Liburutegia


2021eko uztailaren 16an

Euskara bikaina ipuinetan
Gotzon Garate
Gero
158 orrialde 14 euro

Baserritarren euskara aberatsa

Gotzon Garate hogeita hamazazpi urtez ibili da Euskal Herriko zazpi probintzietako baserrietan hangoek mintzatzen duten euskara jasotzen. Berak dioenez, euskarak, ona izateko, nahitaez hiru baldintza bete behar ditu: hutsik gabekoa izatea, ulerterraza izatea eta aberatsa izatea, eta baserritarren euskarak hiru baldintza horiek betetzen ditu. Gainera, baserrietan mintzoduna zaharrago, euskara aberatsago. Izan ere, baserrietan egun galdu diren lanak egiten ziren: garia erein eta laborea bildu, lihoarekin soinekoak egin, soroak goldatu, lixiba egin, ogia erre... Eta lan horiei josiak hitz asko, esapide ugari eta atsotitz ez gutxi zeuden. Gero argitaletxearen eskutik plazaratu duen liburu honetan, baserritarrei entzundako ipuinak bildu ditu.

Alkiza auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950)
P-J. Aranburu
Alkizako Udala
842 orrialde

Pello Joxe Aranburu
Alkizako historiaz

Hamaika artxibo, agiritegi eta liburutegi arakatu ditu Pello Joxe Aranburu Ugartemendiak Alkizaren historia ezkutua idatzi ahal izateko. Horrela osatu ahal izan du Alkiza auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950), grafikoz eta argazkiz hornituriko liburu mardula. Berrogeita hamar baserri omen zeuzkan Alkizak 1800. urtean, baino gehiago ei ziren 1600.ean zituenak. Bestalde, 1527-1561 urteetan, Gipuzkoako Artziprestazgo Nagusiko idazkaritza Alkizan egon omen zen.Egurrola herri burdinolaren urrats goiztiarrak ere aipatzen ditu Aranburuk, baita herrian jaiotako eskultore, arkitekto eta hargin sonatuek Alkizan egindako eraikuntza dotoreak ere. Horren guztiaren berri eman du egileak liburuan.

Inork ikusi ezin duena
Sinclair Smith
Elkar
192 orrialde 12 euro

Hilketak ikusten zituen neska

Txomin Arratibelek euskaratu duen Sinclair Smith-en Inork ikusi ezin duena nobela gazteei zuzendua dago, eta begietako ebakuntza bi jasan behar izan zituen neska gazte bati haien ondoren gertatutakoa agertzen du. Arrakasta osoz gainditu zituen neskak operazio horiek, eta haiei esker, ikusi egiten du orain. Okerrena da beste edonork baino gauza gehiago ikusten dituela: hilketa lazgarri batzuk, eta are tamalgarriagoa, hilketa horiek gertatu bitartean neska gaztea hantxe egon ohi da. Izuturik, gertatzen zaiona baten bati kontatzea erabakiko du neskak. Bere sendagileari azaltzen ahalegindu da, hasteko; baina hark ez dio gazteari sinetsi. Eta beste hainbeste gertatuko zaio itsua izandakoari poliziekin hitz egitera doanean. Eskerrak azkenean haietako bat neskari kasu egitera deliberatzen den.

Ez dago gure geneetan
R.C. Lewontin, Steven Rose, Leon J. Kamin
Gaiak
374 orrialde


Biologia berria zaharraren aurrean

Gaiak argitaletxeak plazaratutako liburu honen izenburu zehatza Ez dago gure geneetan (Biologia, ideologia eta giza izaera) da, eta teknologiak ezkutatzen dituen hainbat gezur begien bistan jartzen ditu. Esate baterako, Belen kurba, adimen koefizientea edo determinismo biologikoa. R.C. Lewontin eboluzio genetistak, Steven Rose neurobiologoak zein Leon J. Kamin psikologoak lan hau egiterakoan zuten helburua zientziak barneratzen dituen gizarte-eraginak aztertzea eta ezkutuan duen ideologia agerian uztea izan da. Eta horretarako, zorrotz kritikatu dituzte terapia genikoa, psikologia ebolutiboa, garunaren funtzioen adierazpen grafikoak, ADNaren interpretazioa, sexuen arteko desberdintasun diskriminatzailea, homosexualitatearen eta kode genetikoaren arteko harremana eta biolentziaren oinarri biologikoak, besteak beste.

Aberriaren alde
Ebaristo Bustintza Kirikiño
Labayru Ikastegia, BBK Fundazioa
348 orrialde 13,52 euro

Kirikiñok idatzitako
artikulu politikoak

Ebaristo Bustintza Kirikiño idazle emankorraren artikuluak gaika batu eta argitaratu du Labayru Ikastegiak. Aberriaren alde izenburuarekin plazaratutako liburuan gai politikoak bildu dituzte, hain zuzen ere Euzkadi egunkaria sortu zenetik (1913) Primo de Rivera diktadoreak boterea eskuratu eta egunkariaren euskarazko orrialdea debekatu zuen arte (1923) mañariarrak argitaratu zituen idazlanetatik aukeratu dituzte artikuluak. Nolanahi ere, oraingo irakurleek Kirikiño behar bezala kokatu ahal izateko, testuon aurretik Cesar Gallastegik idatzitako sarrera lana dator, haren bizitza eta lanaz, zein 1913-1923 urtetako bizitza politikoaz hainbat datu eta zertzelada interesgarri eskainiz.

Alimaleko fantasiak
Antton Dueso
Elkar
88 or. / 8,50 euro

Hamar urtetik aurrerako neska-mutikoentzat

Antton Duesok idatzi, Agurtzane Ortizek euskaratu eta Iñaki Martiarena Mattinek marraztutako liburu honen mamia hainbat animalik duen fantasia agertzea da. Lau ipuin dira eta bakoitzak protagonista berezia du. Aurrenekoak Anne Marie antzara pinpiriña; bigarrenak Joxe Mari, hegan egiten ikasten tematu zen astoa; hirugarrenak Mari Pili, arrautza frijituak erruten zituen oilo gaztea, eta laugarrenak Luixmari, Uholde Unibertsaletik animalia guztiak salbatzeko ontzia egin zuen zaldia.


Azkenak
Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Komunitateaz (I)

Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]


2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


2025-02-17 | Jakoba Errekondo
Intsektuen negupasa

Hotza gogor ari du. Ez denean, baina aurtengo neguan lurralde batzuk ederki jotzen ari du. Eta intsektuek nola irauten dute, udaberriarekin indarrean berragertzeko? Kaleko galdera izan dut bart. Hortik intsektuen adimendu eta buruargitasunera koxka ttikia dago. Berritu ditugu... [+]


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Eguneraketa berriak daude