Dantzari heavya atondu


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Metallicaren tourra 1992ko azaroan 13an iritsi zen Donostiara. Jaka beltz, zorri hegalari eta dezibelio orgia eroan sartu eta ia lepo-hezurra hautsi arte dantzarazi nuen burua. Biharamunean jaka beltzaren ordez baserritar brusa jantzi, eta txapela buruan makaleko bestondoarekin joan nintzen dantza taldearekin neukan zitara. Izan ere, 1990ean Argia dantzari taldearen Zortziko ikuskizunak liluratu ninduen. Zortzikoren doinuek eta dantzek mozkortuta erori nintzen dantza tradizionalaren sarean. Metallica, Argia dantzari taldea, Guns N’ Roses eta Su ta gar dira 90eko hamarkada hasierako nire bizitzaren soinu bandaren toptenak.

Ez dakit esaten noiz pasa ziren modaz heavyak. Akaso ez ziren inoiz modan egon, baina eredu musikal horri tinko eusten diote zenbait taldek eta doinu gogorren proposamenak jarraitzaile fidelak ditu belaunaldi berrietan ere. Gure taldeko dantzari gazteagoekin 15 urteko tartea dut, baina horien artean badira Metallica eta Su ta Garren zaleak. Metallica, Su ta Gar eta ezpata-dantzak osatutako menuak baditu jarraitzaileak oraindik ere.

70eko hamarkadan abiatu zenetik heavyak oso argi izan ditu bere ezaugarri nagusiak: soinu astuna, kitarra eta bateria indartsuen nagusitasuna, distorsiorako zaletasun mugagabea, abiadura handiko trenaren erritmo azkar eta errepikakorra, eta rock and rollaren bolumena eta teatralitatea azken muturreraino eramatea. Gaur egun tradiziozko musika da heavy metala. Diska-denda handietan "musika tradizionala" izeneko atalean sailkatu beharko genituzke Iron Maiden eta enparauak. Baina bidea egin duten beste zenbait tradiziotan bezala, heavy metalean ere arruntak dira hasierako oinarriei eusteko joeren eta berritzeko borondateen arteko tentsioak. Heavy ortodoxoaren ezaugarrietatik abiatu eta soro berrietan sartzen hasi direnek berehala antzematen dituzte tradiziozale itsuen makilakadak.

Zenbaitek ez diote barkatuko inoiz Metallicari 1996an ilea moztu izana. Beste batzuk ahalegin handiak egin dituzte ile motza izan arren heavyak izan daitezkeela frogatzen. Rammstein taldeak heavy tradiziotik abiatu eta heavy izpirituari traiziorik egin gabe bide berriak jorratu ditu. Metala, rock industriala eta musika elektronikoaren eraginak ditu alemaniarren proposamen bortitzak. Hori bai, gauza bat da ilea motza izatea, eta bestea parafernalia heavya ez erabiltzea. Rammsteinek muturreraino eraman ditu tradizio heavyko emanaldi piroteknikoak. Donostiako su artifizialen lehiaketa bera irabazteko moduko su eta eztanda erakustaldiak dira horien kontzertuak.

Su ta Garreko gure lagunek ere moztu zuten ilea. Horrek ez zien indar zipitzik ere kendu, baina handik pixka batera, haietako batzuk konturatu ziren erosoago sentitzen zirela txima luzeekin. Beraz, bakantzen hasitako ileak luzatzen utzi dituzte berriz. Ikerfolk elkarteko Ane Albisuk idatzitako Atondu liburua argitaratu da egunotan. Euskal tradiziozko jantzien nondik norakoak eta aurrera begirako proposamenak bildu ditu bertan. Euskal janzkeraren oinarri-oinarrizko ezaugarriak txapela eta buruko zapia direla esan zigun Albisuk aurkezpen ekitaldian. Azken urteotan dantzarion artean ohikoak dira txapela kentzeko ahaleginak. Txapelik gabe primeran dantzatu daitekeela erakutsi du zenbaitek. Hori bai, lehen ere dantzan kaskar zebiltzanak, txapelik gabe kaskar jarraitzen dute. Gu ere txapela kenduta konforme ibiliko ginateke, baina Su ta Garrekoak txima luzeekin bezala ohitu gara gu txapelarekin, eta eroso daramagu, roskan sartuta. Gainera, ileak urritzen hasi zaizkigu dagoeneko eta oraintxe egiten digu benetan mesede.


Azkenak
2024-11-26 | Ahotsa.info
Paris 365
15 urte pobreziari aurre egiten Iruñerrian, eta inoiz baino beharrezkoagoa

Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]


2024-11-26 | Sustatu
Kabi@ 2024 Durangoko Azokan: Eremu digitala pentsatzen eta garatzen

Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Eguneraketa berriak daude