Ihesi: Antzinako bizimoduaren aztarnez betetako ingurua


2021eko uztailaren 19an

Mendian kokatua dago Nabarniz -herriaren erdigunea itsasoaren mailatik 360 metrora dago- baina hondartzatik 10 minutura dago autoarekin joanez gero. Hurbil baina urrun dagoela esan dezakegu. Batez ere baserritik bizi izan den herria izanik, baserriaren krisiaren ondorioz populazioak behera egin du azken urteotan. Gaur egun, 200 biztanle inguru bizi dira bertan, zazpi auzotan sakabanatuta: Lekerika, Merika, Eleizalde, Uribarri, Zabaleta, Intxaurraga eta Ikazurieta auzoetan, hain zuzen ere. Eleizalden dago udaletxea eta berau dugu erdigunea. Bertan dago gizarte etxea eta bertan daude jatetxe zein tabernak.

Santimamiñeko koba ezagunetatik (Kortezubi) 3 kilometrora dago Nabarniz. Urdaibaiko itsasadarraren eskumako alde horretan aurkitu dira historiaurreko aztarnategirik gehienak. Santimamiñe multzoan kokatzen dira hauetako asko, baita Nabarnizko Ondaro izeneko haitzuloa ere. Dirudienez, Oma (Nabarniz eta Kortezubi) eta Basondo (Kortezubi) haranetako topografiak animalia basatien ehizan laguntzen zuen. Horregatik Santimamiñeko ehiztariak Nabarnizen askotan ibili zirela pentsa daiteke. Oma errekaren isurialdean dago Ondaro haitzulo edota kobazuloa. Ikazurieta auzoan, hain zuzen ere. Bertan Neolito eta Burdin Aroko hezur aztarnak aurkitu zituzten bere garaian. Lehen nabarniztarrak bertan lurperatu zituzten ustea dago. Joxe Miguel Barandiaranek aurkitu zuen kobazuloa 1920an eta Santimamiñeko taldearen barruan dago. Hilobi haitzuloa da. Jendearentzako zabalik dago, baina ez da erraz topatzen eta onena joan orduko baten bati edota nonbait galdetzea da. Zati bat bakarrik dago zabalik. Barrurago joateko espeleologian ibilitakoa izan behar da gutxienez.


Maruelezako kastroa

Burdin Aroan, Europa erdialdeko talde bat Busturialdean sartu zen (k.a. VI. mendean). Garai hartako eraikuntza militarrak dira topatu diren bakarrak. Kastro zelta hauek bide nagusiak domeinatzeko leku estrategikoak ziren. Hauetako bi Nabarnizen daude. Iluntzar mendian bata eta bestea berriz, Arrolamendian. Maruelezako kastroa (Arrolamendia) Arratzu, Aulesti eta Nabarnizko udalerrien mugan dago. Belarrek irentsitako harresiak ikus daitezke bertan. Erdi Aroan ezaguna zen dagoeneko eraikuntza hau. K.a II mendeko zeramika zatiak ere topatu zituzten 1982. urtean. Baita erromatarren garaiko aztarnak ere (Venusen estatuatxoa) eta erromatarrak ere bertan egon zirela uste da. Erromatarren garaiko eta aurreragoko ezer gehiagorik ez da topatu oraingoz.


Iluntzar mendia

Historia arrastoengatik bakarrik ez, naturak eskaintzen dituen altxorrengatik ere ezagun da Nabarniz. Balkoi edota terraza ezin hobea da Iluntzar mendiaren tontorra. Bizkaiko kostaldeko mendirik altuena dugu berau (728 metro ditu). Bertara joateko autoa Eleizalden uztea da onena. Gorostizako Andra Mari elizaren atzetik Merika auzorako bidea hartu beharko dugu ondoren. Merika auzoan sartu garela dioen kartelaren ezkerretan egurrezko beste kartel bat ikusiko dugu. Iluntzarrera eramango gaituen bidea erakutsiko digu honek. Txalet eta baserri artetik hasiko dugu gure ibilbidea. Bidea margo zuri gorriekin markatuta dago. Antzinako bideak eta pistak nahasten dira ibilbidean zehar. Pinuak ere gura baino gehiago. Beraz, nahiko gora heldu arte ez dugu paisaiaz guztiz gozatzeko aukerarik izango. Merezi du ahalegin hori egiteak.

Besteak beste, Ineritzeko leizearen ahoa aurkituko dugu gainaldean. Eskualdeko ADES espeleologia taldearen arabera, 350 metroko sakonera dauka leize honek. Bizkaiko luzeenetako bat dugu, beraz. Aske dabiltzan zaldi zein behiak ere aurkituko ditugu bidean, animaliek urmael bat baitaukate egarria asetzeko premia dutenerako. Nabarnizen zaldi probetarako zaletasun handia dago eta horrek lagundu egiten du zaldien azienda mantentzen.

Gailur lau eta zabala dauka Iluntzarrek. Mendirik garaienen itxurakoa. Gailurra bera ikusgarria bada ere, are ikusgarriagoa da bertatik ikus daitekeena. Iparraldetik kostaldea ikusten da; ekialdetik aldiz, Arnoko mendiak; hego-ekialdetik, Bedartzandi eta Urregarai; hegoaldetik, Oiz mendia eta Lea bailara; hego-mendebaldetik, Gorbea aldea, Sierra Salbada eta Ordunteko mendiak; eta azkenik, mendebaldetik, Sollube eta Ereñozar mendiak eta Mundakako itsasadarra. Horretaz guztiaz gain, kastro zelta baten aztarnak ikusteko parada izango dugu gailurrean.

Iluntzar mendia dugu Nabarnizko ezagunena, baina beste hainbat ibilbide ere badaude herrian zehar egiteko eta garai bateko bizitzaren aztarnak ere nonahi aurki ditzakegu Nabarnizko inguruetan. Baserriak, garaiak, labeak, errotak, perratokia edota sagardotegiak, besteak beste.


Goikolea errota

Omako haranean daude errotarik nagusienak. Izan ere, Omakoa da emari nahikoa daukan ubide bakarra. Antzina, Nabarnizko baserritarrak bere abereak alez beterik zituztela jaisten omen ziren Omara. Errota pribatuak ziren eta, beraz, baserritarrak zerbait ordaindu behar zuen berak eramandakoa ehotzeagatik. Garauaren zati bat izaten zen beti. Errotariek bestetik errenta ordaintzen zuten ura eta lur saila erabiltzeagatik. Errota bi daude Oman: Aurtenerrota eta Goikolea. Gaur egun erabiltzeko moduan dagoen bakarra goiko argazkian ikus daitekeen Goikoleakoa da. Nabarnizko elizateko errotarik garrantzitsuena izan zen bere garaian. Orain 30 bat urte ingurura arte martxan zebilen. Jabeak, Bitorio Goikoleak, uraren indarra ehotzeko bakarrik ez, argi indarra lortzeko eta makinaria martxan jartzeko ere erabiltzen zuen. Zerratoki moduan ere erabili zuen errota. Ur nahikorik ez zegoenean gasoliozko motorra erabiltzen zuen.


Mikel Deunaren baseliza

Eraikin erlijiosoak ere bat baino gehiago dira herrian. Gorostizako Andra Maria elizaz gain, auzoetako baselizak ere badira. Auzoetako lau baseliza behintzat bazeuden bere garaian Nabarnizen, baina horietatik bat desagertu egin da: Merika auzoko Gregorio deunaren baseliza, alegia. Ikazueta auzoko Cristobal deunaren baseliza eta Santiago baseliza dira gaur arte mantendu direnak.

Mikel Deunaren baseliza orain gutxi berreraiki eta berritu dute. Uribarri auzoan dago berau, Eleizalde eta Ikazurietak topo egiten duten lekuan. Jolastokia eta atsedena hartzeko tokia daude bertan. Asentzio egunean erromeria ospatzen zuten bertan. Erromesek eraikuntzari buelta bat ematen zioten eta meza ospatzen zen. Halaber, ura eta gatza bedeinkatzen zuten bertan soroetara botatzeko. Baina horietako erromeri egun batean borroka bat egon zen eta pertsona bat hil zen. Ondorioz, Apezpikuak debekatu egin zituen erromeriok.

Kultura, historia, erlijioa... Nabarnizera joateko arrazoi nahiko dira, baina beste bat ere badago. Jateko ere leku aproposa da-eta Nabarniz. Asko dira bertako jatetxeetara «indiarrak» (indaba edo babarrunak) jatera hurbiltzen direnak. Ibilaldi luze baten osterako, ez dago hoberik indarrak berreskuratzeko.


Azkenak
Ágredok epailearen aurrean deklaratu du astelehenean, eta Zupiriak asteazkenean egingo du agerraldia legebiltzarrean

Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


2025-02-24 | Ahotsa.info
Milaka pertsona manifestatu dira Iruñean Israelen zigorgabetasunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketen aurka

Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]


2025-02-24 | ARGIA
Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Diskoteka bateko atezaina atxilotu dute Gasteizen, “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” egotzita

Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.


Gazako su etenaren aurrean, Zisjordaniaren okupazioa sendotzen ari da Israel

Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]


Gerraren eta militarismoaren aurka, manifestazioak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Eguneraketa berriak daude