Mezua eta irudia sakandarrak erakartzeko


2021eko uztailaren 19an
Azken urteotan, ekimen berritzaile ugari jarri dituzte martxan Sakanan, eta besteak beste, ahalegin berezia egin dute irudia eta komunikazioa indartuz jendearengana iristeko. Ondo egindako lan horri esker euskararekiko kontzientzia piztu dute bailarako herritarren artean.

80ko hamarkadaren hondarrean sortu zen Sakanako Euskara Zerbitzua. Hasiera batean, lan egiteko ez zuten erraztasun handirik, baina urteak aurrera joan ahala gauzak asko aldatu dira. Gaur egun, Sakanako Euskara Zerbitzua bailarako hainbat ekimenen sortzailea da, eta ehunka herritarri laguntza eskaintzen dio. «Oso dinamikoak garela uste dut. Urteotan proiektu asko sortu eta gauzatu ditugu, eta jendeak ondo ezagutzen du gure lana. Horregatik, arazoren bat edo kezkaren bat dutenean guregana jotzen dute», azpimarratu digu Castillo Suarez Sakanako Euskara Zerbitzuko teknikariak.

15 udal eta 23 herritan banatuta, 20.000 biztanle ditu Sakanako bailarak. Euskarak presentzia handia du bailaran, eta hori gal ez dadin garrantzitsua da Euskara Zerbitzuaren lana. Hiru teknikarik egiten dute lan eta beraien lan ildoak finkatzeko garaian askatasun handia dutela aitortu digu Castillo Suarezek: «Nafarroako Gobernuarengandik jasotzen dugun diru-laguntza oso eskasa da, eta horren aurrean bi aukera ditugu. Batetik, diru-laguntza handitzeko egunero kexatzen aritzea, eta bestetik, diru-laguntza eskasa izateak ematen digun askatasuna aprobetxatzea. Hartara, inposaketarik gabe guk nahi ditugun ekimenak gauzatu ahal izango ditugu. Guk bigarren aukeraren aldeko apustua egin dugu».

Hiru lan ildo nagusi dituzte uneotan, eta honako hauek dira beraien helburuak: haurrak D ereduan eskolaratzea, euskaltegietan izena ematen duten helduen kopurua handitzea, eta etorkinengan euskararekiko kontzientzia piztea. Hiru helburu horiek lortzeko beste horrenbeste kanpaina sortu dituzte. Kanpaina hauetan berebiziko garrantzia ematen diote mezuari, baina baita mezua zabaltzeko baliabideei ere. Castillo Suarezek dioenez, «publizitatea eta harreman publikoak oso garrantzitsuak dira gaur egungo gizartean, eta euskara teknikariek egin dezakegun lanaz gain, ezinbestekoa da publizista edo diseinatzaile grafiko batekin elkarlanean aritzea. Elkarlan horri esker gure mezua askoz ere lehenago iristen da jendearengana».

Haurren kanpaina, esate baterako, Une honetan, D eredua aukerarik onena lelopean abiarazi dute. Ez da hori, ordea, kanpainaren zutabe bakarra. Mezua indartzeko TxeChu izeneko dragoia sortu dute. «Bi buru dituen dragoia da. Zergatik bi buru? Bi hizkuntza ditugulako (euskara eta gaztelera) eta biak erabiltzea eta menperatzea nahi dugulako. TxeChu dragoiaren irudiak haurrengana iristen eta gure mezua indartzen lagundu digu». Helduei dagokienez, bete-betean ari dira orain lanean. Irailean euskaltegietan izena emateko epea zabaltzen da, eta izen-emate hori bultzatzeko kanpaina indartsua plazaratu dute. Nafarroako Gobernuak orain dela urte batzuk erabilitako mezu batean oinarritu dira. Irurtzundik Ziordira doan autobidea egin zutenean, autobide hark Sakanako biztanleak batuko zituela azpimarratu zuen Gobernuak. Mezu hori euskararen alorrera ekarri du orain Euskara Zerbitzuak: «Badago autobideak baino gehiago batzen gaituen zerbait: euskara».

Asko dira lan bila edo beraien bizitza kalitatea hobetze aldera azken urteotan Sakanara heldu diren etorkinak. Gauzak horrela, Euskara Zerbitzuak ahalegin berezia egin du azkenaldian bizilagun berri hauek euskalduntzeko. (Des)berdinak gara Sakanan leloa da etorkinak euskalduntzearen aldeko kanpainaren zutabe nagusia. "Hitz joko horrekin etorkinak berdintasunean euskalduntzeko eskubidea dutela aldarrikatu nahi dugu. Beraiekiko harremana ez dugu asistentzian oinarritu nahi, gure harremanak berdintasunean oinarritu daitezela nahi dugu». Helburu hori lortzeko Sakanara iritsi bezain pronto bi esku-liburu eskaintzen dizkie etorkinei Euskara Zerbitzuak: Ongi-etorri gida eta Hizkuntza-gida.

Irudiaren eta komunikazioaren garrantzia

Euskara Zerbitzuak bere hastapenetan jendearengana iristeko zituen arazoak ikusita, bide berriak jorratzea pentsatu zuten zerbitzu honen arduradunek. Komunikazioan eta irudian aholkularitza behar zutela jabetu ziren, eta gabezia hori konpontzeko Unai Abartzuzarengana jo zuten. Abartzuza komunikazio eta irudi aholkularia da, eta azken urteotan enkargu dexente egin ditu Sakanako Euskara Zerbitzuarentzat. «Lehenik eta behin, mankomunitateko irudi korporatiboa aldatzeko eskatu zidaten. Proposamen apurtzaile bat egin nuen, eta gustatu egin zitzaien. Geroztik, beste lan asko egin ditut», azaldu digu Abartzuzak. Besteak beste, TxeChu dragoia, autobidearen leloa eta etorkinak euskalduntzearen aldeko kanpaina bere sormenaren fruituak dira.

Euskara Zerbitzuarentzat egiten duen lanari buruz hitz egiten duenean agerikoa da Abartzuzaren poztasuna. «Oso gustura aritzen naiz lanean Euskara Zerbitzuarentzat. Lan egiteko era ezberdina da. Nik bezero asko ditut, eta ez dut beste inorekin hainbesteko konplizitaterik lortu. Normalean, bezeroak oso kontserbadoreak dira, eta muga asko jartzen dizkizute. Euskara Zerbitzuan, berriz, ausardia handia dute, eta ia-ia nik nahi dudana egiten uzten didate».

Izan ere, Euskara Zerbitzuen etorkizun osasuntsua bermatzeko ausardia ezinbestekoa da. Ekimen berritzaileak sustatu, eta dinamika berriak sortu behar dira. Castillo Suarezen esanetan, «Nafarroako Euskara Zerbitzuen egoera ez da suziriak botatzeko modukoa, baina horren aurrean hartzen dugu jarrerak erabakiko du gure etorkizuna. Diru-laguntzen zain gelditzen bagara ez dugu aurrerapausorik emango, baina gure egunerokotasuna dinamizatzen badugu ekimen berritzaile ugari sor ditzakegu». Azken mezu bat ere helarazi digu Suarezek: «Argi gelditu dadila Nafarroako Euskara Zerbitzuak ez garela erresistentzia-guneak. Euskara biziberritzeko dinamika berriak sortzen ari gara, eta inoiz baino ilusio handiagoarekin ari gara lanean».


ASTEKARIA
2006ko irailaren 10
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude