», arazorik gabe sartuko da gomendagarrien zirkuituan. Indarkeria darabiltenen Euskadiri kargu hartzeko idatzitako nobelak multzo horretan sartuko lirateke».

Antton Olariagak adierazpenok egin zizkion Aizuri: «Jogurtak baino motzagoa du tira batek iraungitze data, eta norbaitek moztu eta horman iltzatzeko lana hartzea zoragarria da».


Azkenak
Turistifikazioaren Aurkako Urria antolatu dute, hiri bizigarri baten alde

Turismoaren Nazioarteko Egunean, joan den ostiralean, aurkeztu zuen Bizilagunekin plataformak Turistikazioaren Aurkako Urria egitasmoa.


2024-09-30 | ARGIA
Barakaldoko tiroketaren harira zazpi pertsona atxilotu dituzte

Gizon bat hil eta beste bi pertsona zauritu dituzte igandean, Barakaldon izandako tiroketan. Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu ditu –bost gizon eta bi emakume–, eta ikerketa zabalik da oraindik.


2024-09-30 | ARGIA
Israelek dozenaka lagun hil ditu Libanon eta Yemenen, Hezbollah eta Hamaseko buruak tartean

Israelen bonbardaketek ez dute etenik. Beirut (Libano) eta Yemengo hainbat azpiegitura izan ditu jo-puntuan azken egunotan, eta dozenaka herritar hil erasoetan. Horien artean, Hezbollah erakunde xiitako buruzagi Hassan Nasrallah eta Segurtasun Prebentiboko komandante Nabil... [+]


2024-09-30 | ARGIA
Ultraeskuinak lehen aldiz irabazi ditu hauteskundeak Austrian, baina ez du gobernua norekin osatu

Botoen %28,8 lortu ditu FPÖ alderdi ultranazionalistak, 2019an baino %13 gehiago. ÖVP Alderdi Popularrak botoen %26,3 jaso du eta hirugarren indarra izan da SPÖ alderdi sozialdemokrata, botoen %21,1ekin. Alderdi nagusiek uko egin diote ultraeskuinari gobernatzeko... [+]


Pilar Garaialde, Gogora Institututik kanpo utzi duten estatuaren biktima:
“Beti zoru etikoa ahoan, baina ez dakit hori non ote dagoen”

Iragan asteazkenean, Gogora Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko bost kide independenteak hautatu zituzten Gasteizko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean. EAJren eta PSE-EEren abstentzioek Pilar Garaialde Salsamendi zuzendaritzatik kanpo utzi zuten. Bera zen,... [+]


2024-09-30 | Bertsozale.eus
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da.

Herri indigenei egindako kalteengatik barkamena eskatu du Kanadako Elkarte Medikoak

Kanadako Elkarte Medikoak (CMA) barkamena eskatu die herri indigenei, praktika medikoentagik edo haien gabeziagatik historikoki eragin dizkieten kalte fisiko eta psikologikoengatik. Barkamen-eskea egin duen ekitaldi berean txosten bat aurkeztu du, medikuen jarduera antietikoak... [+]


2024-09-30 | Bertsozale.eus
Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen
Azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean. Datorren larunbateko saioarekin osatuko da final-laurdenetako zerrenda. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Eguneraketa berriak daude