Liburutegia


2021eko uztailaren 27an

Aita-semeak
Aitor Arana
Hiria
192 orrialde

Gaztea aitaz maiteminduta

Homosexualitatearen gaia ardatz duen Aita-semeak eleberria 1995ean argitaratu zen aurreneko aldiz, Aitor Aranak bere Onan ezaguna plazaratu baino bost urte lehenago. Hiriak berrargitaratutako liburuak aitaz maitemintzen den semearen istorioa kontatzen du. Aita bisexuala da, eta familian hori aitortzeko inongo eragozpenik ez du. Gaztetan urrats kalpartsuak eman zituen -prostituitzera ere ailegatuz-, baina gerora lasaitu zen. Haatik, hain zuzen ere gazte garaian ezagututako pertsona batek ekarriko dio zorigaiztoa. Semeaz maiteminduko da aurrena pertsona hori, gazteak bere maitasuna arbuiatzen duelako zeharo zapuztuko da hurrena, eta gerora aitaz, bere gaztetako lagunaz maiteminduko da. Ondorio lazgarriak ekarriko ditu horrek.

Zazpi urkatuak
Leonid Nikolaievitx Andreiev
Alberdania, Elkar
220 orrialde 12,30 euro


Andreieven narrazio lanik interesgarrienetakoak euskaraz

Errusiako Orelen jaio eta Finlandian hil zen Leonid Nikolaievitx Andreiev (1871-1919) idazl gai nagusiak zorotasuna, heriotza, beldurra eta bakardadea dira, eta giza arrazoimenaren indarrari eta mugei buruzko polemika luzea izan zuen bere aurreneko lanengatik hainbeste mirestu izan zuen Gorkirekin. Euskaratutako liburuan, Zazpi urkatuak kontakizunean, auzitegi militar batek kondenatu dituen bost iraultzaileren eta bi gaizkile arrunten azken egunak kontatzen ditu. Ilunpeak-en, berriz, polizia atzetik duen ekintzaile batek gordetako prostituzio etxean izandako bizipena, eta Espektroak narrazioan, zoroetxe batean gertatzen dena.

Dantzaldia
Irene Nemirovsky
Txalaparta
114 orrialde 12 euro

Nerabe baten mendeku izugarria

Eider Rodriguezek euskaratu du judu familia aberats batean jaiotako Irene Nemirovsky idazlearen Dantzaldia lana. Aldi berean, 1903an Kieven sortu eta 1942an Auschwitzen naziek erail zuten idazlea egungo irakurleari aurkezten dio Rodriguezek. Idazlearen amak ez ei zuen bere alaba begien aurrean ikusi ere egin nahi, zahartzaroaren gainbehera gogorarazten ziolako, eta Irene Nemirovskyren haurtzaro eta nerabezaroko urteak ez omen ziren oso zoriontsuak izan. Hori izan daiteke hain zuzen Dantzaldia narrazioan islatzen duen mendekuaren ardatza. Gurasoek, aurreneko aldiz, antolatu behar duten 200 gonbidatuentzako dantzaldira joatea debekatu egingo diote amarekin batere ondo konpontzen ez den hamalau urteko neskari. Neskak denik eta ezer baino gehiago desio du dantzaldian izatea. Hortik bere mendekua.

Haur literatur lehiaketa. Ipuin eta komikia. XVIII. edizioko irabazleak. 2005
Batzuen artean
Iruñeko Udala
80 orrialde

Ipuin eta komiki irabazleak

Iruñeko Udalak Haur Literatur Lehiaketako 2005eko edizioan ipuin eta komiki sailetan gailendu ziren haurren lanak plazaratu ditu. Askotariko lanak egin dituzte: ipuin ilustratuak, zuri-beltzezko komikikiak, komiki koloredunak... Ezin, bada, guztien zehaztasunak hemen jaso, baina hauexek dituzue komiki formatuko liburuxkan aurki ditzakezuen ipuin eta komikien egileak: Jon Larraza Ruiz de Larramendi, Idoia Belasko, Irati Baztan, Ekaitz Berrade Campion, Jon Bienzobas, Ainhoa Nagore Hermoso de Mendoza, Jokin Salegui Diez, Maialen Oyeregui, Adur Moreno, Garazi Otxoa Etxegarai, Adrián Iglesias Martín, Alaia Ardanaz Biskarret, Izaro Berasategi, Maialen Aldunate Sainz, Naroa Serna Romero, Ainara Eneriz, Iñaki de la Iglesia Nagore, Iratxe Durán, Ander Goñi, Garazi Otxoa, Ekaitz Zabalza eta Julen Sadaba.

Aitona gurearen Makilakixki. Joxemartin gogoratuz
Batzuen artean
Utriusque Vasconiae
166 orrialdes

Apalategi familiaren lana gogoan

Duela ez asko zendu zen Joxemartin Apalategi antropologoaren burutazioari esker sortutako liburua da Aitona gurearen Makilakixki. Bertan, bere aitona Felipek 1921ean Joxemiel Barandiaran auzokideari eskainitako kontu zaharretako bat aztertzen dute hainbat apalategitarrek: Joxemartinek antropologiaren ikuspegitik, M. Jaione Apalategik, berriz, ipuinaren ibilbide pedagogikoa eskaini du, argitalpen andana izan baitu eta ikastoletan zein ikastetxeetan dezente erabilitakoa da. Jokin Apalategik gaur egungo psikosoziologiatik kontu zahar horren muina den justiziaren gaiaz zer ikaskizun atera iradokitzen du. Eta Ur Apalategik bere osaba Joxemartini agur esaten dio.

Katalin udan
Liesbet Slegers
Ibaizabal
28 or. / 6,20 euro


Katalinen udako bizimodu dibertigarria

Orrialde garbigarriak eta ertz biribilduak dituen Katalin udan liburuxka etxeko gazteenei zuzendua dago, beraiek irakurtzeko, edo narratzaileen papera helduren batek egin dezan. Nolanahi ere, marrazki handi bezain adierazgarrien ondoan agertzen den kontakizun urria letra larriz idatzia dago. Zer kontatzen duen? Katalinek udan egiten duena: sasoi horretan nola janzten den, amatxok txapela eta krema jartzen dizkiola eguzkitik babesteko, zertara jolasten den, uretan nola dabilen eta bitartean bere nebatxoak nola egiten duen lo.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude