Liburutegia


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Groucho eta ni
Groucho Marx
Meetok
314 orrialde 18 euro


Umorista handi bat, bere buruaz

Miren Arratibel eta Aintzane Atelari zor zaie Meetok argitaletxeak kaleratu duen Groucho eta ni euskaraz irakurri ahal izatea. Harkaitz Canoren hitzaurrea duen umorez betetako liburu honen mamia, Julius Henry Marx (1890, New York - 1977, Hollywood), era guztietako eszenatokietan Groucho Marx bezala ezagutua izan zen gizonak bere buruari buruz paperean idatzita utzi nahi izan zituen zertzeladak dira. Jakina, marxtarren artean sortu zen bera, eta aitona-amonen, aita-amen eta beren anaien berri ere ematen du berean. Eta baita izan zituen emazteen eta seme-alabena ere. Baina batik bat txiki-txikitandik inguratu zuen gizartea islatzen du, vaudevilleetan ekin zionetik, antzerkian, zineman eta telebistan ospetsu bilakatzeraino.

La vida cotidiana en San Sebastián después de la destrucción
Fermín Muñoz
Dr. Camino Institutua
568 or. / 16 euro


Donostiako egunerokotasuna hiria suntsitu ondoren, 1813-1816

Espainiako Independentzia Gerraren gainbeheran, Frantziako indarrek hartuta zeukaten hiria berreskuratzeko aitzakiaz, 1813. urteko abuztuaren 31n Ingalaterra eta Portugalgo tropek Donostian su eta gar sartu eta hiriaren guztizko hondamena eragin zutenez geroztik, bertan bizirik irautea izan zutenen egunerokotasuna da Fermín Muñoz Echabegurenek La vida cotidiana en San Sebastián después de la destrucción de la ciudad. 1813-1816 izeneko liburuan agertzen duena. Hiria berriz nola osatu zen azaltzen du, zehatz-mehatz, Zubietako Aizpurua leinu etxean egindako bilera historikoan Donostiako pertsona talde batek idatzi zuen orritik abiatuta. Beraz, hiriaren berreraikuntzaren xehetasun osoko kontakizuna da berea.

Sombra de sombras
Juan Garzia Garmendia
Alberdania
126 orrialde 17,50 euro


Itzalen itzal gaztelaniara itzulia

Antton Olariagaren disenuarekin Alberdania argitaletxearen Alga bildumak plazaratutako Sombra de sombras Juan Garzia Garmendiak 1993an argitaratu zuen Itzalen itzal izenburuko liburuaren gaztelaniazko bertsioa da. Manu López Gasenik itzuli du Cervantesen hizkuntzara. Hari mehe batek lotzen dituen hamaika narrazio guztiz ezberdinez osaturiko liburu honek Italiara darama irakurlea. Baina egungo Italiako hamaika hirietara bezala, hiri horietan ikus daitezkeen monumenturik gogoangarrienak eraikiak izan ziren garaietara ere, hau da Erdi Aroko Italia errenazentistara. Pisa, San Gimignano, Firenze, Siena, Orvieto, Erroma, Perugia, Gubbio, Venezia, Verona eta Milano dira, hurrenez hurren, ikerlari tematsu bezain ezohiko batzuek bere jakinmina asetzeko hautatuko dituzten hiriak.

Euskal Herriko XVII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2005
Batzuen artean
Ikastolen Elkartea
96 orrialde


Iazkoan finalera iritsitakoak

Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak eta Altsasuko Udalak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lagundurik antolatzen duten Eskolarteko Bertsolari Txapelketan iaz finalera iristea lortu zutenek 2005eko ekainaren 18an, Altsasun, eskaini zituzten bertsoak daude liburuxka honetan bildurik. Eta baita parte hartzaile guztiak une ezberdinetan agertzen diren argazkiak ere. Ordukoan, Donibane Garaziko Mattin Luku gertatu zen txapeldun 14 urte artekoentzako taldean, eta Mikel Olaizola elgoibartarra txapeldun orde. Hamalau urtetik hemezortzi urte bitartekoen taldean, berriz, Maddalen Arzallus hendaiarrak jarri zuen txapela, eta Gorritiko Julio Soto izan zen txapeldun ordea. Nolanahi ere, finalean parte hartu zuten guztiek jaso zuten bere saria, eta, horretaz gain, sari berezi bat ere izan zuten: astebeteko egonaldia Lisboan.

Lanaldi murrizketari buruzko eztabaida, 1995-2005
J. I. Imaz
Utriusque Vasconiae
288 orrialde
8,50 euro


Lanaldia murrizteak daukan garrantzia

Soziologian doktore eta UPV/EHUko irakasle den Jose Inazio Imaz Bengoetxeak lan denboraren gaia aztertzen du, 1990eko hamarkadan Europako langile mugimenduak lanaldi murrizketaren aldeko borrokari astinaldi bat ematea erabaki zuenetik ia gaur arteraino. Izan ere, 35 orduko lan astea lortzea ez dirudi oso erraza. 2002tik aurrera aldaketak eta atzera pausoak gertatu dira borroka horretan. Baina egilearentzat gauzak garbi daude. Lan denborari buruzko eztabaida, aberastasun banaketari buruzkoa bezala, oraindik beharrezkoa eta posiblea da. Eta kapitalismo liberalarekiko eta produktibismo industrialarekiko kritiko izan nahi dutenen helburu izan beharko luke.

Bus bat Alabaman
Batzuen artean
Saure
32 or. / 13 euro


Bakearen alde lehiaketako irabazlea

Jean-François Sauré eta Sandra Garciaren artean osatutako komiki honek Fernando Buesa Blanco Fundazioak antolatutako Bakearen alde lehiaketa irabazi zuen. Euskarara, Pedro Diez Ulzurrunek itzulia izan da. Zurien esklabotasunetik ateratzeko beltzek egin duten borrokaren berri ematen du. Thomas Jeffersonen neskameetako batek 40 urtez lan egin ondoren aurreztutakoarekin erosi zuen askatasuna, XX. mendean ondo sarturik ere beltzek jasaten zuten diskriminazioa, horri aurre egiteko egin zutena...


Azkenak
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


Gazteen artean apenas kontsumitzen dira euskarazko edukiak ETBen eta Primeran plataforman

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 2.800 ikasleri egindako galdetegiaren arabera, plataforma digitaletan gazteek edukiak ez dituzte euskaraz kontsumitzen. Horrekin “arduratuta”... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


2024-07-24 | Goiener
Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu du Dimako Udalak

Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zen.


Polioa topatu dute Gazako uretan eta epidemia zabaltzeko arrisku handia dago

Palestinar errefuxiatuen kanpalekuen ondoko ur zikinetan Poliomielitis birusaren kontzentrazio altuak topatu dituzte. UNICEFek ohartarazi du “hondamendia” gertatzeko aukera asko daudela.


Eguneraketa berriak daude