Santi Eraso: «Artelekuren etorkizuna finkatu gabe dago: fusioa, mutazioa, migrazioa... aukera asko daude»


2021eko uztailaren 16an
Artelekuk 20 urte beteko ditu, eta bere ibilbidearen inguruan balorazioa egiteko garaia da. Nola baloratuko zenituzke 20 urte hauek?
Gauza asko aldatu dira 20 urte hauetan, baina hasierako oinarriak bere horretan mantentzen dira. Arteleku artea eta kultura garaikideko zentro bat da. Artea sortzea eta aztertzea du helburu, artearekin esperimentatzea eta gozatzea. Hemengo eta nazioarteko artistentzat gune egoki bat sortu dugu, beraien proiektuak eta lanak gauzatzen laguntzen diegu. Alde horretatik, egia da 20 urte hauetan gero eta jende gehiagorengana iritsi garela. Urtero-urtero milaka pertsona pasatzen dira zentro honetatik.

Zein da 20 urte hauetan nabaritu duzun aldaketa handiena?
Teknologia berrien zabalkundeak eragin handia izan du gure gizartean eta, noski, baita arte munduan ere. Artea sortu eta artearekin esperimentatzeko aukera berriak eskaini dizkigu, eta gaur egun mundu honek eskaintzen dituen aukerek ez dute orain dela 20 urtekoekin zerikusirik. Artelekun teknologia berri horiek guztiak integratzen saiatu gara, eta horregatik garrantzia handia eman diogu digitalizazioari eta ikus-entzunezko munduari.

Hain zuzen ere, aurtengo bi erronka nagusiak artxibo digitalaren sorrera eta ikus-entzunezko emanaldi eta jardunaldiak dira, ezta?
Halaxe da. Gure webgunean (www.arteleku.net) artxibo digital mugagabea sortzen ari gara. Artxibo horretan Artelekun egiten diren ekitaldi, proiektu eta jardunaldi guztien berri jasotzen da, baina helburua ez da egindakoa gordetzea. Artxibo honen helburu nagusia Artelekun egiten dugun lana ezagutaraztea eta zabaltzea da. Banatzaile digital bat sortu dugu, eta aurtengo aurrekontuaren zati handi bat lan horretan xahutu dugu.

Dena den, bestelako ekitaldi, jardunaldi eta tailerrak ere antolatu dituzue.
Ia zazpi hilabete pasa dira urtea hasi zenetik, eta bide erdian gaudela esan daiteke. Orain arteko ekitaldiek izan duten erantzunarekin oso pozik gaude, eta hemendik urte amaierara bide beretik jarraitzea espero dugu. Hilabete honetan Mugatxoan 06 ekimenarekin jo eta ke ari gara lanean. Dantzaren, performancearen eta arte plastikoen inguruko esperientzia berritzailea da, eta parte hartzaileek beraien artelanak aurkezteko aukera dute. Hizkuntza berrien bila ari diren artistentzat oso esperientzia polita da. Donostian eta Oporton egiten ari gara aldi berean. Hemendik urte amaierara, ordea, bestelako hainbat ekitaldi ere izango dira.

Makina bat ekitaldi antolatzen dituzue urtero, baina iruditzen zait egiten duzuen lana ez dela behar bezain beste ezagutzen. Artelekuren jardunak ba al du oihartzunik gizartean?
Guk ez dugu publiko handientzat lan egiten. Gure helburua ez da gizartearen osotasunera iristea. Publiko txikientzat egiten dugu lan. Hori bai, ahalik eta publiko txiki gehien izan nahi ditugu. Urtean zehar antolatzen ditugun ekitaldietan jende askok hartzen du parte, 5.000 edo 6.000 pertsona pasatzen dira urtero Artelekutik, eta hori pozik egoteko moduko datua da. Nolanahi ere, gure lana ezagutarazteko helburua ere badugu, eta besteak beste, helburu horrekin jarri dugu martxan gure lanaren berri ematen duen artxibo digitala.

Gipuzkoako kultur mapak aldaketa handiak izango ditu datozen urteetan, eta Artelekuk aldaketa horietara egokitu beharko du. Zein da mapa horretan dagokion tokia?
Datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira Artelekuren etorkizuna finkatzeko. Baina ez dago jokoan Artelekuren etorkizuna bakarrik: Koldo Mitxelena liburutegiaren, Euskadiko Filmategiaren eta beste zenbait erakunderen lana ere berraztertu beharko da. Etorkizunari begira Artelekuk dituen aukerak mugagabeak dira: fusioa, mutazioa, migrazioa... Argi dagoena da aldaketa badatorrela, eta gure helburu nagusia aldaketa horri emango diogun forman asmatzea da.

Aldaketa horien guztien sortzailea Donostiako Tabako Fabrikako proiektua da, Arte Garaikidearen Nazioarteko Gunearen proiektua. Zein da egitasmo honi buruz duzun iritzia?
Argi dago Tabako Fabrikako proiektuan oso gauza interesgarriak egin daitezkeela. Horretan ez dut inolako zalantzarik. Kontua da gauza horiek guztiak ondo definitzen asmatu behar dela, eta oraindik lan handia egin behar dugu. Datozen hilabeteetan bilera asko izango dira proiektua definitzeko, eta guztion iritzia kontuan hartzea beharrezkoa izan da.

Eta zein da zure iritzia?
Tabako Fabrikak kultur munduan sortzen diren aldaketei eta esperientzia berritzaileei lehentasuna eman beharko die, digitalizazioan eta konektibitatean aitzindaria izan beharko du. Gaur egun, ohiko liburutegiek, filmotekek eta argazki artxiboek ez dute etorkizun handirik. Hori guztia Interneten dago, sarean dago, eta horregatik Tabako Fabrikak aldaketa horietara egokitu beharko du.

Hasiera batean, proiektu honetako zuzendaritzan egingo zenuen lan, baina ondoren izendapen horrek atzera egin zuen. Zergatik?
Ezezkoa eman nuen, pertsonalki oso esperientzia sakona bizitzen ari naizelako. Orain gutxi aita izan naiz, zazpi hilabeteko alaba daukat, eta nire emozioak eta sentsazioak bizitzeko eta ulertzeko denbora behar dut. Une hauetan ezin dut Tabako Fabrika bezalako proiektu baten buru-belarri sartu. Espazioak eta denborak libratu behar ditut, eta bolada batean eszedentzia hartzea pentsatzen ari naiz. Dena den, Tabako Fabrikako egitasmoa esku onetan dago, eta ziur nago Joxean Muñozek lan txukuna egingo duela.

Arte eta kulturari lotua

Santiago Eraso Beloki 1953an jaio zen Tolosan. 10 urte bete arte Eskolapioetan ikasi zuen, eta ondoren Lekarozko barnetegian. Filosofia eta Letretan lizentziatua da, eta bere ibilbide profesionalak lotura estua izan du betidanik kultur munduarekin. Bere hastapenetan Tolosako liburuzaina izan zen, eta ondoren Tolosako Udaleko kultur teknikaria. Orain dela 20 urte Artelekuko zuzendaritza lanetan hasi zen, eta geroztik ez du atsedenik hartu. Artelekuri forma eman dio eta edukiz bete du. Makina bat ekimen, proiektu eta ekitaldi zuzendu ditu. Oso gustura egiten du lan Artelekun, baina epe laburrean atseden hartzea pentsatzen ari da. Kultur mundutik kanpo dagoen gertaera batek bere bizitza aldatu du. Orain gutxi aita izan da eta etorkizunean gehien gustatuko litzaiokeena alabarekin batera denbora gehiago pasatzea da.

Sormenaren bideetatik

Zaila da Artelekuren agendan hutsik dagoen tarte bat aurkitzea. Urtarriletik abendura bitartean ekitaldi pila bat antolatzen dituzte, eta aurtengoan zinemagintzari eman diote berebiziko garrantzia. Victor Ericek dokumentalen inguruko tailer interesgarri bat eskaini zuen martxoan; apirilean, berriz, berriki zendutako Joaquím Jordári buruzko jardunaldi batzuk antolatu zituzten, eta hemendik urte amaierara arte beste bi hitzordu garrantzitsu daude. Batetik, irailean egingo duten Street Zinema jaialdia, eta bestetik, David Cronenberg zuzendariari buruzko zikloa. Azken hau urrian egingo dute Beldurrezko Zinema Astearen barruan.

Zinemaz gain, ordea, Artelekuko ekitaldietan parte hartu nahi duenak badu non aukeratu. Urte amaiera bitartean, Audiolab musika laborategia, dantza eta performanceak uztartzen dituen Mugatxoan 2006 egitasmoa, Luc Ferrariren omenezko kontzertua, Ontologiari buruzko Nazioarteko Kongresua, Periferiak izeneko jardunaldiak eta ohiko litografia eta serigrafiari buruzko tailerrak antolatu dituzte, besteak beste. Ekitaldi hauen guztien inguruan informazio gehiago nahi duenak www.arteleku.net webgunean aurkituko du.


ASTEKARIA
2006ko uztailaren 30
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude