Bizkaiko plazan entzundakoak


2021eko uztailaren 19an
Bizkaiko bertsogintza izenduna, XX. mendea aurrera samartu arte behintzat, ez da plazako bertsolaritza izan», dio Xabier Amurizak Bizkaiko Bertsogintza II liburuan. Hori bai, hamaika ezizen eta hamaika izengabe agertu ziren orduko aldizkarietako zein egunkarietako orrietan. Horiekin batera baita hainbat izen propio ere. Eskoladun eta ikasiak batzuk, eskola gabeak beste batzuk. Bertsoak bakarrik ez, koplak ere asko idazten zituzten 36ko Gerrara arte. Ez da harritzekoa, beraz, Bizkaiko Bertsogintza III liburuan zati handi bat hartzea koplaritzak, «Bizkaian hain maitea eta, zorionez, ugari jasoa izan den bertsogintza xarmangarri horrek» Amurizaren esanetan.

Bat-bateko bertsogintzari dagokionez, Kepa Enbeita Urretxindorra izan zen XX. mende hasieratik 36ko Gerrara arteko erreferentzia nagusia. Mende hasieran Getxon antolatu zuten txapelketa batean lehenengo saria lortu zuen, hogeitabost urterekin. Bigarren Txirritak egin zuen. Ordutik batetik bestera ibili zen gaixotu zen arte. 1941ean hil zen. Gerra aurretik gerra osterako zubi lana, berriz, honen seme Balendin Enbeitak egin zuen. Gerra denboran erdi isilik ibili zen-eta bertsolaritza.

1958an antolatu zuen Euskaltzaindiak lehenengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Alfontso Irigoienek gutun batean hala zioen: «Bilboko arenala puntatik puntara beterik egoan gentez, eta urrunetan be, gentea zutunik ikusten zan, ezarleku barik» Abuztuaren 24an egin zen final handi hori eta Balendin Enbeita muxikarrak jantzi zuen txapela. Juan Ormaetxea larrauriarra izan zen bigarren. Hirugarren Jose Alberdi mañariarra. Laugarren Asentzio Bidaurrazaga getxoztarra, bosgarren Eusebio Zubiaga Urdulizkoa. Beste biak Pedro Castrejana Loiukoa eta Florencio Zarraga Berangokoa ziren. Azken bi hauek zenbatgarren egin zuten ez dakar dokumentuetan. Epaimahaian Nazario Oleaga Euskaltzaindiako idazkaria, Migel Arruza, Josu Arenaza medikua, Aita Santi Onaindia karmeldarra, Aita Martzel Andrinua pasiotarra, Gabriel Aresti idazlea eta Alfontso Irigoien zeuden, besteak beste. Irigoien bera ibili zen aurreko hilabeteetan bertsolariak topatzen, baimenak lortzen, laguntzak eskuratzen, epaimahaia osatzen zein gaiak eta ariketak prestatzen. Propaganda ere berak egiten zuen. Bar ipintzen zuen leku guztietara gutun-azal bat bidaltzen zuen propagandarekin eta gero hauek jartzen zuten tabernan. Pertsona klabea izan zen Irigoien urte horietan guztietan. Egindako lana gutxi balitz, urteetan batutako dokumentu, argazki eta abarrei esker, gehiago dakigu gure historiaren inguruan.

1959an ere ospatu zuten Bizkaiko Txapelketa, baina oraingo honetan Eskualdeetakoak jokatu ziren lehenengo. Bost izan ziren guztira. Denak herriko jaietan. Urkiolan ekainaren 13an Jose Alberdi mañariarra izan zen txapeldun, Mungian ekainaren 28an Juan Ormaetxea, Bermeon ekainaren 29an Deunoro Sardui, Markinan uztailaren 18an Jon Azpillaga eta Zeanurin abuztuaren 15ean Basilio Pujana. Finala Bilboko Areatzan egin zuten berriro. Abuztuaren 30ean, jaietan, egitekoa zen, baina alkateak bozgorailuak kentzeko agindua eman zuen. Azkenean, hurrengo domekan egin zuten. Berriro ere Enbeitak jantzi zuen txapela eta Jon Azpillagak egin zuen bigarren. Anaitasuna aldizkariak osorik atera zuen final hori gehigarri berezi batean. 1960an, 1961ean, 1962an, 1964an eta 1966an ere antolatu zuten Txapelketa.


Bertsolarien batzarrak

Ez zituzten txapelketak bakarrik antolatu, 1963. urtean bertsolarien batzarra antolatu zuten Markinako karmeldarrek. Pilarica egunean izan zen, urriaren 12an. Balendin Enbeita, Iturri, Sardui, Pujana, Lopategi, Arregi, Mugartegi eta Ibarzabal bizkaitarrekin batera Basarri, Lazkano, Agirre eta Egileor ere bertan ziren. Berdin egin zuten hurrengo lau urteetan ere. Bertso saioaz gain, berbaldiak ere antolatzen zituzten. Jose Mari Iriondok bertsolaritzaren historia izan zuen berbagai, Xabier Amurizak bertsolarien zelanbaiteko antolaketa baten premia eta Juan Mari Lekuonak doinuak. 1967ko batzarrean, ostera, Abel Enbeita falta izan zen. Bezperan atxilotu egin zuten. Gabriel Arestik hartu zuen berba eta esan zuen: «Eskatzen dizuet hemengo bertsolari guztiei dokumentu bat firmatzeko, Bizkaiko gobernadoreari Abelen libertatea eskatzeko. Uste dut dela justiziari eta bertsolaritzari zor diogun beharrizan bat». Eztabaida piztu zen orduan. Eztabaidaren erdian Abel Muniategik «Gugana heldu da dokumentu bat/idatzitzeko premia/praileren batek ekarri beza/idatzitzeko makina» bota zuen. Horregatik edo beste arrazoiren batengatik, baina gehiago ez zuten Markinako karmeldarrek batzarrik antolatu.

1975ean, 76an eta 77an Mallabiko Bertsolari Txapelketa antolatu zuten. «Bizkaiko 2. mailako txapelketa» legez izendatu zuten berau. Mallabiko orduko gazte mugimenduak antolatu zuen eta asmoa batez ere gazteak eta plazan gutxi ikusten zirenak bultzatzea zen. Bertsolariek bizkaitarrak izan behar zuten eta ez zegoen adin mugarik. Hori bai, behin txapeldun ateratzen zenak ez zeukan hurrengo urtean parte hartzerik.


Bertso eskolen loraldia

Frankismo osteko urte horietan hainbat bertso eskola sortu ziren. Mallabikoa eta Durangokoa (gaur egun Iurretakoa), besteak beste. Hala ere, lehenengo bertso-eskola 1959an sortu zuten: Garriko. Muxikako Ariatza auzoko Fuenterrabia tabernan elkartzen ziren garai hartako hainbat bertsolari gazte Pedro Ajuria eta Balendin Enbeitarekin batera. Pedro Mari Aldana idazkariak hala batzen du aktan: «Eta zer izango da gure batzar-gaia? Gauza erreza, oso erreza: bertsotan egin, bertsotan, datorren urtian Bilbon izango dan txapelketa naguzian, nagusi izan daitean Ariatzako erria. Asmo ederragorik ezin geinke billatu, geurea dogun berbeta bizi au, munduaren zear ezagutua izan daitean, batez be geroago eta sendoago maitatuaz». Hogeitabost batzar egin zituzten guztira. Garrikoren bigarren loraldia 80ko hamarkadan etorri zen -aurretik ere Lamikizen batzen ziren arren-. Lehenengo Garrikoko ikasleak irakasle zirela. Oraingoan bertsolariak batzeko bakarrik ez, umeei bertsotan irakasteko ere sortu zen. Ordurako bertso eskolen mugimendua puri-purian zegoen Bizkaian. 70eko hamarkadan sortu zen Mallabikoa eta baita Durangokoa ere. 80ko hamarkadarako sortu ziren Santutxukoa, Algortakoa, Durangokoa, Gernikakoa, Ondarroakoa, Arratiakoa, Zornotzakoa, Larrabetzukoa zein Mungiakoa. Hainbat estilotako bertso eskolak. Gaur egun ere oraindik indartsu jarraitzen dute horietako batzuk.


Lehenengo emakumea

80ko hamarkada horretan abestu zuen plazan lehenengo emakume bertsolariak: Kristina Mardaras. Emakume bertsolariak aspaldikoak dira, baina plazan ibilitakorik ez zegoen ordura artean. 1982an abestu zuen lehenengoz plazan Mardarasek eta honela kontatzen du Bizkaiko Bertsogintza IV liburuan: «Gogoan daukat lehenengoz kantatu nuenekoa, Bilbon. Entzuleen artean sekulako isiltasuna sortu zen, ea zer kantatuko nuen. Eta gero, bertsoa kantatzen nuenean, ordaina txalo piloa izaten zen». Hala ere emakumea taula gainean txarto ikusten zuenik ere bazen: «Entzunda daukat bertsolariren batek edo bestek ez zuela nirekin kantatu gura, feminista nintzelako». 1980ko hamarkada hasiera horretan bera izan zen emakumezko bertsolari bakarra. Horretan denbora guztian txapelketetan ere parte hartu zuen.

Etenaldi luzearen ostean, 1987an Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa antolatu zuen Bertsolari Elkarteak (oraingo Bertsozale Elkartea dena). Orduko errealitateak ekarri zuen herrialde biek bat egitea. 1990ean antolatu zuten hurrengoa. Belaunaldi berriak gogor zetozen. Eta hortik gorakoa historian sartzeko goizegi omen da.


Azkenak
Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


Eguneraketa berriak daude