Net Hurbil: Urre gorriaren garestitzeak zerbait esan nahi ote du?

  • Ia herritarren oharkabean, urrearen salerosketak inoiz baino beroago daude. Aditu batzuek metal horrek laster prezioa gori-gori izango duela diote. Urrearen prezioa zikloka mugitu izan da, ekonomia bera bezala. XXI. mendean ere, aberatsek urre zaharra nahi dute eskuetan, badaezpada.

2021eko uztailaren 20an
Burtsaren gorabeherak egunero eskaintzen dizkigute komunikabide nagusiek. Inork ez du esplikatu zergatik diren garrantzizkoagoak Madril, Paris, Londres edo New Yorkeko burtsen gorabeherak, petrolioaren edo beste lehengai batzuen prezioak baino. Historian luzaz urretan neurtu izan da aberastasuna. Orain, urre gorria etengabe garestituz doanean, askok uste du metal horrek termometro izaten segitzen duela. Eta zer dio urreak?

Jorge Beinstein ekonomialariak esplikatu du De burbuja en burbuja, el irresistible ascenso del oro artikuluan, Globalización web gunean. Beinstein irakaslea da La Habanako eta Argentinako Cordoba eta Buenos Airesko unibertsitateetan, Centro de Prospectiva y Gestión de Sistemas erakundeko zuzendaria da, eta prentsa aurrerazalean artikuluak plazaratzen ditu.

1944an Bretton Woodseko ituna sinatu zuten munduko ekonomia nagusiek, eta hartan erabaki zuten aberastasuna neurtzeko unitatea ez zela urrea izango diru birtuala baizik. Dolarra garai hartan. Keynes ekonomialari famatuak egiatzat ezarri zuen urrearen garrantzia historiara pasatua zela. Baina horra non 60 urte geroago berriro urrea ari den bilakatzen segurtasun bila dabilen kapitalaren gerizpe. 2005eko udan aipatzen zen ea zer gertatuko zen ontza bat urre (28,35 gramo) 500 dolarretara iristen bazen. Abenduaren 31n 513 balio zuen. Martxoaren 1ean 562. Maiatzaren 17an 713 dolarretaraino iritsi zen, ondoren jaitsi eta asteotan 620 dolarren gainetik dabil.

Beinsteinen hitzetan «orain galdera nagusia da ea noiz eta zein testuingurutan zulatuko duen urreak 1.000 dolarretako sabai magikoa. Une horretan potentzia handietako banku zentralek diruaren eskema globala kontrolatu ahal izango ote dute? Dolarraren gainbehera azkarra hasiko da ala oraindik soka pixka bat (edo asko) tenkatzen segiko du? Euroaren nagusitasuna hasiko ote da orduan ala nahasketa handiak euroa berekin eramango du? Eta azkenik: zein da urrearen gehienezko prezioa?».

Bost urtez ari da goraka urrea. 1999an Europako banku zentralek erabaki zuten ondoko urteetako urre salmentak murriztea, eta 2001ean hasi zen garestitzen metal hori. Hasieran poliki eta 2004tik aurrera nabarmenago. 2005eko irailaren 1etik 2006ko martxoaren 1 artean ia %30 garestitu zen. Orduan ohartu ziren ekonomialari batzuk urrea luxuaren ikurra bai baina garai garratzen seinalea ere badela. Harrezkero aipatzen da urrearen kariotzea dolarraren ahuleziarekin bateratsu gertatzen dela.


Krisi garaietan aterpe

Beinsteinek dioenez, zenbait ikerlari ari da alderatzen gaur urreak bizi duen prezio igoera 1970eko hamarkadan -krisi ekonomikoarekin batera- ezagutu zuenarekin. Garai hartan, AEBetako Nixon lehendakariak dolarren truke gehiago urrerik ez emateko erabakia hartu zuenean, ontzako urrea 35 dolarretan zegoen. 1975 bukatu aurretik 100 dolarretara iritsi zen, ondoren gora jarraitu eta 1980an, panikoaldi betean, 850 dolarretan ezarri zuen marka. Geroago, beheraka hasi zen ostera.

