Citius, altius, fortius?

Mont Ventoux, 1967. Tourreko mendaterik gogorrenetakoan gora, Tom Simpson Peugeot taldeko txirrindulari ingelesaren bihotzak «nahikoa da» esan zuen. Analisiek anfetaminetan positibo eman zuten eta heriotza honek kirol mundua astindu zuen. Urte horretan bertan, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak lehen aldiz debekatutako substantzien zerrenda zehaztu zuen eta hurrengo urtean, 1968ko Mexikoko Joko Olinpikoetan analisi masiboak egin ziren.

Baina dopina ez zen gauza berria. Antzinako Grezian, landare, hazi eta onddoen estraktuak hartzen zituzten atletek. Animalien testikuluak ere jaten zituzten testosterona maila igotzeko. Erroman gladiadoreei eta kuadriga lasterketetan lehiatzen ziren zaldiei ematen zitzaizkien substantziok. Hala ere, horrelako sofistikazioez gain, greziarrek zein erromatarrek, sarritan ardoa edaten zuten euren jarduna pizteko.

Kirolak bezala, dopinak XIX. mendean izan zuen berpizkundea. Oraingoan, gizartearen gehiengoak goizero martxan jartzeko erabiltzen duen droga berbera nagusitu zen: 1805etik aurrera igeriketan, atletismoan eta txirrindularitzan kafeinaren erabileraren frogak daude.

Dopinak eragindako lehen heriotza dokumentatua 1886an gertatu zen, Bordele-Paris lasterketa irabazi ondoren, Arthur Linton txirrindulari galesa Trimethil izeneko sustantziaren gaindosiagatik hil zenean. Joko Olinpikoetako dopinaren lehen biktima, berriz, 1904ko St. Louiseko Jokoetan etorri zen, Thomas Hicks maratoi korrikalariak arrautz gordinak, estriknina eta brandya nahastu eta emaitza injektatu zuenean.

1930eko hamarkadan lehen esteroide sintetikoak garatu zituzten eta kulturistak izan ziren horiek erabiltzen lehenak. 1950erako gainerako kiroletara zabaldu zen kontsumoa; urteetan, anfetamina izan zen dopinaren erregina. Baina Gerra Hotzaren urte horietan, bi blokeek gerra paraleloa burutu zuten nork lehenago asmatu testosteronaren efektua zuen botika. Borroka AEBetako halterofilia taldeko medikuak, John Ziegler alemanak, irabazi zuen, 1955ean lehen esteroide anabolizantea garatuz.

Simpsonen heriotzaren ondoren, dopinaren aurkako borrokari ekin eta, kontrolaren eta zigorraren aroan, Ben Johnson izan zen protagonista nagusienetakoa: Seulgo 1988ko Jokoetan 100 metrotako urrezko domina kendu zioten stanozolol-en positiboa emategatik. Ordutik kasuak etengabe ugaritu dira, kirolariek ideal olinpikoaren bila jarraitzen duten bitartean: azkarrago, altuago eta indartsuago izan nahi dute, kosta ahala kosta.

* * * * * * * * * *


Arrastoak

Kolonialismoaren errebisio faltsutzat jo du hainbatek Parisen ekainaren 27an ateak ireki zituen Musée des Arts Premiers delakoa. Quai Branly-ko museo honen bultzatzaileek diote kontinente guztietako kulturak errespetuz biltzeko, zibilizazio ahaztu eta gutxietsiek merezi duten onarpena jasotzeko proiektua dela
Baina azken urteetan bada kolonialismoaren «onurak» defendatzen dituen korronte bat: Paul Johnson historialariak, Giovanni Sartori eta Samuel Huntington politologoek, Edward N. Luttwak ekonomilariak edo Margaret Thatcher eta Silvio Berlusconi bezalako eskuineko politikoek koloniak eta protektoradutzak berrezartzeaz hitz egiten dute, «bideragarriak ez diren estatuak bide honetik eramateko». Islamismo erradikalak are gehiago zabaldu du korronte hau kontzientzia lasai izan nahi duen Mendebaldean.

Honen aurrean, beste aditu batzuek -Marc Ferro, Edward Said, Angelo Del Boca, Bernard Lewis...- ez dute onartzen kolonialismo »onik». Nazioarteko gatazken irtenbide baino, kolonialismoa, neurri handi batean, horien iturri izan dela aldarrikatzen dute. Museo berriaren bildumen balioa zalantzan jarri gabe, proiektuaren zentzua jartzen dute auzitan, esparru arriskutsu eta labainkorrean jaio baita.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude