Sharon Stoner: «Bolumena, adrenalina eta urduritasuna batuta, zuzenean eztanda egiten dugu»


2006ko uztailaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Diskoa iaztik grabatuta daukazue. Zergatik atzeratu da hainbeste horren kaleratzea?
Batez ere zuzenean jotzeari eman diogu lehentasuna, eta gure utzikeriak ere izan du zeresana. Kantuek urtebete dute, eta dagoeneko hasi gara berriak idazten, baina diskokoak gure kuttunak dira.

Bertsioak jotzeko elkartu zineten, eta dagoeneko Danbaka eta Bilbo Hiria lehiaketetako epaimahaien onespena eta sariak jaso dituzue.
Ez genuen halako harrera espero. Lagun artean jotzeko batu ginen, pretentsiorik gabe. Jotzeak betetzen gaitu eta ia egunero gaude lokalean sartuta. Hala ere, gero eta motibazio handiagoa daukagu.

Zuzenekoa zuen alderdi garrantzitsuenetako bat da. Ados zaudete?
Bai, zuzenean energia asko transmititzen dugu. Bolumena, adrenalina eta urduritasuna batuta, eztanda egiten dugu batzuetan. Are gehiago, ikusleen berotasuna igartzen dugunean.

Izenean eta zainetan stonerra daramazuen arren, rock gogorra, post-hardcorea edota flamenko zipriztinak ere ageri dira diskoan.
Bai. Stoner definizioak musika talde eta joera asko batzen ditu, eta guk musika dezente entzuten dugu. Gauza asko uztartzen saiatu gara. Adibidez, hirurok iragan heavya daukagu, 15 urterekin Metallica entzuten hasi ginen-eta. Orain, batez ere, 70eko espiritua berreskuratzen saiatzen gara.

Zertan lagundu dizue Danbaka I. Debagoieneko Musika Lehiaketa irabazteak?
Lehenik eta behin, diskoa grabatzen. Horretarako asmoa bagenuen, baina Danbakak grabazioa ordaindu zigun. Horrez gain, lehiaketari esker hedabideetan dezente agertu gara, eta leku askotatik deitu digute jotzeko. Lehen guk deitu behar izaten genuen jotzeko.

Gogoz al zaudete Azkena Rock jaialdian jotzeko?
Bai, gogo handia dugu. Hasieran ez genuen sinestu. Urtero joan gara jaialdira, eta aurten taula gainera! Eagles of Death Metal eta Mondo Generator ikusteko irrikan gaude.

* * * * * * * * * * * * * *
3 mila bira
Sharon Stoner
gaztelupeko hotsak
Iraupena: 49' 27'' 11,70 euro


Stonerraren gogortasuna arinduz

Honako hau Oñatiko hirukotearen estreinako lana da, Danbaka Debagoieneko I. Musika Lehiaketa irabazteagatik saritzat jaso zutena. Ez dugu inor harrituko stoner-rocka egiten dutela badiogu. Horri dagozkion oinarri erritmiko gogor eta gitarra biziak jorratu dituzte, baina harago jo dute: melodiari eta leloei garrantzia handia eman, eta beste musika estilo batzuetara ireki dira. Taldekideen iragan heavya agerian utzi dute (Malibu, Tong Po), post-hardcorea gustuko dutela erakutsi digute (Relax, Irakaslea), eta pop-rock edota flamenko zipriztinak ere aurki daitezke. Gogoz garatutako hamaika kantuotan hainbat pasarte instrumental batu dituzte, eta heriotzari, sexuari, deabruari, desertuari edota kosmosari abesteko parada aurkitu dute, melodiarekin stonerraren berezko gogortasuna arinduz.


Azkenak
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sustatu
Tea app: emakumezkoen online segurtasunerako behar zuen tresna desastre bilakatu da

Tea App edom Tea Dating Advice delakoa ustez emakumeak online sortutako zitetan babesteko sortutako app bat da (edo izan da). Bere funtsa zen emakumezkoek online ligatzeko plataformetan ageri diren gizonezkoak etiketatzea hitzordu edo topaketa txar, susmagarri edo ez... [+]


2025-07-30 | Ahotsa.info
Eskuin muturreko talde sektario batek ‘Nabarro’ren omenaldia oztopatu du Abarzuzan

Eskuin muturreko sekta erlijioso bateko kideek, Deierrin bizi direnek, 1986an erbesteratuen aldeko ekintza batean Hernanin hil zen Fernando Ros Abartzuzako gaztearen omenezko ekitaldiko bidea oztopatu zuten igandean.


Milaka juduk Palestinaren askapenaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi dute, “sionismoaren krimenen aurka”

Milaka lagun bildu ziren Vienan ekainaren 13tik 15era, lehen edizioa izan zuen Judu Antisionisten Kongresuan. Hiru egunez eztabaidatu eta hausnartu ostean, ohar bat argitaratu dute Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren eta garbiketa etnikoaren aurrean ahotsa... [+]


Uribarrin urperatutako herrietatik bota zituztenak omendu dituzte

Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Eguneraketa berriak daude