Maltzagatik: EA, erronkari eutsi ala segurtasunaren bidea


2021eko uztailaren 16an

20. urteurrena ospatu berri du EAk, azken urteetan hauteskunde atarietan ohikoa duen eztabaidarekin, EAJrekin koalizioa egin ala ez. Ezezkoa ez da erabat biribila, baina zaila dirudi batzar nazionalak atzera botatzea; hala gertatuko balitz kolpe gogorra jasoko luke -Begoña Errazti lehendakariak orain jaso duen moduan- zuzendaritzan bakarrik joatea defendatu duen taldeak. Azken finean, koalizioaren inguruko eztabaidak azken 20 urteetan EAn izan den galdera nagusia plazaratzen du behin eta berriz: ba al da lekurik EAJ eta HB edo Batasunaren artean proiektu sozialdemokrata batentzat? Eta orain arteko erantzuna baiezkoa izan da, nahiz eta aipatu bi bloke horietatik behin eta berriz desagerpena iragarri zaion.

Hauteskundeetako emaitzei begiratuz gero, bere proiektua finkatua dagoela ikusten da: 186.000 boto lortu zituen 1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eta 1998koetan 108.000. Bada jauzia, baina bere hauteslegoa gaur egun 100.000 botoren bueltan dagoela esan liteke.

1998ko su-etenaren osteko prozesuak porrot egin ondoren, EAJrekin koalizioan aurkeztu zen EA, frontismo giroak bultzatuta 2001ean eta Ibarretxe Planak akuilatuta 2005ean. Bakarrik aurkeztu den azken aldia 2004ko Espainiako Legebiltzarrerako hauteskundeetara izan zen eta ia 81.000 boto eskuratu zituen EAEn (Nafarroan Nafarroa Bai koalizioan aurkeztu zen). Ezaguna da hauteskunde mota desberdinetako boto kopuruak asko alda daitezkeela, baina hemen agertutako datoekin har daiteke EAren hauteskundeetako ibilbidearen inpresio txiki bat. Eta ondorio nagusia da oraingoz eutsi egin diola, beherako joera historikoa ere hor dagoen arren, ikusten den gisan, batzuk EAJrekiko koaliziora bultzatuz eta beste batzuk bakarkako abenturaren erronkara.

Alegia, EA moduko alderdi batentzat etorkizuna ez dela erraza izango, ez bakarrik joanda ez EAJren itzalpean. Orain bakarrik joatea erabaki dutenek gogor eusten diote sorrera espirituari, bakarrik joan ezean azkenean EAJren uretan urtuko direla sinetsiz eta horretarako 20 urteko bidai hau alferrikakoa izan dela pentsatuz.

Egoera berria dator euskal politikara eta honek alderdi politikoen mapa ere ukituko du, batez ere eremu abertzalean. PSOEren eta Batasunaren ezkerreko poloen artean lekurik badela erakutsi nahi du Ezker Batuaren eta Aralarren apustu transbertsalak. EAn bakarrik joatea defendatzen dutenek, Batasunaren eta EAJren artean espazio sozialdemokrata badagoela sinesteaz gain, EAJri hegemonia kenduko dion esparru abertzale ezkertiarrean ere sinesten da. Edo hobe esanda, amesten da.

Beste hauteskunde batzuetako esperientziak erakusten duenez, dena den, kapitulu hau oraindik guztiz itxi gabe dagoela esan liteke.


Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude