Jon Iturbe, The Hot Dogs!: «Gazteagotan eztanda egiteko eta sona handiagoaren beharra genuen»


2021eko uztailaren 28an
Taldea utzi egin zenuten asko borrokatu eta status bat lortu ostean. Lekua berreskuratzea kostatu zaizue?
Ez gara zerotik hasi, baina ez dugu lehen beste ikusle. Hala ere, gehien kezkatzen gintuena zen erritmoa eta segurtasuna berreskuratzea, eta hori lortzen gabiltza. Hasieran zalantzak izan genituen.

Zer nolako harrera izan du diskoak? Oso burugogorrak al gara kantu zaharrak eskatzen?
Orain, diskoa kaleratuta, ez digute hainbeste eskatzen, baina hasieran aspergarria zen etengabe kantu zaharrak eskatzen entzutea.

Iraganean, Jon, bestelako kantuak egin nahi zenituen, gero bakarka grabatu zenituenak. Orain badirudi Iñigok eta biok bat egin duzuela.
Taldekideok gero eta gehiago gabiltza bat egiten. Lehen gazteagoak ginen, eztanda egiteko antsietatea eta sona handiagoaren beharra genuen. Iñigok eta biok eramaten dugu konposizioaren pisua eta gaur egun inoiz baino hurbilago gaude elkarrengandik.

Zer moduz moldatu zarete Kakirekin? Aukeraketak harritu ninduen.
Laudorio ugari bota nitzake. Bordea dela eta gure lanean ez zela inplikatuko esan zidaten, baina alderantzizkoa izan da. Kakik eskola handia dauka, segurtasun handia eman digu eta oso atsegina da. Ezin da gehiago eskatu.

Hainbat kantuk kutsu nostalgikoa dute: The black cat, The measure of my soul, Sunny day...
Ez nago ados. Lehenengoa eta hirugarrena hala ulertzen ditut: hau guztia gertatu zait, buelta eman diot eta askoz hobeto nago. Measure egunero agurtu, baina inoiz hitzik egin ez diozun lagun baten gaineko amodio kantua da.

Idazteak terapia gisa balio al dizu, barruko mamuak ateratzeko?
Bai, isiltzen dudana kanpora ateratzeko baliatzen dut. Jendeak ez dio arretarik jartzen, batzuk kortesiagatik irakurtzen dituzte. Bosgarrenean ulertzen diren diskoak bezala izan beharko luke. Intonazioak hitzei intentzioa batzen die.

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

The Hot Dogs!
rock on
Iraupena: 45' 40'' 10,20 euro

Rockaren eta hard rockaren arteko muga ikusezina

Urretxuko The Hot Dogs!-ek luzaroan ezeren truke borrokatu behar izan zuen. Azkenean, ezagutzera eman eta beraien eraginen (Stooges, New York Dolls, AC-DC, Rolling Stones…) koktelera gisa bi disko bizi-bizi kaleratu zituzten, baina errepideak eta azkar bizitzeak harremanak kaltetu eta taldea bertan behera utzi zuten. Orain dela bizpahiru urte, taula gainera bueltatu ziren pausoka, eta orain gorputzak eskatzen zien diskoa grabatu dute estudio on batean eta Kaki Arkarazorekin. Inoiz axola izan ez zaien rock and rollaren eta heavyaren arteko muga zeharkatu dute axolagabeki, eta hitez osatutako disko hard rockeroa kaleratu dute. Jon Iturbe abeslariak nostalgiaz, errealismoz eta fantasiaz jositako kantu ederrak idatzi ditu, eta Iñigo Agirreazaldegiren gitarrak protagonismo handiagoa hartu du.


Azkenak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude