Agenda 22


2021eko uztailaren 19an


Irudimen lana

Gero eta urtaro zailagoa dela datorkit burura San Migelak hurbiltzen ari diren honetan. Bertsolariontzat behintzat bai. Derrigor egin behar izaten dugu beste urte sasoietan baino lan gehixeago, eta hori, begi-bistakoa denez, arautu gabeko gizarte korronteen aurka doa. Nork egiten du ba lan udan, ez bada beharturik? Eta beharra gero eta urriagoa da antza denez. Etorkinak aldiz, gero eta gehiago. Gure itsas-bazterreko kafetegietako zerbitzari sailari begiratzea baino ez dago aldaketaz konturatzeko. Autoa hartu eta herriz herri nindoala askotan akordatzen nintzen errumaniar, argentinar, serbiar eta horrelakoez. Gurea ongi ordaindutako lana da behinik behin.


Arreta

Ezer ez da berdina udan. Guretzat ere ez. Bertso-afaririk ez da egiten udan. Egiten dena da afaria bertsolariekin. Ez zenukete sinetsiko zer alde dagoen batetik bestera! Arreta deitzen zaio komunikazio errazetik ia ezinezkora dagoen tarte horri. Udako afarietan, festa-egitarauko beste ekitaldi bat baino ez delarik bertsolariekin afaltzea, bertsozale petoak, samarrak, afaltzera soilik doazenak eta dantzara joandakoak elkartuko zaizkizu entzule-talde berean. Ez da erraza haiek gobernatzea. Gurea ez da gainera, gogo gutxiz eta gogotsu berdin samar egin daitekeen lan klasea. Horrelakoetan gure egoera beretsuan aurkitu izan direnen ereduaz baliatzea jotzen dut egokien. Apaizak, esaterako. Haiek ere audientzian fededun sutsuak, ohituraz joaten direnak, konplimenduz azaldutakoak eta berogailuaren beroaz epeltzera azalduak izango dituzte aurrean. Apaizek egiten dutena egin behar genuke guk ere beti mahai-jiran egonarren: zutik egin sermoia. Alde ederreko begirunea lortzen da!


Ahotsa eta altaboza

Bata gure gurea dugu; bestea gerora erantsi ziguten kanpotik. Lagungarri zaigu altaboza, lagungarri zaigunean. Uda partean zenbat megafonia trakets jasaten dugun kontatzen hasiko bagina... Batean monitoreak falta, bestean mikrofonoa zintzilik, hurrengoan ertzetakoak hitzik ulertu ezinik... Ez luke hain zaila behar: sakeleko telefonoen ahalaren neurrian aurreratu balitz gure soinuarena, amerikar kantarien pare geundeke. Ohartzen hasirik gaude, megafonia txarra baino hobea dela batere. Zaldibarren hiru lagunek egin genuen balkoitik balkoira ahotsa ahotsari, megafoniak huts egin zuelako. Udan eskuragaitzen jotzen dudan arreta geureganatu egin genuen horregatik bakarrik ere. Ez eztul eta ez pipazalen hots, oroitzapen polita dut saio harena. Aizarnan berriz, ariketa modura jarri ziguten mikrofonorik gabe kantatzearena, lehengo bertsolarien tankerarik handiena nork zuen erabakitzearren. Ongi irten zelakoen nago, jendeak xarma berezia sumatu baitzion lanari. Segur aski, beti izan den bezalatsu, oraindik ere ahotsa delako funtsa. Komunikaziorako, zuntza eta horiek gerora etorri ziren.


Donamari

Nafarroako herri txiki horretan bestak direlarik, beste inon gertatzen ez den zerbait da gertatzen. Herri bazkariaren ondotik, ilunabar aldera eta herritar asko nahiz gonbidatuak bete samarturik daudela, herriko komentuko klausurako mojak bisitatzera joaten da berrehun bat laguneko tropela. Barruan zain egoten dira dozena bat moja. Hesi bakarra gerri parerainoko egurrezko mostradore bat dela, bi munduk egiten dute topo. Kanpokoak jauzika eta dantzan, oihu batean, eta barrukoak eskerroneko irribarrea aurpegiari itsatsirik. Kontrastea itzela da. «Eh! Eh! Eh!» ganberro bestatiarra alde batera eta «Xoxoak galdu du mokoa» ahots zerutiarra bestera. Baina bi alderdiak elkarrekiko begirune osoz. Hango opariak eta musuak! Hango... harremana. Ustez asko ikusi izan duen bertsolaria ere hunkitu egiten da. Tolerancia hitza purian jarri zuenak bueltaxka bat eman behar luke Donamariara bestetan. Akaso zerbait ikasiko luke.


Udako gaia

Udako abestiaren modura, guk ere urtero izaten dugu «udako gaia». Historialariren batek azken hogei urtetako udatako gai «izarrak» zinez zein izan diren ikertu nahi balu, aski luke «BAPATEAN» bertso-bildumara jotzea. Buruz ari naiz, baina gogoan ditut ikurriñen gerra-uda, in-vitro-uda, Biescas-uda, virus informatiko-uda, viagra-uda, Indurain-uda... Aurtengoa berezia izan da horri dagokionez. Ez dugu gai izarrik izan. Bake prozesuarena udaberritik zetorren eta aldaketa handirik ez da izan. Kotoizko laino artean bezalatsu aritu gara, zabal, blandibluf, lehen-esanaren ustea kaskotik kendu ezinik. Lau errima-hitzetan laburbiltzeko moduan: antza, zalantza, martxa, esperantza. Ez du gehiagorako eman udak. Fidelen gaixoaldia izan da akaso susperraldia ekarri duena. Ez da ordea azaldu udako gai izartzat har dezagun adinako temaz. Hori bai: Espainiako Futbol Federakuntzak ikaragarri lagundu die gai-jartzaileei azken urteetan. Derbia abuztuko azken igandean jartzeak ustekabeko oparia sartzen du ia agorturiko zakuan. Bilboko jaiekin batera gainera!


Hiperaktibitatea

Egungo gaitza, itxura denez. Lehen umeak bihurriak, txitxiburduntziak, matrakak edo zirenak zirelakoak ziren. Orain hiperaktiboak dira. Halatsu sentitu naiz neu ere abuztuaren bukaera aldera Unibertsitateko ikastaro batean parte hartu dudalarik. Nire burua deskubritu dut, erosoago hitzaldiak ematen entzuten baino. Herriz herriko zurrunbiloan ohitua, mahaiaren inguruan kantura edo hizketaldira jarria, geldirik eta entzule egoten zeinen zail gertatu zaidan ohartu naiz. Izaeraz, hobea nintzen ni besteren berbaldiei erne egoten neu aritzen baino. Hobea, zirripi-zarrapa batean harat-hona ibiltzen baino egonean egoten. Pertsona zertara ohitzen den hartara jartzen da ordea. Amorratzen nago irailaren bukaerarekin lehenera itzultzeko.


«Pixka bat»

«Azaldu nahi nuen pixka bat uda zer den guretzat». Idatzian ez, baina euskara ahozkoan gero eta sarriago entzuten dut «pixka bat» hori lekuz kanpo. Min ematen dit belarrian. «Franco zeinen diktadore zeken eta maltzurra izan zen azaldu nahi izan dugu pixka bat antzerki-lan honetan». Sentitzen dut, baina hori azaltzen da edo ez da azaltzen. Ez dago «pixka bat» azaltzerik.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude