Ingelesak izututa dauzkagu

Ingalaterra, 1350. Eduardo III.a Plantagenet-ek eskutitz bat bidali die Canterbury eta York-eko artzapezpikuei abuztuaren 10ean, euren elizatan mezak eta erreguteak egin ditzaten, «Jainkoa baretu eta euskaldunen aurka garaipena lortzeko». Horrela jaso zuen behintzat Pascual Madoz (1806-1870) politikari eta intelektual nafarrak. Urte horietan euskaldunek itsas potentzia nagusienetakoa osatzen zuten, artilearekin eta ardoarekin komerziatzen zuten ontzi ingelesak mehatxatzeko adinakoa.

Madozen arabera, Ingalaterrako errege Eduardo beldur zen «euskaldunek Flandriako uretan armada izugarria bildu zutelako, eta itsaso britainiarra menderatzeaz gain, bere erresuma inbaditu eta bere agintepean zegoen herria suntsitu nahi zutelako». Egun batzuk geroago, abuztuaren 29an itsas guda odoltsua izan zen Vinchellen euskal eta ingeles floten artean. Ingelesak gailendu ziren eta 26 ontzi kendu zizkieten euskaldunei. Baina ez zen nonbait nahikoa izan bien arteko gatazkari amaiera emateko. Errege ingelesak, urte bereko irailaren 8ko agindu baten bidez, orduan ingelesen menpe zeuden Ipar Euskal Herriko biztanleei eskatu zien, Hegoaldekoen aurka borrokatzeko. Madozen kontakizuna, ordea, zalantzan jarri beharra dago, besteak beste, Kanariar Uharteak euskaldunek 1393an deskubritu zituztela esan baitzuen, historiagile gehienek gutxienez 80 urte lehenago dagoeneko irlak ezagunak zirela dioten bitartean.

Dena den, politiko liberal nafarrak euskaldunen eta ingelesen arteko harreman korapilatsuak deskribatzen jarraitu zuen eta, urte luzetako gatazka eta su-eten aldien ondoren, azkenean, bakea 1482ko martxoaren 9an iritsi zela dio, Ingalaterra eta Gipuzkoaren arteko ituna medio. Itun honen arrastorik ez dago Gipuzkoako artxiboetan, baina Thomas Rymer (1641-1713) Ingalaterrako gorteko historialariak horren berri jaso zuen, Madozek dioena, oraingoan bai, berretsiz.

Frantziako eta Ingalaterrako erregeen eta Gipuzkoako prokuradoreen zigilua zeraman itun honen arabera, ontzi ingeles eta gipuzkoarrak erasoetaz babestuta zeuden eta aske ziren nahi zuten lekuan merkataritzan jarduteko. Euskaldunek Ingalaterra eta Bretainako uretan arrantzan aritzeko aukera zuten, beti ere ezarritako zergak ordainduta. Gaztelako Koroako ontzi, gaztelu eta herriren bat frantsesen eta ingelesen esku geratuz gero eta bertan euskaldunen hondasunik topatuz gero, berehala itzuliko zitzaien jabeei.

Madozek aipatzen dituen gertakizun hauetan guztietan, su-eten itunean eta aurreko gatazkan, Gaztelako Koroa ez da ageri. Deigarria da datu hau, 1200etik aurrera Gipuzkoa gaztelarren itzalean zegoela kontuan hartuz gero. Intelektual nafarrak ordea, ez du zalantzarik ituneko artikulu bat aipatzean: «Edozein arrazoi medio, Gaztela eta Ingalaterraren artean errepresaliak baleude, gipuzkoarrek ez lituzkete burutuko, ez jasango, neutralitatea mantenduz, estatu independente bat osatuko balute bezala».

* * * * * * * * * * * * * * * * * *

Arrastoak

Atapuercako aztarnategia etxetik irten gabe bisita daiteke www.arsvirtual.com helbidean. Telefonica Fundazioak garatutako programa da arsVIRTUAL, eta Atapuerca Explorer-en bitartez, Burgosko mendizerra ezaguneko aurkikuntzen ikuspegi osatua eskaintzen du. Aztarnategien egungo egoera islatzen duten hiru dimentsiotako errekreazio birtualak, mendikatearen plano interaktiboa eta gizakiaren eboluzioaren programa kronologikoa eskaintzen ditu. Gran Dolina, Trinchera del Ferrocarril edo Sima del Elefante bezalako aztarnategien jarduera zuzenean eta xehetasun osoz ikus daiteke eta zortzi irudi galeria ere ipini dituzte. Horien artean, badira orain arte argitaratu gabeko argazkiak. Gainera, datazio berriak egin dituzte Homo Heidelbergensisen gainean eta arrasto hauen adinaren inguruko eztabaida emankorra zabaldu da. Berriki egindako kalkuluen arabera, Atapuercan Erdi Pleistozenoko giza fosilen mundu osoko erregistroaren %80 aurkitu da.


Azkenak
2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugari Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Eguneraketa berriak daude