Kantabria: Eskumaren ezker pareta

  • Mapan begiratua, Euskal Herriko ezker-pareta dirudi Kantabria auzo-lurraldeak. Ondorioz, Espainiako eskumaren mugarria ere bagenuke! Tira, Kantabria pagotxa da Bilbo aldean bizi garenontzat: gertu dago, eder ageri zaigu, jan eta lo merkeago egin ditzakegu bertan. Kantabria osoa korrituko dugu artikulu labur honetan. Etorri nahi ez baduzue, toki gehiago besteontzat.

2021eko uztailaren 27an
Hasteko, Castro eta Laredo... Ez dira bat ere «cool», badakigu. Proba ezazue bien artean dagoen Oriñon badiarekin, zer esanik ez bazter batean ezkutatzen den Sonabia hondartza naturista: buru gainean sekulako pareta daukagu, bertako buitreak itsasora begira jaiotzen dira, penintsulako bakarrak.

Barru alderantz egiten duen Guriezo bailara ez da bereziki interesgarria, gainera laster Bizkaia bilakatzen zaigu Turtzioz-Artzentales eskualdean. Hurrengoa bai, Laredotik barrurantz lehen natur gune bikainaz egingo dugu topo: Asón ingurua. Tira, Laredo bera ere... Hondartza gainean etxe-lerroak ezarri izan ez balira, lehen mailako erreserba naturalean geundeke, sekulako padura dago bertan eta merezi du inguratzeak.

Kantabriako mendilerroak lau gune nagusi dauzka eta lehenean gaude, Castro Valnera (1.718) mendi inguruan. Portillo de la Sia mendateraino igotzeko ordubete inguru beharko duzue Laredotik. Soba bailara zeharkatuz: bertakoek asmatu zuten «sobao» bizkotxo famatua, baina bertakoak ez dira pasiegoak. Izan ere, nortzuk dira pasiegoak?

Etxeko traste oinarrizkoenak mando gainean eramanda, hilabetero etxez aldatzen diren familiek osaturiko Herria, h larria onartzen badidazue. Familia bakoitzak hiruna etxe dauzka, etxe baten inguruko belarra agortzen denean hurrengo etxera doaz, eta horrela hilabetero. Europa osoan ez dago hain ziklo laburreko eredu trantsumanterik. Non ikus daitezke benetako pasiegoak gaur egun?

Miera bailaran aurki itzazue Calseca eta Valdició mendi auzoak, flipatuko duzue. Carriedo bailara ez da pasiegoa, baina Selaya gainean eta Pisueña mendi aldean badago zer esploratu. Pas bailara, noski, pasiegoa da bere osoan. Halere etxerik-etxe mando gainean bidaiatuz ba ote dabil inor oraindik ere? Vega de Pas hiriburutik egin ezazue Castro Valnera azpiraino, esker-eskuin ageri zaizkizuen etxoletan familia pasiego tradizional batzuk aurkituko dituzue. San Pedro del Romeral inguruan ehunka txabola pasiego dauzkazue zain: galdu haien artean ea zer gertatzen den. Imajinatzerik ez daukazuen mundu berezia daukazue zain, oraindik ere.


Santander eta harago

Hiriburua baino lehenago, Laredo-Santoña-Noja «hondartzopolis» handia ez da guztiz mespretxagarria. Lehen aipatu padura-gune bikainaz gain, baita tartean zabaltzen den kantabriar dehesa habitat goxoagatik. Santanderreko badiaraino ailegatu aurretik, to beste hondartza bakartiago batzuk: Isla eta Ajo, masifikazioa jaisten da; Galizano, hondartza txikia eta desberdina; Langre, anfiteatro natural zoragarria; Loredo, badiara begira jada. Gero datoz Somo, oso turistikoa, eta Pedreña, dotorezia ukitu british horrekin. Bere handian, Santanderreko badiak ikuskizun aparta dakar. Ekaina erdian ere, Astillero herri post-industrialetik Picos-eko azken elurrak antzeman daitezke. Sartuko gara hiriburura ala ez? Tira, egin dezagun Magdalena uharteraino di-da batean. Pereda pasealeku post-frankista gainditu dugu, ezkerretara Sardinero hondartza irekiak daude eta eskumara badiako barne hondartza epelak. Txangoa ez zaizue damutuko.

Hiriburua eta Torrelavega bigarren hiria lotzen dituen autobide ingurua, ordea, Kantabriako alderik zatarrena dugu: etxe lerro adosatuek dena hartu dute. Halere merezi du Pas eta Cabuerniga ibaiak itsasoratzen diren Liencres ingurua ezagutzeak, sekulako hondartza, padura eta dunak.

Eremu zentral honen barrualdea Kantabriako bihotza dugu. Besaya, Buelna, Iguña... Honela sonatzen du Kantabriako hizkuntzak. Mesetarako bide xamur samar bakarra hemendik igarotzen da, Reinosa helburu. Haren inguruan zabaltzen da Campóo eskualdea, guztiz mesetarioa. Bigarren mendigune nagusia begira gauzka: Alto Campoo-ko mendilerro harroak. Hamabost bat gailur zeruratzen dira bi mila metrotik gora, denak lotzea posible da sekulako ertz-zeharkaldia eginez, baina hobe banan-banan hartzea eski-estaziotik abiatuta.


Eta jendea

Soilik bi mila karaktere dauzkat Kantabriako lurraldearen azken herena aurkezteko... eta jendearen karakterraz ere aritzeko. Bilboko Zazpi Kaleetan oso ezagun den Txiriboga tabernako ugazaba Antonio deitzen da eta Bárcena Mayor herrian jaio zen, Kantabriako herririk ederrena nonbait: «Sí, majo, pero la genteee...», erantzun ohi du Antoniok honetaz galdetuta.

Tira, bizitza osoa daramagu Kantabrian barna ibiliaz, mendi bailaretan zein kostaldeko herrietan. Beti ondo... baina tokiak eta tokiak daude, badakigu. Kostaldean, Santillana eta Comillas bezalako herri monumentalak ditugu. Biak ere, Espainia inperial eta atzerakoienarekin lotzen ahal dituzue lasai asko... baina ikustea ere ez zaizue damutuko.

Comillaseko eraikin unibertsitarioetan, adibidez, neo-gotiko ingelesa eta Espainiako nazional-katolizismoa bat eginda daude! Gaudi ere bertan dago, El Capricho eraikin txikiarekin. Gero datoz Kantabriako hondartzarik handienak: Oyambre, naturaren harribitxia, eta San Vicente de la Barquera herri sonatuaren hondartza handiak ere, kilometrikoak.

Mendialdera eginez gero, Kantauriar mendilerroa sekulako hesia bilakatu zaigu jada. Cabuérniga bailaratik igoko gara Palombera mendateraino, lehen mailako natur gune bikainean sentituko zarete ezinbestean, Saja erreserba famatuak hartu baikaitu.

Zer esanik ez hurrengo bailaran: Polaciones basatia, Kantabriak ondoen gorde duen sekretua! Puentenansa herria izan dakizueke abiapuntua: errepide estuan gora arretaz gidatu eta goi-lautadara ailegatuko zarete, hartzak Bilbotik gertuen bizi diren gune naturala hain zuzen.

Peña Sagra mendigunea mugarri handia bada eskualde honetan. Iparraldeko magalean San Sebastian de Garabandal eta beste herri isolatu batzuk daude. Errepide horietako bihurgune batzuetatik, batera ageri zaizkigu Naranjo de Bulnes eta itsasoa bera.

Eta ailegatu gara gure azken portura. Itsasoan, Pechón herri txikia izan liteke: joan zaitezkete, baina gero ez esan inori, oraindik ezezagun samarra baita. Mendialdean, Piedras Luengas eta San Glorio mendate garaiak: bestaldean Palencia eta León hasten zaizkigu.

Haraino ailegatzeko Deva ibaian gora egin dugu, hasieran Hermida arroila estuan barrena. Eta bailara zabaldu zaigu bat-batean, Liébana mundu berezian gaude, mendien arteko paradisuan.

Curavacas eta Peña Prieta atzean ageri dira zein baino zeinago. Kantabria bukatzen ari zaigu, jaun-andreok. Mendebaldean -eskumara ala ezkerretara, nondik begiratzen zaion- inoiz ikusi duzuen harri-paretarik garaiena ageri zaizue -Picos de Europa!- eta bukatu da Kantabria.



Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude