Ezpalak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Dantza maitatzeko gonbita
Hamaseigarren urtez, munduko hamaika bazterretako dantzariak izango dira Biarrizko Maitaldia jaialdian, irailaren 8tik 17ra bitartean. Afrika, Hego Amerika nahiz Europako bostehun dantzari izango dira taula gainean zein plaza eta kaleetan, askotariko estiloak dantzatzen: hip hopa, flamenkoa, garaikidea, barrokoa... Hogeita bat konpainiak hartuko dute parte. Besteak beste, Bernard Menaut (Frantzia), Scapino Ballet Roterdam (Herbeheereak), Aracaladanza (Espainia), Sociedade Masculina (Brasil), 5ème Dimension (Senegal) eta Ertza (Euskal Herria) taldeek. Halaber, erakusketak, tailerrak eta ikastaroak apailatu dituzte.


Magia jardunaldiak Gasteizen

Ilusionismo trukuak, usoekin egindakoak, karta jokoak eta itzalekin egindako saioak. Denetarik ikusi ahal izango da Magialdia jardunaldietan, irailaren 11tik 17ra, Luis Guianoren saio umoretsutik hasi eta anthony Blake mentalistaren ikuskizuneraino. Laurehun mago batuko dira Gasteizen euren abileziak erakusteko. Aretoetako ohiko saioez gain, emanaldi berritzaileak izango dira. Diamantes taldeak eta Karim eta Flikto magoek tabernaz taberna egingo dituzte trukuak. Autobus geltokian zain daudenek ere magiaz gozatu ahal izango dute, Magia autobusean egitasmoari esker. Txagorritxu ospitaleko haurrek ere izango dute bertan magia saiorik ikusteko aukera.

Egoitza berria du Eihartzea elkarteak

Pasa den ekainean Hazparneko herriko etxeak Eihartzea kultur etxea itxi zuen, eraikina egoera txarrean zegoela argudiatuta. Bertan biltzen ziren taldeak kalean geratu ziren eta horietako askok ez dute beste bilgunerik erdietsi oraino. Eihartzea elkarteak Hatzen Bidea erakustoki ohian -diru arazoengatik itxi zuten iaz zentro arkeologikoa- du egoitza orain. Hori adostu du herriko etxearekin, baina egoitza behin-behinekoa da. Dagoeneko martxan da elkartea eta laborantza jardunaldiak eta hainbat kontzertu atondu ditu udazkenerako. Emazteak Diote taldea, berriz, egoitza bila ari da, baina ez du alokairua ordaintzeko dirurik. AEK-k arazoak ditu. 12 metroko bulegoa alokairuaren truke utzi dio herriko etxeak, baina ez du eskolak emateko lekurik. Radiokultura irratia, bestalde, Lekuinera aldatu da, Lagunarte taldearen egoitzara.


Antzinako musikaren hitzordua

Irailaren 12tik 15era, Gasteizko Antzinako XXV. Musika Asteak zaletu ugari bilduko ditu San Pedro elizan 20:00etatik aurrera. Aurtengoan honako talde eta abeslarien kontzertuak ikusi ahal izango dira: Al Ayre Español eta Carlos Mena, Camerata Iberia eta Marta Almajarano, Xavi Díaz eta Pedro Estevan, eta Florilegium. Lapurdin, aldiz, Mozarten eta bere garaikideen (Haydn, Arriaga...) musikaz gozatzeko aukera izango da. Mozarten jaiotzaren 250. urteurrenean, bere musika ezezagunena zabalduko du Euskal Herriko Kostaldeko Musika Jaialdiak. Hilaren 12a arte, Pragako Filarmonikaren, Bordeleko Akitaniako Orkestraren eta Baionako eta Lapurdiko Itsasaldeko Orkestraren kontzertuak izango dira Lapurdiko zenbait herritan.


Inpernuko poza, Elgeta hobeto ezagutzeko

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Jazinto Rivas Sanz Elgeta (Donostia, 1906-1964) izango du ardatz aurtengo Inpernuko poza Trikitiaren IV. Jardunaldietan, irailaren 6tik 8ra arte. Iker Goenaga soinujoleak Elgetaren hitz eta doinuez hitz egingo du, haren hainbat pieza tartekatuaz. Koldo Izagirrek Soinuaren lekuak: Elgetatik nora? hitzaldia eskainiko du. Azkenik, Patxi Santamaria eta Inazio Tolosak Elgeta ehun urte ikuskizuna antzeztuko dute, Laja eta Landakandaren laguntzaz.


Goi mailako arte ikasketak laster Biarritzen

Irudiari lotuta dagoen hiria da Biarritz. Horren adibide dira Latinoamerikako Zinemaren Jaialdia, FIPA eta Argazki eta Bideo Topaketa. Biarritz garatzen ari den Plateau Image (Irudiaren Platoa) egitasmoaren barruan, goi mailako ikasketak sortzea erabaki dute BAB (Baiona, Angelu eta Biarritz) hiri elkargoak eta Frantziako Kultura Ministerioak. Hiru eta bost urte bitarteko ikasketak izango dira eta arte plastikoak eta multimedia landuko dira. Programa pedagogikoa Frantziako Gobernuak ezarriko du eta Pascal Convertek garatuko.


Azkenak
Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


Eguneraketa berriak daude