Garai hartan


2007ko otsailaren 21ean
Irakurle aldra zuen zain Ilia Ehrenburg-ek garai hartan. Garai hartan, gerora beste hainbat bazterretan bezala, Espainiako gerran zebiltzan kazetariak ez ziren neutralak. Gerora Vietnamen edo Bosnian bezala, gerrak ez ziren bonbapean eta lubakietan bakarrik erabakitzen, eta Europako antifaxismoak behar zituen Ehrenburgen kronikak, gizatasunez sendotzen zen mundua hala. Gainera, Ehrenburg ez da erreportajegile hutsa, idazle maitatua zen gerra aurretik, halaxe izango da gerra osteko urteetan, Sobietar Batasunak duen ezagunena: Pasternak, jazarria zen; Grossman, baztertua; Xolokhov, "errealismo sozialistaren" arrastoan idatzi eta Nobel saria izanagatik, ez zen irakurria, hain zen mundu sinestezin eta geza erakusten zuena; gutxi ziren Bulgakov leitzera iristen zirenak... Ehrenburgekin, aldiz, algara ederrak egindakoa zen jendea Julio Jurenito eta haren jarraitzaileak-ekin.

"Errusiako hiri batean hazi nintzen, nire ama hizkuntza errusiera da. Errusiar idazlea naiz, eta errusiar guztiek bezala, nire aberria defenditzen dut. Baina naziek zerbait gogorarazi zidaten. Gure ama Hannah deitzen zen. Judua naiz. Harro diot. Hitlerrek gehien gorroto dituenak gara, eta gorroto horrek harrotzen nau" egin zuen aldarri 1941eko irrati-mitin batean. Hurrengo urtean, munduko juduen artean sobietarren kausa hedatuko zuen batzordearen zuzendaritzan izango da. Garai hartan, antipodetan, beste bazter askotan bezala, adiskide baten aitak Bahia Blancako Alderdi Komunista sortu zuen. Ehrenburg bezala, ukraniarra eta judua zen jaiotzez Merenson.

Egunotan, ezin akordutik erauzi garai hura. Ez da asko Merensonen semeak idatzi didala, aita hil zaiela dio Carlosek. Eta komunista zaharraz dudan azken oroimenak hartu nau, egongelako besaulki batean eseria, musika klasikoa entzuten, maite zutenak ezagutzeko gauza ez zela Quilmesko etxean, Buenos Aires Handian. Berrikiago, Carlosen alabak idatzi dit. Honetaz eta hartaz ari dela, honek ere aitaz argazkia: ez duela hau baino judu damutuagorik ezagutzen diost, ez duela antisionista handiagorik ezagutzen. Etxeko azken berriekin batera, Prozesu garaian preso izaniko emakumeen inguruan egin duen ikerketa bidali dit Silvinak. Gustura dabil antropologia tesiarekin. Brasil eta Uruguai artean dabil orain, kaina moztaileen gaineko lan batekin.

Ehrenburgena eta Merensonena, ez da kasu bakarra. Nazioartekotzaren eta gizarte solidarioago baten alde borrokatu ziren milaka judu XIX. eta XX. mendeak liburu baten gisa elkartzen diren bi orrialdeetan. Idazleak, obreroak, intelektualak... historiaren liburu horretakoa du Ehrenburg-ek Judu herriari poema, diasporari Palestinara itzul zedin deika.

Garai hura lizuntzen noiz hasi zen, ezin esan, baina nago Israelgo estatua askorentzat amets izaten hasi zen neurrian hasi zela desamets izaten kontzientzia sozial gaitzeko juduontzat. Antzeko mezua transmititu nahi du Zoaz, bizi eta itzuli filmean Radu Mihaileanu zuzendariak, etxeko aitonari hitza ematen dionean. Kibutz atarian, orduko ametsa zertan den azaltzen ari zaio Etiopiatik heldutako biloba hartuari: "Herri hau bahitu egin dute".

Gazako haur txikituek, Libanoko etxe suntsitu arteko katabutek zurirako edo beltzerako beste aukerarik eskaintzen ez digutenean, txikitasunaren handia kontatzen diguten kazetaririk gabe, Ehrenburg Espainiako gerran korrespontsal zeneko kronikak irakurtzen lotu nau iluntzeak, Merenson aita tarteka agertzen zaidala: "Obusak inguruan lehertzen hasi zitzaizkionean, gizonak, erotuta, pistola hartu zuen. Gerraontzia browning balez hondoratu nahi zuen. Komikoa eta ikaragarria zen. Horrelakoa izan zen atzokoan espainiar tragedia...".

Laket gaitezke eta baretu garai hartan gauzak beste era batera zirelakoarekin, baina ez litzateke zuzena harantzago ez egitea. Analogiek galtzen naute.


Azkenak
Asteburuan egingo da Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Eguneraketa berriak daude