Orduko gertakizunak ikusita, urre burbuilak hiru fase dituela uste dute ikerlari horiek. Lehen aldi batean urrea merke erosten da, eta prezioa pixkanaka doa berotzen, baina inork arreta handirik jarri barik. Hala gertatu omen zen 1971-1974 fasean eta berdin jazo omen da 2001-2005ean. Orain bigarren fasean ariko ginateke sartzen: mundu mailan espekulatzen da urrearekin eta prezioa arinago doa gorantz, baina egoera kontrolpean dagoela uste dute denek. Hala gertatu omen zen 1974-1978 aldian.

Hirugarren fasera abiada bizian sartzen omen da, espekulatzeko irrikagatik: maila txiki eta ertaineko espekulatzaile askok urrea nahi dute eta une batean ezustekoren bat dela medio -ekonomikoa, politikoa edo beste gisakoa- eromena nagusitzen da; prezioa kontrolik gabe goitituko da. Azkenik, eldarnioa bukatu eta urrea berriro prezio «normalago» batean lasaitzen omen da.

Aurreko burbuilak 14 urteko zikloa izan bazuen, oraingoan zer gertatuko den aurreikustea erraza ez da. Azken hamarkadotako globalizazioarekin analisian faktore berriak azaldu dira. Munduko ekonomia «finantziarizatu» egin da, sekula ezagutu ez diren adinako zorrak metatu dira -handiena AEBena-, zirkulazioan dauden kapital birtualak munduko barne produktua baino askoz handiagoak dira, mundu mailan etxegintza burbuila puztu da, burtsetan fondo kopuru oso handiak dabiltza batetik bestera... Kopuru erraldoi horien zati txiki samar batek urretara jotzea aski litzateke metal hori inork gaur ezin pentsatuzko prezioetaraino heltzeko.

1990eko hamarkada bukaeran burtsako espekulazioan oinarritutako burbuila globala puztu zen. Ahaztu samarrak daude baina garai hartan Jainkoaren hitza ziruditen Francis Fukuyamak aipatzen zuen «historiaren amaiera» eta enparauek. Beranduago, AEBek mundu mailako terrorismoaren kontrako gerra iraun- korrarekin Inperioa blindatuko zutela esan zuten. Iraken ikusi da hori ezinezkoa zela. Ondoren, lehen burbuilaren ordez bigarren bat indartu da: etxegintzako burbuila, gaur egun AEBetako bezala munduko ekonomiaren beroaldia sustatzen duena. «Eta orain -Beinsteinen hitzak dira- etxegintzaren burbuila txikiagotzen hasi ote den seinaleak sumatzen hasi direnean, adituek diote petroliotan eta urretan behar dela inbertitu. Hirugarren burbuila hasi da puzten».

1970eko hamarkadan petrolioaren prezioa nahiko azkar domestikatu zuten munduko agintariek, produkzioa handitzeko arazorik ez zegoelako. Gaur, aldiz, petrolio produkzioaren gailurra («Peak Oil» famatua) gainean daukagula uste dute askok. Energia gero eta urriagoa dela jakinda, herrialde garatuetan industri egiturak murrizteko planak nagusitzen dira; ondorioz, ez da ikusten finantz burbuilak -eta urrearena berdin- geldiarazteko moduko negozio berririk.

Beste ezberdintasun bat: 1970eko hamarkadan urrearen garestitzea eta krisi orokorra gertatu ziren aurreko urte luzeetan hazkunde ekonomiko oso handia izan eta gero. «Urrearen oraingo burbuila aldiz -idatzi du Beinsteinek- agertu da ekonomia globalak ia hiru hamarkadatan mantsotzeko joera nozitu eta gero, (...) herrialde aberatsak milioika langabez eta prekariotasun kronikoan bizi diren langilez beteta daudela, txirotasunak hondatutako gizarte egiturekin eta beren ekonomiak erabat finantzierizatuta».

Gaur munduan superpotentzia bakarra dago, AEB, zor eta defizitetan itota eta abentura militar batean zangotrabatuta. Bere agintea makaltzen ari da baina amerikarren ordezkorik ez da ikusten: globalizazioa deitzen den mundu mailako interes sareak AEBei lotuta dauzka preso oinordeko posibleak. «Horregatik -bukatzen du Beinsteinek- gero eta inbertsore gehiago daude mende luzez sendotasuna erakutsi duen babesari, urreari, begira». Urre gorria berdin krisi gorria?

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *
www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude