Oi ama Atlantida!

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bordele, 1896. Lewy D'Abartiague historialariak De l'origin des basques bere tesi amaitu berria aurkeztu du Frantziako Zientzien Aurrerapenerako Elkartean. Besteak beste, Londresko Nazioarteko Geografia Kongresuan ere eman du bere lanaren berri. Nouvelle Revue aldizkariak tesiaren laburpen bat kaleratu du eta laburpen luzexeago batekin liburuxka argitaratu du Parisko Librairie de l'Opéra-k.

Tesi horretan, aurkezpen modura zenbait argibide ematen zituen D'Abartiaguek euskal arraza eta hizkuntzaren inguruan. Ondoren, euskaldunen jatorriaren inguruko hipotesiak, bere hitzetan «imagina daitezkeen guztiak», azaltzen zituen: ibero, semita, ario, eta finlandiarrak aipatu zituen lehenik, gero Uraletara, Afrikara eta Amerikara joateko. Baina aukera horiek nahikoa ez eta denak baztertuta misterioari beste erantzun bat eman nahi zion historialariak.

Jatorri amerikarraren tesiari arreta berezia eskaini zion, beste egile batzuek zentzu horretan esandakoak onartzen zituen eta, hizkuntzaz gain, azterketa arkeologiko eta zoologikoek jatorrizko amerikarren eta euskaldunen arteko parekotasunak eskaintzen zituztela zioen. Afrikako iparraldean ere bertakoak euskaldunekin lotzen zituen froga mordoa omen zegoen. Ondorioz, euskaldunak Atlantikotik zetozen.

Baina, nola zen posible duela milaka urte amerikarrak eta euskaldunak lotuta egotea «haien artean halako ur eremu handia izanda»? galdetzen zion bere buruari D'Abartiaguek. Erantzuna guztiz logikoa zen: tartean beste zer edo zer egongo zen. Eta aukera hori ez zuen frantziarrak asmatu. Atlantida ederki deskribatu zuen Platonek. Pomponius Mela edo Siziliako Diodorok ere xehetasunak eman zituzten kontinente galduari buruz. Atlantida inperio handia omen zen, ia Europa osoa eta, Libiaraino, Afrikako iparraldea bere menpean zituena. Lur mugimendu izugarriek hondoratu omen zuten Atlantikoaren erdian zegoen eremu zabal hura. Inperioa horrela desagertu zen, baina D'Abartiagueren aburuz, atlantidarren oinordekoek Pirinio inguruan bizirik iraun zuten. Hots, euskaldunak ziren azken atlantidarrak.

Historialari frantziarrak ahalegin handia egin zuen bere tesia zabaldu eta adituak «aferaren garrantziaz eta urgentziaz ohartarazteko». Gaia ikertzeko azken aukera zela zioen, bere esanetan, euskaldunei desagertzeko garaia iritsi zitzaielako.

Mende pasatxo beranduago, D'Abartiagueren tesiak ez du, noski, inolako oinarri zientifikorik, baina, beharbada zientzia fikziozko irakurketa interesgarria delako, bere lana biltzen duen liburua 10 euroren truke salgai dago Lacour-Ollé argitaletxearen eskutik. Eta, bere aurreikuspenaren kontra, Atlantidako azken biztanleok hemen jarraitzen dugu.


Arrastoak

Derveni-ko papiroa da Europako libururik zaharrena (beheko irudian). Duela 2.400 urte Anaxagorasen eskolako filosofo batek idatzia, Orfeoren mitoan oinarritutako azterketa filosofiko-erljiosoa jasotzen du. Papiroa 1962an aurkitu zuten, zati handi bat erreta. Baina Judasen Ebangelioaren irakurketak itxaropena ekarri dio Derveniko testuari; kasu hartan erabilitako eskaner digitalarekin edukiaren %20 gehiago ezagutu ahalko dela baitiote adituek.

Gizeh-ko esfingeari ebakuntza estetikoa egin diote berriki. Mende luzetan haizeak eta hondarrak buruan eta bularrean egindako kalteak konpondu dizkiote. Baina ez da lehenengo aldia: K. a. 1401. urtean Tutmosis IV.a ere kezkatuta zegoen obra erraldoiaren itxurarekin. Prebentzioa hautatu zuen faraoiak eta haizearen kontrako murru izugarria eraiki arazi zuen haren inguruan.


Azkenak
DSBErekin salatzen den “iruzur” zati handiena bere tramite akatsak direla aitortu du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailak emandako datuek erakusten dutenez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) gaizki jasotzen duten herritarren artean apenas dago iruzurrik, eta gehien gehienean administrazioaren tramitazio atzerapenek eragindakoak dira. Ordainketa horiek gero... [+]


Fronte Herritar Berria izan da garaile Ipar Euskal Herrian

Eskuin muturrari aurre egiteko bildu diren ezkerreko indarren aliantzak lortu du boto gehien Ipar Euskal Herrian. Ezkerreko aliantzak 11.000 botoko aldea atera dio bigarrenari, RN Batasun Nazionalari. Macronen Ensemble alderdia hirugarrena izan da. Fronte Herritar Berria hiru... [+]


Botoen %34 lorturik, eskuin muturra da Frantziako Estatu mailako garaile handia

Eskuin muturreko RN alderdia da Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzuliko garaile handia. RN alderdiak %33,15 jaso du, ezkerreko Fronte Herritar Berriak %27,99 eta Macronen Ensemble alderdiak %20,04.


Irunberriko Udalak ez du eraso sexisten aurkako kartela jarriko herrian, “ez delako beharrezkoa”

Irunberriko Talde Feministaren eskaerari uko egin eta eraso sexisten aurkako kartela ez dutela herri sarreran jarriko erabaki du Rocío Monclús buru duen udal gobernuak, ez dela beharrezkoa argudiatuta, "beste eraso batzuk ere gertatzen direlako". Udalaren... [+]


Aurreskua, bertsoak eta musika emanaldiak German Rodrigezen omenez

Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta... [+]


Ana Iriarte
“Nekazaritzaren erritmoa ez dator bat gaur egungo gizartearen abiadurarekin”

Titulu handia iruditzen zaio “nekazari”. Bera “mahastizain” omen. Baina, izan, da nekazari mahastizaina. Eta da, izan, emakume nekazari mahastizaina. Eta mahatsaren orpotik mama goxoa nola, halaxe aletu ditu Ana Iriarte Bañezek lanbidearen... ez... [+]


2024-07-03 | Diana Franco
Teknologia
Ikasketa komunitate irekiak

Bada pertsonok geure ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera dugun eredu bat, oso gogoko dudana; eredu honetan ikasi nahi duen edonor ongi etorria izaten da, beti ere komunitatearen izaerarekin errespetuz jokatzen badu. Ikasketa komunitate irekiak dira. Gogoko dut... [+]


Materialismo histerikoa
Bizitzeko

Ikasturte osoan inork aipatu ez dituen kontuetan aritu ondoren, aktualitatearen erdigunera eraman nau, ustez, pneumonia batek, nola definitu ez dakidan hartuemana izan baitut Osakidetzarekin. Eta lehen deitik, ai ene, esperimentu batean egotearen sentsazio zirraragarria,... [+]


Sinetsi

Pertsonok ze erraz epaitzen dugun aldamenekoa (edo aldamenekoa ez dena). Norberarenak izan ezik, gainontzeko guztiak ematen du erraza. Berehala bilatzen diogu irtenbidea besteenari. Eta ze zaila den norberak barruan duena kudeatzea. Askotan, pertsona konkretu batzuk idealizatzen... [+]


Mugak Zabalduz

Aurten ere, Mugak Zabalduz karabanan ia ehun lagun abiatuko gara Euskal Herritik, Europaren migrazio politikak, eta aurten bereziki onartu berri duen Migrazio eta Asiloko Paktua, salatzeko asmoz. Aurten Balkanetako mugara joango gara, Bosnia Herzegovinako Bihac hirira; hor... [+]


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


Eguneraketa berriak daude