Ihesi: Berbereen lurraldean


2021eko uztailaren 28an

Marokora Madrilgo aireportuan erositako koadernotxo bana eraman genuen Gorkak eta biok, bidaian zehar ikusi eta sentitutakoak idazteko. Honatx eguneroko horietan jasotakoaren laburpena, etapa bakoitzaren deskribapenarekin.


1. eguna. Madril - Marrakech

Madrildik 23:00etan atera eta Marrakechera 22:30ean iritsi gara, han bi orduko atzerapena dute-eta. Alforjak eta bizikletak jaso -hau poza iritsi direla ikusita!- eta aireportutik atera gara. Taxi pila daude kanpoan eta gure despistatu aurpegia ikusi bezain pronto hurbildu zaigu gidari bat. Hotelera heltzean ohera sartu gara zuzenean, nekatuta baikaude. Hotela aurrez hartua geneukan. Azken gaua ere bertan emango dugu eta bizikleten kaxak bertan gordetzeko eskatu diegu.


2. eguna. Marrakech - Ait Barka (70 km)

Marrakechetik ateratzeko ordu eta erdi behar izan dugu. Trafikoa zoratzekoa da eta ia ez dago seinalerik. Gainera, herritarrek emandako argibideek kasu batzuetan nahasi egin gaituzte. Marrakechen, bidea ziur ez badakizue, galdetzeko ez beldurrik izan. Eta badaezpada ere behin eta berriz galdetu, emango dizkizueten argibidek askotan ez baitira zuzenak.

Marrakech atzean uztean laranja koloreko herrixka txiki ugari pasa ditugu. Kaktus pila dago bidean; eta freskagarriak eta jatekoa saltzen dituzten denda txiki mordoa. Artzainen eta umeen animoak jaso ditugu. Askok Barçaren kamisetak dituzte soinean.

Touama ingurura arte (60. kilometroan) bidea nahiko laua da eta lehen aldia izanik, nahiko eroso goaz alforjekin. Dena den, platano eta Coca-Cola bana ahoratu dugu hemengo taberna batean. Eskerrak. Gaurko azken hamar kilometroak aldapa gora dira. Ez dira oso malda gogorrak, baina 25 kilorekin 60 km egin ostean... Igoera osoan turistaz jositako 4x4 ibilgailu ugari pasa dira kontrako norabidean. Eta urduri jarri gaituzten kamioiak bi norabideetan. Kamioi aluek sekulako zarata atera eta ke beltz-beltza bota digute aurpegira. Beroa espero genuen, baina giro ona egiten du. Gainera, igoeran euri-lanbroa hasi du. Gu joan garen garaian beroa aise jasan daiteke. Bero lehorra da, ez kirola egiteko hain deserosoa den bero sapa hezea. Hala ere, likido ugari edan dugu.

Aldapak berez 15 bat kilometro ditu, baina gu tontorretik (Toufliat, 1.470 m) hiruzpalau kilometrora gelditu gara, bidean (Ait Barka herrian) hoteltxo bat topatu dugulako: Auberge Toufliht. Kanpoaldetik ez du itxura erakargarria, baina barrualdetik ikusi eta ezustea oso atsegina izan da. Bidai osoan ez dugu hemen bezain ondo lo egin. Gainera terraza ederra dauka. Atlasetako tontor elurtuak ikusten dira bertatik.


3. eguna. Ait Barka - Inherm n' Ougdal (57 km)

Tontorrerako 3-4 kilometroak poliki egin ditugu, baina bezperan baino indartsuago goaz. Handik Taddert (1.650 m) herrira bitarteko errepideak hankak majo zigortu dizkigu. Igotzen den guztia jaitsi egiten da; eta alderantziz. Gorantz ekin eta erritmoa hartu duzunean, jaitsiera dator, eta abiadura hartu eta gozatzen hasten zarenean, beste igoera bat.

Hala ere, Taddert-etik Tizi n' Tichka mendatera (2.260 m) doazen 15 kilometroek gorantz egiten dute. Eta nola gainera! Izugarri sufritu dugu, baina ikuspegiak merezi du. Atlasetako tontorrak parez-pare ditugu. Igoeran trafiko handia izan dugu. Ume dezente ikusi ditugu eta aurreneko boligrafoak oparitu ditugu. Azpimarratzekoa da une batzuetan jo duen haizea. Igoeran enbarazu dezente egin digu. Tichkaren magalean dagoen Inherm n' Ougdal herriko Chez Abdou aterpetxean hartu dugu ostatu eta afaldu ere bertan egin dugu.


4. eguna. Inherm n' Ougdal - Aït Benhaddou (65 km)

Lehen 55 kilometroak nahiko erosoak dira. Paisaia lehorragoa da, Imini ibaiaren bi ertzak izan ezik. Atlasetako tontor handienak atzean utzi ditugu jada. Azken 10 kilometroak ordea oso gogorrak izan dira. Bidea nahiko laua da baina zorua apur bat okerragoa da eta haizeak gogor jo du. Albotik pasatzen diren kamioiek, 4x4 ibilgailuek eta autobusek hauts asko harrotu dute.

Aït Benhaddou herriak Marokoko kasbah (alde zahar) ederrenetakoa du. Lawrence Arabiakoa filmaren eszena batzuk hemengo ksar-ean (gotorlekuan) grabatu zituzten. Euriteak, hala ere, lur eta kainaberaz egindako etxeak suntsitzen ari dira. Agintariek UNESCOren Ondare izendatu dute, baina errestaurazio lanek herritarrak uxatu dituzte. Familia gutxi bizi dira kasbah horretan.


5. eguna. Bizikletaz: Aït Benhaddou - Ouarzazate (35 km). Autobusez: Ouarzazate - El Kelaá M'Gouna (85 km)

Atzoko 10 kilometro deserosoak bueltan egin ditugu, bidegurutzeraino. Gaur nahiko erraz egin ditugu; haizerik ez dago eta fresko gaude. Ouarzazateraino geratzen zitzaizkigun 25 kilometroak ere nahiko azkar bete ditugu. Hemen autobusa hartu dugu El Kelaá M'Gounara joateko.

Bidaiari bakarra da emakumezkoa. Nire alboan Ibrahim mutil gaztea etorri da. Frantsesaz gain gaztelania eta ingeles apur bat egiten du eta hiru hizkuntzatan aritu gara solasean. Futbolaz hitz egin dugu. Bartzelonako Eto'o, Messi eta Ronaldinho ezagutzen ditu. Baita Moha Osasunako jokalari marokoarra ere. Donostia, Reala eta Kovacevic izenak lehen aldiz entzun ditu. Reala talde ona den galdetu dit. Egin dudan keinua erraz ulertu du. Mundialean Tunisiak irabaztea nahi zuen.

- Eta zuk, Espainia? Raul?
- Ez, ez, nik ere Tunisia!

Ez du ulertu zergatik, baina bostekoa luzatu dit. Marokora lehen aldiz etorri naizen galdetu dit, eta ea gustuko dudan. Baietz esan diot. Atlasak ederrak direla. Bera, hain gertu bizi arren, ez omen da sekula Atlasetako tontorretan izan. Erantzuna badakit, baina hala ere Espainian izan den edo han lagunik duen galdetu diot. Ezetz erantzun dit, paperak-eta lortzea ia ezinezkoa dela. Pribilegiatua sentitu naiz.


6. eguna. El Kelaá M'Gouna - Boumalne Dadés (55 km)

El Kelaá-tik Boumalnera joateko errepide nagusia utzi eta Arrosen Bailararen bihotzerantz desbideratu gara. Bou Tharar mendatea igo, El Goumt-era jaitsi eta han errepide nagusiarekin bat egin dugu.

Errepide nagusitik atera bezain pronto sumatu dugu aldaketa: errepide txarragoa, zirkulazio askoz gutxiago, paraje lehorragoa...

El Goumtera iritsi aurreko hamabi kilometroak desertuan zehar egin ditugu. Ez dago ezer, nahiz eta inguruan tontortxo batzuk ikusten diren. Pare bat autok bakarrik pasa gaitu, eta guk asto gainean zihoan gizon bat. Bidea, ordea, ederra da, berezia.

Arrosa dezente daude El Goumteko soroetan, baina espero baino gutxiago. Hangoek esan digutenez, maiatza hasieran jartzen dira larreak gorri-gorri. Arrosa mota hori Damaskotik ekarri zuten eta ukenduak, koloniak eta halakoak egiteko erabiltzen da.


7. eguna. Boumalne - Gorges du Dadés (70 km, joan-etorria)

Boumalneko hotelean gustura gaude eta gaur Dadés-eko zintzurrak bisitatzea erabaki dugu. Bihar goizean autobusa hartu eta Marrakechera itzuliko gara. Ez dugu denborarik Tinerhir hiria eta Todrako zintzurrak bisitatzeko, baina ez zaigu axola, argi baitugu ahalik eta leku gehien bisitatzea baino, presarik gabe ibiltzea dela garrantzitsuena. Popatik hartzera ordulariak!

Zintzurretara iritsi baino apur bat lehenago 1,5 km inguruko aldapatzarra igo dugu -eskerrak alforjarik ez daramagun!-. Zintzurrak goitik ikusi ditugu eta egiari zor, zerbait gehiago espero genuen. Aurrerago errepideak beherantz egin eta errekaraino jaitsi gara. Hemen behetik bai, ederragoak dirudite.


8. eguna. Boumalne - Marrakech autobusez (300 km inguru)

12:30ean atera eta gaueko 21:00ak aldera iritsiko garela esan digute. 13:15ean atera gara, bizikletak autobus gainean jarri eta gero. Ordu erdira sekulako zarata entzun da autobusean. «Ai ama, bizikletak erori egin dira!». Eskerrak, gurpil bat lehertu da.

Autobusean musika zinta berbera dabil bueltaka. Dezente gozatu dut musikarekin. Eguzkia ezkutatzen doan heinean, autobusean isiltasuna nagusi, paisaia eder horrekin eta bizikletan egindako bidea berriro gogoraraziz, musika berbereak barrenak astintzen dizkizu. Lehen egunean, Marrakechetik ateratzeko autobus geltokitik pasa ginen eta orduan egindako bidea gogoan dugu. Nahiko erraz heldu gara gure hotelera.

9. eguna. Medinara bisita.
Denbora gehiegi ez daukagunez, laranja zukua saltzen duten postutxoez eta eskuetan ikono arabiarrak margotzen dituzten emakumeez lepo dagoen Djam…a El Fna plaza ezagunera joan gara zuzenean. Hango zoko koloretsu eta zalapartatsuetan bueltaka ibili gara eta etxerako gauza gutxi batzuk erosi ditugu, saltzaileekin profesionalen moduan tratuan aritu ostean. Hala ere, adarra jo digutela uste dugu. Lastima Medinako kale eta giroa hobe ezagutzeko denborarik ez izatea. Beste batean beharko du... Salam maliku, Maroko!

Otorduak: Gomendioei kontra eginez

Bidaiari ekin aurretik Marokon izandako lagunen aholkuak entzun genituen: «Iturriko ura ez edan eta botilakoa eskatzean ziurtatu tapoia itxia daukala; kontuz entsaladekin, auskalo nola garbitzen dituzten-eta; laranja zukuekin berdin, batzuetan urarekin 'mozten' dutelako; hor zehar dauden postuetako ogitartekoez ez fio…». Hainbeste oharren aurrean, erabaki bat hartu dugu: denetik jatea. Ez zaigu txarto atera: gauza dezente probatu ditugu eta arazo fisiologiko larririk ez dugu izan. Honatx jandako plater batzuk: entsalada marokoarra (tomate ugari dauka), tortilla eta zopa berbereak (fideoak eta barazki dezenterekin), espagetiak, kus-kus ezaguna (garia, arkume pixka bat eta egositako barazki ugari), taijin delakoa (haragia eta barazkiak), pasteltxoak, laranja kanelarekin… eta tea, noski. Gosaltzeko, berriz, ogia, opiltxoak, marmelada, gurina, zukua eta kafea, txokolatea edo tea.


Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude